Eskaneatutako dokumentuen egoera eta erregistroa egiaztatzea
Bidalitako eta gordetako dokumentuen egoerak eta komunikazio-erregistroak egiaztatu ditzakezu.
Bidalitako/gordetako dokumentuen egoerak egiaztatzea
1
Sakatu

(Egoera-monit.).
2
Sakatu <Bidali>

<Lan-egoera>.
3
Egoerak egiaztatu.
Dokumentu bat hautatzeak eta <Xehetasunak> sakatzeak dokumentuari buruzko informazioa, helmugak eta orrialde kopuruak adibidez, egiaztatzea ahalbidetuko dizu.
Dokumentu bat hautatzeak eta <Utzi> sakatzeak bidalketa/gordetzea bertan behera uztea ahalbidetuko dizu.
<Inprimatu zerrenda> sakatzeak pantailan bistaratutako bidalitako/gordetako dokumentuen egoera-zerrenda inprimatuko du.
|
<Xehetasunak>  <Bidali berriro> sakatzeak bidali/gorde ezin izan diren dokumentuak berriro bidaltzeko/gordetzeko aukera ematen dizu. Beste helmuga zehazteko, sakatu <Aldatu helburua>. Bidalketa-/Gordetze-metodo bera erabiltzen adierazitako helmuga anitzak dituzten dokumentuentzat, sakatu <Difusio-zerrenda>, hautatu helmuga eta sakatu <Bidali berriro> edo <Aldatu helburua>.
Dokumentuen helmugak alda ditzakezu ordu jakin batean bidaltzeko/gordetzeko ezarrita daudenean edo bidali/gorde ezin izan diren dokumentuak direnean. Kontuan izan ezin dituzula dokumentuen helmugak aldatu adierazitako hainbat helmuga dituzten dokumentuak izanik bidaliak/gordeak izaten ari direnean, ez eta helmuga berri bat sartzea galarazita dagoenean ( Helmuga berriak murriztea).
|
Dokumentuak arrakastaz bidali edo gorde diren egiaztatzea
1
Sakatu

(Egoera-monit.).
2
Sakatu <Bidali>

<Lan-egunkaria>.
3
Egiaztatu dokumentuak arrakastaz bidali edo gorde diren.
<Ados> agertuko da <Emaitza> zutabean dokumentu bat arrakastaz bidali edo gorde bada. <NG> agertuko da dokumentu bat txarto bidali edo gorde bada ezeztatu delako edo erroreren bat egon delako.
Berretsi errore-kodea dokumentua hautatuz eta <Xehetasunak> sakatuz. Errore-kodea erabil dezakezu erroreen arrazoiak eta horien konponbideak egiaztatzeko.
Neurriak Errore-Kode Bakoitzerako
<Kom. kud. txostena> sakatzean, bistaratutako bidalketa/gordetze erregistroa zerrenda baten moduan inprima daiteke.
|
Bidalketa historialetik helmugak zehaztea/erregistratzea
Helmugak zehatz eta erregistra ditzakezu helbide-liburuan bidalketa historialetik <Egoera-monit.> pantailan. Horri esker ez duzu zertan helbidea sartu, eta helbide okerra sartzearen ondorioz helmuga okerrera bidaltzea ekidingo duzu.
Hartzaile bat zehazten duzunean: <Egoera-monit.>  <Bidali>  <Lan-egunkaria>  hautatu hartzailea horri bidaltzeko:  <Ezarri helmuga gisa.>  <Ados>
Hartzaile bat erregistratzen duzunean: <Egoera-monit.>  <Bidali>  <Lan-egunkaria>  hautatu hartzailea erregistratzeko  <Gorde helburua>  erregistratu helmuga-pantailatik helmuga-mota bakoitza erregistratzeko
|
ESTEKAK