Arazoak sarearekin

Arazoak konexioekin

Ezin da konfiguratu sarea.

Egiaztatu <Berretsi sare-konexioko ezarpenen aldaketak> aukeran <Bai> dagoela ezarrita.
<Berretsi sare-konexioko ezarpenen aldaketak>

Nahi gabeko hartzailea markatu da.

Makina konektatuta dagoen sarean telefonozko konexioa duen router bat badago, baliteke makina helmugakoa ez den beste hartzaile batera konektatzea, makinaren edo telefono bidezko routerraren ezarpenen arabera. Ondorioz, baliteke harpidetza-lineak eta deiek kostua izatea. Egiaztatu honako hau.
Telefonozko konexioa duen routerrak ez badu paketerik bidali behar transmisioz, aldatu routerraren ezarpenak paketeak transmisioaz besteko metodo baten bitartez bidaltzen dituela ziurtatzeko. Telefonozko konexioa duen routerrarekin transmititu ahal izateko beharrezkoa bada, egiaztatu beharrik gabeko helmugarik ezarri den.
Egiaztatu makinan ongi ezarrita al dauden fitxategi-zerbitzariaren, posta elektronikoko zerbitzariaren eta abarren ostalari-izena eta IP helbidea.
DNS zerbitzaria kanpoko zerbitzari batean badago, ostalari-izenaren ordez erabili IP helbidea helmugarako, baita makinaren sare berean dauden gailuetara konektatzeko ere.
DNS zerbitzaria eta makina sare berera konektatuta badaude, egiaztatu kanpoko sare batean konektatutako gailuen informazioa DNS zerbitzarian gordeta dagoen, eta zuzena den.

Ordenagailuak ez du aurkitzen makina.

Urruneko EIa eta utilitatearen softwarea exekutatzen ari diren ordenagailuan IP helbideak ez badu jasotzeko eta bidaltzeko baimenik <Suebakiaren ezarpenak> atalean, ordenagailuan ezingo da bistaratu makinaren informazioa. Egiaztatu ezarpenak zuzen dauden.
IP helbideak zehaztea firewallaren ezarpenetan
Canon softwarea erabiltzean (adibidez, iW Management Console), ezarri <Bai> <Ezarri dedikatutako komunitatea> aukeran eta hautatu <Irakurri/Idatzi> <MIB sarbide-baimena>-erako. Ezarri ere <Dedikatutako atakaren ezarpenak> <Bai> aukeran.
SNMP bidez monitorizatzea eta kontrolatzea
Makinara sartzeko erabilitako utilitate-softwareak ez badu erabiltzen makinan ezarritako SNMP komunitate-izen bera, makina ezingo da detektatu. Egiaztatu SNMP komunitate-izena.
SNMP bidez monitorizatzea eta kontrolatzea
"An error has occurred." mezua ageri bada web-arakatzailean eta Urruneko EIa abiarazi ezin bada, baliteke cachean datu baliogabeak egotea gordeta. Garbitu web-arakatzailearen cachea.
Makina Lo moduan sartzen bada, baliteke ordenagailu batetik aurkitu ezin izatea. Sakatu  (Energia aurreztea) Lo modua ezeztatzeko edo aldatu <Lo moduaren energia-erabilera> <Altua> aukerara.
Lo modua kentzea

Arazoak hari gabeko konexioekin

Ezin dira aldi berean konektatu hari gabeko LANa eta LAN hariduna.

Harir gabeko LAN sarea eta LAN sarea aldi berean konektatzeko, ezarri <Hautatu interfazea> hona: <WLAN + WLAN kon.>. Hala ere, ezingo duzu erabili hari gabeko LAN sarea linea nagusi gisa erabili.
<Hautatu interfazea>

Urruneko EIa ez da bistaratzen.

<Erabili HTTP> eta <Urruneko EI ezarpenak> hona ezarrita daude <Bai>?
<Erabili HTTP>
Urruneko EIa abiaraztea
Hari gabeko LAN batekin konektatu bazara, berrabiarazi Urruneko EIa IP helbidea zuzen ezarri dela egiaztatu ondoren.
IPv4 helbide baten konexio-proba egitea
IPv6 helbide baten konexio-proba egitea
LAN haridunarekin konektatu bazara, berrabiarazi Urruneko EIa IP helbidea zuzen ezarrita eta kablea ongi konektatuta dagoen egiaztatu ondoren.
Kabledun LAN bati konektatzea
Urruneko EIa abiaraztea
Proxy zerbitzari bat erabiltzen ari zara? Hala bada, gehitu makinaren IP helbidea web-arakatzaileko proxy zerbitzarien ezarpenetan, "Salbuespenak" zerrendan (proxya erabiliko ez duten helbideak).
Suebakian ordenagailuekiko komunikazioak mugatuta daude? Urruneko EIa bistaratu ezin bada ezarpenak oker daudelako, ezarri <IPv4 helbideen iragazkia>, <IPv6 helbideen iragazkia> edo <MAC helbideen iragazkia> <Ez> aukeran makinaren kontrol paneletik.
Komunikazioa murriztea firewallak erabiliz
<IPv4 helbideen iragazkia>
<IPv6 helbideen iragazkia>
<MAC helbideen iragazkia>

Ezin da sarera konektatu.

Baliteke IP helbidea ez ezarri izana. Ezarri IP helbidea berriz.
IP helbide bat ezartzea
Hari gabeko LANarekin konektatuta bazaude, egiaztatu makina sarera konekta daitekeen.
Hari gabeko LAN batera konektatu ezin bazara

Zer IP helbide ezarri den ez badakizu.

Sakatu [Kontagailuaren/Gailuaren informazioa] tekla eta egiaztatu IP helbidea.
Kontrol-panela
Ezarpenen xehetasunak ezagutu edo ezarpenak aldatu nahi badituzu, sakatu  (Ezarp./Gorde) eta egiaztatu IP helbidea.
IP helbide bat ezartzea

Ezin da aldatu LAN haridunetik hari gabeko LANera edo hari gabeko LANetik LAN haridunera.

Makinako kontrol-panelean ere aldatu duzu LANaren ezarpena? Hala egin ezean, ezingo duzu aldatu makina konektatzeko metodoa.
Sare-konexio metodoa hautatzea

Ez badakizu konektatuko den hari gabeko LAN routerraren SSIDa eta sareko gakoa, edo pantailan ez bada bistaratzen SSIDa.

Egiaztatu hari gabeko LAN routerrean edo haren kaxan agertzen den SSIDa.
SSID eta sare-gakoa egiaztatzea

Konektatuko den hari gabeko routerraren SSIDa ez da agertzen sarbide-puntuen zerrendan.

Egiaztatu hari gabeko LAN routerraren SSIDa ongi idatzi duzun.
SSID eta sare-gakoa egiaztatzea
Hari gabeko LAN routerraren SSIDa azaltzen ez bada (ezkutuan geratzeko funtzioa erabiltzen ari bada*), ezarri hari gabeko LAN routerra SSIDa erakusteko moduan.
* Funtzio horrek hari gabeko LAN routerraren SSIDa automatikoki hautematea eragozten du.
Egiaztatu makina sarera ongi konektatuta dagoen.
Hari gabeko LAN batera konektatu ezin bazara
Hari gabeko LAN batera konektatu ezin bazara
Egiaztatu ordenagailuaren egoera.
Osatu al da ordenagailuaren eta hari gabeko LAN routerraren konfigurazioa?
Hari gabeko LAN routerrean konektatu gabeko kablerik dago? (argindarrarena, LAN kablea, eta abar)
Hari gabeko LAN routerra piztuta dago?
Arazoa oraindik konpondu ez bada:
Itzali gailu guztiak, eta piztu berriz.
Tarte batez itxaron ondoren, egiaztatu sarera konekta zaitezkeen.
Egiaztatu makina piztuta dagoen.
Makina piztuta badago, itzali eta ondoren piztu berriz.
Egiaztatu makinaren eta hari gabeko LAN routerraren instalazio-tokia.
Elkarrengandik urrunegi daude makina eta hari gabeko LAN routerra?
Hormarik edo antzeko oztoporik al da makinaren eta hari gabeko LAN routerraren artean?
Uhin elektromagnetikoak igortzen dituen gailurik al dute gertu? Adibidez, mikrouhin-labe bat edo hari gabeko telefono digitala?
: 50 m barruan
Zehaztu ezarpen hauek berriz.
Ezarpenak eskuz idatzi behar badira
Hari gabeko LAN routerra honela ezarrita badago, eskuz ezarri (Konexioa konfiguratzea ezarpen xeheak zehaztuz):
 ANY (edozein) konexio-ukatzea* gaituta dago.
 Automatikoki sortutako WEP gakoa (hamaseitarra) dago ezarrita.
 Ezkutuan geratzeko funtzioa gaituta dago.
* Funtzio horrek hari gabeko LAN routerrak konexioa ukatzea eragiten du, konektatu nahi den gailuaren SSIDa "ANY" (edozein) moduan ezarri bada edo hutsik utzi bada.
Hari gabeko LAN routerrean aldatu behar badira ezarpenak
Hari gabeko LAN routerra honela ezarrita baldin badago, aldatu routerrean ezarpenak:
 MAC helbide-iragazkia gaituta dago.
 WEP hautatu da edo WPA/WPA2 zifratze-metodoan TKIP ezarri da IEEE 802.11n estandarrarekin soilik komunikatzean.
836X-0R8