Ukipen-pantailaren oinarrizko eragiketa

Nahiz eta funtzioak eta ezarpenak desberdinak izan, berdinak dira pantailan bistaratutako botoientzako eragiketa-sistemak eta elementuak aukeratzeko prozedura. Atal honek deskribatu egiten ditu sarritan pantailan bistaratutako botoientzako eragiketa-sistemak, elementuak nola aukeratu azaltzeaz gain.
Botoi bat hautatzea
Botoi bat sakatzean, botoiaren kolorea alda daiteke edo hautamarka gehi daiteke hautatua izan dela adierazteko.
Sakatu funtzioak ezartzeko botoia ezarpenaren egoera bistaratzeko botoiaren goiko atalean eta aldatu egingo da beheko ataleko kolorea.
Sakatu behean eta eskuinean jarrita duen botoia ezarpen-pantaila bistaratzeko. Ezarpena egitean, ezarpen-egoera bistaratu egingo da botoiaren goiko atalean eta aldatu egingo da beheko ataleko kolorea.
Botoia kolore argiagoan bistaratzen denean, ezingo duzu hautatu botoi hori. Horrelako pantailak agertuko dira saio-hasieraren egoeraren arabera edo horrekin erlazionatutako funtzioa ezin delako erabili beste funtzio bat ezarri delako.
Elementua hautatzea goitibeherako zerrendan
Sakatu eskuinean jarrita duen botoia goitibeherako zerrenda bistaratzeko. Sakatu zerrendako elementu bat elementu bat hautatzeko.
Balioa doitzea handitu edo txikitzeko
Sakatu <-> edo <+> botoiak balioak txikitu edo handitzeko, eta baita bereizmena doitzearakoan ere. Botoia sakatzen duzun bakoitzean, graduatzailea () mugitu egingo da zenbakizko balioa handitu edo txikitzeko. Botoia sakatuta edukiz, azkar alda dezakezu balioa.
Ezarpenak aplikatzea/ezeztatzea
Sakatu <Ados> ezarpenak aplikatzeko eta sakatu <Utzi ezarpenak> aldaketak baztertu eta aurreko ezarpenak leheneratzeko.
Gainera, hurrengo botoiak bistara daitezke: <Utzi>, ezeztatu egiten du ezarpena eta itzuli egiten da aurreko pantailara; <Hurrengoa>, aplikatu egiten du ezarpena hurrengo pantailara jarraitzeko; <Atzera>, itzuli egiten da aurreko ezarpen-pantailara eta <Itxi>, unean irekitako pantaila ixten du.
Orrialdeak aldatzea
Zerrenda-pantaila bi orrialde edo gehiagokoa denean, sakatu /edo /orrialdea aldatzeko. Sakatu lehen orrialdera jauzi egiteko, sakatu azken orrialdera jauzi egiteko.
Bistaratze-ordena aldatzea zerrendan
Zerrenda batean hainbat lan/fitxategi daudenean, <Izena> edo <Data/Ordua> saka dezakezu elementu-zerrenda ordenatzeko. bistaratzen denean, goranzko ordenean bistaratuko dira elementuak, edo bistaratzen denean, beheranzko ordenean bistaratuko dira elementuak.
Ordenatze-baldintzak desberdinak dira erabiltzen ari zaren funtzioaren arabera.
Saioa hasten baduzu autentifikazio pertsonaleko kudeaketarekin, gorde egingo da azkena erabilitako ordenatze-baldintza. Pertsonaliza daitezkeen elementuen zerrenda
Ikusi funtzioen gida
Sakatu <Tutoriala> makinaren funtzioekin egin dezakezuna erakutsiko dizun pantaila eta kopiatzea, eskaneatzea eta abar erabiltzeko gomendioak bistaratzeko. Ikusi pantaila hori gehiago jakiteko erabilgarri dauden funtzioen inguruan eta horiek nola erabili jakiteko.
Adibidea: Kopiatze funtzioen tutoriala
Zerrendatik elementu bat aukeratzen duzunean, bistaratu egingo da tutorialaren pantaila.
Erabili Laguntza-funtzioa
Bistaratutako funtzioaren arabera, batzuetan pantailaren goialdeko eskuinean bistaratuko da. Sakatu deskribapena eta funtzioaren eragiketa-metodoa ikusteko.
Sakatu <Amaitu> aurreko pantailara itzultzeko.
Telefono adimenduna erabiltzen duzun modura egin ditzakezu eragiketak (orria pasatzea edo arrastatu eta jaregin)
Pantaila batzuetan, orrialdea alda edo korritu dezakezu hatza bizkor pasaz gora/behera edo ezker/eskuin pantailan smartphonearekin egingo zenukeen moduan.
Mugimendu-eragiketak desgaitu ditzakezu ere bai. <Erabili Pasatu hatza funtzioa>
Orria pasatzeko eta arrastatu eta jaregiteko eragiketak ezin daitezke erabili <Alderantzikatu pantailako koloreak> aukera <Bai> gisa ezarrita dagoenean. <Alderantzikatu pantailako koloreak>
Botoi higigarriak dituzten pantailetan, botoiak arrastatu eta jaregin egin daitezke horiek mugitzeko.
7RYJ-028