Posta elektronikoaren/I-faxaren komunikazioa konfiguratzea

Eskaneatutako dokumentuak ordenagailurik gabe zuzenean posta-elektronikoz/I-faxez bidaltzeko, komunikazio-ezarpenak konfiguratu behar dira, posta-zerbitzaria, autentifikazio metodoak, etab. Orokorrean, SMTP zerbitzaria bidalketarako erabiltzen da eta SMTP zerbitzaria edo POP3 zerbitzaria jasotzeko. Zifratzea eta beste parametro batzuk ezar ditzakezu. Ezarpen zehatzei buruz informaziorako, jarri harremanetan zure internet zerbitzu-hornitzailearekin edo sare-administratzailearekin.
1
Sakatu  (Ezarp./Gorde).
2
Sakatu <Funtzio-ezarpenak>  <Bidali>  <Posta elektronikoaren/I-faxaren ezarpenak>  <Komunikazio-ezarpenak>.
3
Ezarri komunikazioa.
1
Zehaztu oinarrizko ezarpenak.
<Helbide elektronikoa>
Sartu makinaren helbide-elektronikoa.
Edozein izen zehaz dezakezu erabiltzaile-izen gisa (zati bat @ markaren ezkerraldean). Sartu erregistratutako ostalari-izena @ markaren eskuinaldean.
<SMTP zerbitzaria>
Sartu SMTP zerbitzari izena (edo IP helbidea).
Ezarpenak zehaztu ondoren egiaztatu <SMTP zerbitzaria>-erako konexioa.
<Erabili POP RX>
Sakatu <Bai> mezu-elektronikoak eta I-faxak POP3 zerbitzaria erabiliz jaso nahi badituzu.
<Erabili SMTP RX>
Sakatu <Bai> makina SMTP zerbitzari egin nahi baduzu mezu-elektronikoak eta I-faxak jasotzeko. Kontuan izan ezingo duzula SMTP bidez jaso makinaren ostalari-izena DNS zerbitzarian erregistratzen ez baduzu.
2
Sakatu <Hurrengoa>.
3
Zehaztu POP zerbitzariaren ezarpenak.
<POP zerbitzaria>
Sartu POP3 zerbitzari baten izena (edo IP helbide bat).
Ezarpenak zehaztu ondoren egiaztatu <POP zerbitzaria>-erako konexioa.
<POP saio-hasieraren iz.>
POP3 zerbitzari bat erabiltzeko, sartu zehaztutako posta-kontuaren erabitzaile-izena karaktere alfanumerikoak erabiliz.
<POP pasahitza>
POP3 zerbitzari bat erabiltzeko, sartu zehaztutako posta-kontuaren pasahitza.
<POP tartea>
POPa automatikoki igortzeko tartea minututan ezar dezakezu.
4
Sakatu <Hurrengoa>.
5
Zehaztu komunikazio zifraturako ezarpenak.
<SMTP TX>
SMTP zerbitzarirako/zerbitzaritiko komunikazioa zifratzeko TLS erabilita, sakatu <Bai>. <Bai> ezarrita dagoenean, TLS zerbitzariaren ziurtagiria berrets dezakezu zerbitzariarekin komunikatu bitartean eta CN gehitu egiaztatze-elementuetara. <Posta elektronikoaren/I-faxaren ezarpenak> <Berretsi SMTP TXrako TLS ziurtagiria>
<SMTP RX>
SMTP zerbitzaria erabiliz mezu-elektronikoak eta I-faxak jasotzeko komunikazioa kodetzeko TLS erabiliz, sakatu <Beti TLS> edo <Bai>. Datu zifratuak besterik jaso nahi ez badituzu, sakatu <Beti TLS>.
TLS bidez SMTP jasotzea zifratzeko, prestatu kode parea aurretiaz. TLS erabiltzeko gakoa eta ziurtagiria konfiguratzea
<POP>
POP3 zerbitzarirako/zerbitzaritiko komunikazioa zifratzeko TLS erabilita, sakatu <Bai>. <Bai> ezarrita dagoenean, TLS zerbitzariaren ziurtagiria berrets dezakezu zerbitzariarekin komunikatu bitartean eta CN gehitu egiaztatze-elementuetara. <Posta elektronikoaren/I-faxaren ezarpenak> <Berretsi POP RXrako TLS ziurtagiria>
6
Sakatu <Hurrengoa>.
POP autentifikazioa ezartzea bidali aurretik
Bidali aurretiko POP autentifikazioak (POP SMTP aurretik) bidali aurretik POP zerbitzariak (jasotze posta-zerbitzaria) erabiltzaileak berrestean datza, hirugarren batek baimenik gabeko mezu-elektronikoak bidaltzea eragozteko.
SMTP autentifikazioa konfiguratzea
SMTP autentifikazioak (SMTP AUTH) erabiltzaileak egiaztatzen ditu mezu-elektronikoak bidaltzerakoan erabiltzaile-izenak eta pasahitzak egiaztatuz. SMTP komunikazioa ere zifra dezake (bidalitakoa eta jasotakoa).
4
Sakatu <Ados>.
Zure ingurunearen arabera, baliteke SMTP/POP3 ataka-zenbakia zehaztu behar izatea. Xehetasunetarako, jarri harremanetan zure Internet zerbitzuaren hornitzailearekin edo sare-administratzailearekin. <Zehaztu ataka-zk. SMTP TX/POP RX protokoloetan>
7RYJ-019