Makinak ez badu funtzionatzen

Makina erabiltzean arazorik baduzu, egiaztatu honako hau banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin harremanetan jarri baino lehen.

Irakurri hau lehenengo

Mezurik ageri al da ukipen-pantailan?

Makina erabili bitartean arazorik edo akatsik bada, mezu bat agertzen da ukipen-pantailan.
Mezu bat edo "#"-rekin hasten den zenbaki bat (errore-kodea) bistaratzen da

 (Energia aurreztea) piztuta dago?

Piztuta badago, sakatu   (Energia aurreztea) Lo modua ezeztatzeko.

Makina konektatuta dago ordenagailura?

Egiaztatu makinaren eta ordenagailuaren arteko sare-konexioa.
Sare-ingurunea konfiguratzea

Makinak ez badie erantzuten ordenagailuko eragiketei

Berrabiarazi makina.

Makinak piztuta egon arren erantzuten ez badu, itzali (Makina itzaltzea). Egiaztatu energia-kablea zuzen konektatuta dagoen, itxaron 10 segundo edo gehiago elikadura itzali eta gero, eta ondoren piztu berriz makina (Makina piztea).

Egiaztatu kontrolatzailea zuzen ezarri den.

Kontrolatzailea instalatzeari buruzko informazioa nahi baduzu: Kontrolatzaileak instalatzea.

Egiaztatu makinaren IP helbidea zuzena den.

Egiaztatu IP helbidearen ezarpenak, eta oker badaude aldatu. Ezarpenei buruzko informazioa lortzeko, ikusi Konfigurazio-gida erabiliz konfiguratzea.

Autentifikazio-pantaila (saioa hasteko pantaila) agertzen denean

Hasi saioa erregistratutako erabiltzaile batekin.

Autentifikazio-pantaila (saioa hasteko pantaila) agertzen denean, erregistratutako erabiltzaile batekin hasi behar duzu saioa makinarekin lanean jarraitzeko.
Makinan erregistratzea
7S0C-0HJ