Aurretik inprimatutako papera kargatzea
Aurretik logotipo batekin inprimatutako papera kargatzen baduzu, kontuz paperaren orientazioarekin paper-tiradera edo erabilera anitzeko erretilua erabilita ere. Kargatu papera behar bezala inprimatzea logotipoa duen aldean burutu dadin.
|
Atal honetan aurretik inprimatutako papera zein orientaziorekin kargatu behar den azaltzen da. Papera paper-tiraderan edo erabilera anitzeko erretiluan kargatzeko prozedura orokorraren deskribapen bat jasotzeko, ikusi Papera kargatzeko oinarrizko metodoa. Aurretik inprimatutako papera kargatzeko modu egokia <Aldatu paperaren elikadura-metodoa> <Inpr. alde. lehen.> aukeran ezarrita dagoenean. Paper-tiradera: logotipoa duen aldea behera begira Paper-iturria paper-tiradera ez denean: logotipoa duen aldea gora begira |
Logotipoak dituen papera paper-tiraderan kargatzea
Kargatzeko metodoa ezberdina izango da logotipodun paperaren orientazioa bertikala ala horizontala den arabera. Kargatu papera logotipoa duen aldea (kopiatu beharreko aldea) gora begira dagoela, hurrengo irudietan agertzen den bezala.
Orientazio bertikaleko papera | | Inprimatze-emaitzak |
| | |
| | |
Orientazio horizontaleko papera | | Inprimatze-emaitzak |
| | |
Logotipoak dituen papera erabilera anitzeko erretiluan kargatzea
Kargatzeko metodoa ezberdina izango da logotipodun paperaren orientazioa bertikala ala horizontala den arabera. Kargatu papera logotipoa duen aldea (kopiatu beharreko aldea) behera begira dagoela, hurrengo irudietan agertzen den bezala.
Orientazio bertikaleko papera | | Inprimatze-emaitzak |
| | |
| | |
Orientazio horizontaleko papera | | Inprimatze-emaitzak |
| | |