Ordezko piezak

Atal honetan makinak erabilitako ordezko piezak (kontsumigarriak) deskribatzen dira. Jarraitu segurtasun neurriei ordezko piezak manipulatu eta gordetzerakoan.
Kontsumigarri originalak
Canon-ek aldi oro sortzen ditu teknologia-berrikuntzak Canon-ek fabrikatutako toner, kartutxo eta zatietan, Canon makina multifuntzioetan erabiltzeko diseinatuak.
Gozatu inprimatze errendimendu eta bolumen hobezinak eta kalitate handiko kopiak bezalako abantailak Canon-en teknologia aurreratu berriei esker.Beraz, Canon kontsumigarri originalak erabiltzea gomendagarria da zure Canon makina multifuntzioetan.
Ordezko piezak erabiltzeko eta gordetzeko, begiratu produktu honekin datorren "Segurtasun-argibide garrantzitsuak" eskuliburuan agertzen diren neurriak.
Uneko ordezko pieza kopurua begiratzeko aukera duzu. Gelditzen den kontsumigarri-kantitatea begiratzea
Baliteke ezarpen lehenetsia (4 ordu) baino laburragoa den itzaltze automatiko epe bat adierazteak toner-kartutxoen biziraupena murriztea.

Kontsumigarriak

Ordezko toner-kartutxoa

Inprimatze kalitate egokirako, Canon jatorrizko tonerrak erabiltzea gomendatzen da.
Modeloaren izena
Canon jatorrizko tonerra
1643iF II / 1643i II
Canon Toner T06 Black (beltza)
Gorde toner-kartutxoak azpian deskribatzen den bezala
Baliteke toner-kartutxoak leku edo ingurune desegokian gordetzeak datuak galtzearen moduko arazoak sortzea.
Gorde toner-kartutxoak honako baldintza hauek betez:
Gordetzeko tenperatura-bitartea: 0°C - 35°C
Gordetzeko hezetasun-tartea: % 35 eta % 85 arteko RHa (hezetasun erlatiboa, kondentsaziorik gabe)*
*Gordetzeko onartutako hezetasun-bitartean ere, baliteke toner-kartutxoaren barruan ur-tantak (kondentsazioa) sortzea toner-kartutxoaren barruko eta kanpoko tenperatura ezberdina bada. Kondentsazioak inprimatze-kalitateari kalte egingo dio.
Gorde ireki gabe erabiltzeko unera arte.
Ez gorde toner-kartutxoak zutik edo buruz behera.
Ez gorde toner-kartutxoak honako toki hauetan:
Sugarrak izan ohi diren tokietan
Eguzki-argiak zuzenean ematen dion tokietan edo argi distiratsua bost minutuz edo gehiagoz ematen dion tokietan
Aire gazi gehiegi duten tokietan
Gas korrosibo ugari dituzten tokietan (esate baterako, aerosol-espraiak edo amoniakoa)
Oso toki bero eta/edo hezeetan
Kondentsazioa sor dezaketen tenperatura edo hezetasun aldaketa handiak dituzten tokietan
Hauts ugariko tokietan
Haurrengandik gertu dauden tokietan
Gorde paketatze-materialak era seguruan etorkizunean erabiltzeko. Makina toner-kartutxoak kenduta gordetzearen moduko egoeretan erabili beharko dituzu.
Canon-ek paketatze-materialak birkokatu, gehitu edo kentzeko eskubidea gordetzen du jakinarazpenik egin behar gabe.
Kontuz toner faltsuekin
Kontuan izan Canon toner faltsuak daudela merkatuan.Toner faltsuak erabiltzeak inprimaketa-kalitate edo makinaren errendimendu txarra ekar dezake.Canonek ez du erantzukizunik bere gain hartzen toner faltsu bat erabiltzearen ondoriozko matxura, istripu edo kalteen kasuan.
Informazio gehiago lortzeko, irakurri global.canon/ctc.
Toner-kartutxoak ordezteko, ikusi Toner-kartutxoa ordeztea.
84YR-0A9