Toner-kartutxoa ordeztea

Ohar mezu bat agertuko da pantailan toner-kartutxoetan geratzen den kantitatea txikia denean edo inprimatu ezin denean, tonerra agortu delako. Kontuan izan inprimatze-kalitatea kaltetu daitekeela arazoa konpondu gabe inprimatzen jarraituz gero. Toner-kartutxoan gelditzen den kantitatea pantailan begira dezakezu (Gelditzen den kontsumigarri-kantitatea begiratzea).

Mezu bat agertzen denean

Bistaratuko den mezua toner-kartutxoetan gelditzen den kantitatearen araberakoa da. Agertzen den mezuaren arabera, ziurtatu ordezko toner-kartutxo bat duzula edo ordeztu toner-kartutxoa.
Toner-kartutxoa ordezteko prozedura
Ordezko piezak
<Prestatu kartutxoa.> 
<Kartutxo Agortzen>
<Kartutxoa agortu da>

Inprimatutako dokumentuen kalitatea baxua denean

Inprimatutako dokumentuetan hurrengo ezaugarriak badituzte, toner-kartutxoetariko bat amaituta dagoela esan nahi du. Ordeztu ia hutsik dagoen toner-kartutxoa, mezurik agertzen ez bada ere. Toner-kartutxoa ordezteko prozedura
Arrastoak agertzen dira/Inprimatzea irregularra da
Zati bat motelduta irteten da
Dentsitate irregularra
Puntu zuriak agertzen dira
Toner orbanak edo zipriztinak agertzen dira
Originalen zati hutsek gris kolorea dute inprimatutako dokumentuetan

Toner-kartutxoa ordezteko prozedura

Ez ukitu makinaren barruko kontaktuak ()
Horrek akatsak eragin ditzake.
Toner-kartutxoa kirtenetik hartu.
Ez ukitu toner-kartutxoaren memoria () edo kontaktu elektrikoak (). Makinaren barruan dagoen danborraren gainazala ez urratzeko edo argiak ematen duen tokiren batean ez jartzeko, ez ireki danborra babesten duen itxigailua ().
Irakurri produktu honekin datorren "Segurtasun-argibide garrantzitsuak" eskuliburuko neurriak toner-kartutxoa ordeztu baino lehen. Eskuliburuak eta haien edukiak
1
Ireki aurrealdeko estalkia.
2
Kendu toner-kartutxoa.
3
Atera ordezko toner-kartutxoa bere kutxatik.
4
Astindu toner-kartutxoa 5 edo 6 aldiz, behean agertzen den bezala, kartutxo barruko tonerra berdin banatu dadin.
5
Instalatu toner-kartutxoa.
Bultzatu gehiago mugitzen ez den arte.
6
Itxi aurrealdeko estalkia.
84YR-09Y