Ordezko piezak

Atal honetan makinak erabilitako ordezko piezak (kontsumigarriak/pieza kontsumigarriak) deskribatzen dira. Erosi ordezko piezak makina erositako banatzaile edo zerbitzu-hornitzaileari. Jarraitu segurtasun neurriei ordezko piezak manipulatu eta gordetzerakoan.
Kontsumigarri originalak
Canon-ek aldi oro sortzen ditu teknologia-berrikuntzak Canon-ek fabrikatutako toner, kartutxo eta zatietan, Canon makina multifuntzioetan erabiltzeko diseinatuak.
Gozatu inprimatze errendimendu eta bolumen hobezinak eta kalitate handiko kopiak bezalako abantailak Canon-en teknologia aurreratu berriei esker. Beraz, Canon kontsumigarri originalak erabiltzea gomendagarria da zure Canon makina multifuntzioetan.
Ordezko piezak manipulatzea eta gordetzearen inguruko informazioa jasotzeko, jarraitu makinarekin emandako Segurtasun-argibide garrantzitsuak atalean agertzen diren neurriei.
Unean ordezka daitezkeen pieza-kopurua begiratzeko aukera duzu.

Kontsumigarriak

Ordezko toner-kartutxoa

Ziurtatu makinaren aurrealdean dagoen kodea eta toner originalaren kutxan dagoen kodea berdinak direla.
Modeloaren izena
Canon toner originala
imageRUNNER 2745i / 2730i / 2725i
Canon C-EXV 63 Toner Black (beltza)
Gorde toner-edukiontziak behean deskribatzen den moduan
Gorde toner-edukiontziak honako egoera hauetan:
Gordetzeko tenperatura-bitartea: 40 °C edo gutxiago
Gomendatutako biltegiratze-ingurunea: 30 °C edo gutxiago, % 85ko HE edo gutxiago
Gorde ireki gabe erabiltzeko unera arte.
Ez gorde toner-edukiontziak zutik edo buruz-behera.
Ez gorde toner-edukiontziak honako toki hauetan:
Sugarrak izan ohi diren tokietan
Eguzki-argiak zuzenean ematen dien tokietan
Aire gazi gehiegi duten tokietan
Gas korrosibo ugari dituzten tokietan (esate baterako, aerosol-espraiak edo amoniakoa)
Oso toki bero eta/edo hezeetan
Kondentsazioa sor dezaketen tenperatura- edo hezetasun-aldaketa handiak dituzten tokietan
Hauts ugariko tokietan
Haurrengandik gertu dauden tokietan
Magnetismoa ematen duten produktuetatik hurbil dauden tokietan
Kontuz toner faltsuekin
Kontuan izan Canon toner faltsuak daudela merkatuan.Toner faltsuak erabiltzeak inprimaketa-kalitate edo makinaren errendimendu txarra ekar dezake.Canonek ez du erantzukizunik bere gain hartzen toner faltsu bat erabiltzearen ondoriozko matxura, istripu edo kalteen kasuan.
Informazio gehiago lortzeko, irakurri global.canon/ctc.
Erabilitako toner-kartutxoen bilketari buruzko informazioa jasotzeko, ikusi Segurtasun-argibide garrantzitsuak.

Danbor-unitatea

Produktuaren izena
Modelo-zenbakia
imageRUNNER 2745i / 2730i / 2725i
Canon C-EXV 63 Drum Unit

Ordezko grapa-kutxatilak

Erabili beti makina honetarako ordezko grapa-kutxatila bereziak. Kontuan izan grapen modeloen zenbakiak ezberdinak direla akabera-unitatearen arabera.
Akabera-unitatearen izena
Canon grapa-kutxatila berezia
Inner Finisher-L
Staple-P1

Kontsumigarriak

Hondakin-tonerraren edukiontzia

Ziurtatu makina honentzako hondakin-tonerraren edukiontzi berezia erabiltzea.
WT-202

Finkatze-multzoa

Jarraitu zure banatzaile edo zerbitzu-hornitzaileari emandako argibideei.
FX-502

ADF mantentze-kita (honentzat: imageRUNNER 2745i)

Jarraitu zure banatzaile edo zerbitzu-hornitzaileari emandako argibideei.
DR-202
8RA6-01X