Kontsumigarri originalak
Canon-ek aldi oro sortzen ditu teknologia-berrikuntzak Canon-ek fabrikatutako toner, kartutxo eta zatietan, Canon makina multifuntzioetan erabiltzeko diseinatuak.
Gozatu inprimatze errendimendu eta bolumen hobezinak eta kalitate handiko kopiak bezalako abantailak Canon-en teknologia aurreratu berriei esker. Beraz, Canon kontsumigarri originalak erabiltzea gomendagarria da zure Canon makina multifuntzioetan.
|
![]() |
![]() |
Instalazio-ingurunearen, inprimatzeko paper-tamainaren edota dokumentu-motaren arabera, baliteke kontsumigarriak ordeztu behar izatea haien bizi-itxaropen tartea igaro baino lehen.
Inprimatzearen kalitatea mantentzeko, makinak kalibrazio automatikoa egiten du ingurune-baldintzen aldaketak kontutan hartuz. Makinak kalibrazio automatikoa egiten du piztuta dagoenean edo lo modutik irtetean ere. Kalibrazioak tonerra erabiltzen du; beraz, toner-kartutxoen bizitza murriztuko da.
Uneko ordezte-pieza kopurua begiratzeko aukera duzu.
|
Modeloaren izena
|
Genuine Canon toner
|
1871P / 1861P
|
Canon Toner T15 Black (beltza)
|
![]() |
Gorde toner-kartutxoak azpian deskribatzen den bezalaBaliteke toner-kartutxoak leku edo ingurune desegokian gordetzeak datuak galtzearen moduko arazoak sortzea.
Gorde toner-kartutxoak honako baldintza hauek betez:
Gordetzeko tenperatura-bitartea: 30 °C gehienez
Gordetzeko hezetasun-tartea: Gehienez % 80 arteko RHa (hezetasun erlatiboa, kondentsaziorik gabe)*
*Gordetzeko onartutako hezetasun-bitartean ere, baliteke toner-kartutxoaren barruan ur-tantak (kondentsazioa) sortzea toner-kartutxoaren barruko eta kanpoko tenperatura ezberdina bada. Kondentsazioak inprimatze-kalitateari kalte egingo dio.
Gorde ireki gabe erabiltzeko unera arte.
Ez gorde toner-kartutxoak zutik edo buruz behera.
Ez gorde toner-kartutxoak honako toki hauetan:
Sugarrak izan ohi diren tokietan
Eguzki-argiak zuzenean ematen dion tokietan edo argi distiratsua bost minutuz edo gehiagoz ematen dion tokietan
Aire gazi gehiegi duten tokietan
Gas korrosibo ugari dituzten tokietan (esate baterako, aerosol-espraiak edo amoniakoa)
Oso toki bero eta/edo hezeetan
Kondentsazioa sor dezaketen tenperatura edo hezetasun aldaketa handiak dituzten tokietan
Hauts ugariko tokietan
Haurrengandik gertu dauden tokietan
Magnetismoa igortzen duten produktuetatik gertu dauden kokapenak
Gorde paketatze-materialak era seguruan etorkizunean erabiltzeko. Makina toner-kartutxoak kenduta gordetzearen moduko egoeretan erabili beharko dituzu.
Canon-ek paketatze-materialak birkokatu, gehitu edo kentzeko eskubidea gordetzen du jakinarazpenik egin behar gabe.
|
![]() |
Kontuz ibili toner-kartutxo faltsuekin
Kontuan izan Canon toner-kartutxo faltsuak daudela merkatuan. Toner-kartutxo faltsuak erabiltzeak inprimaketa-kalitate edo makinaren errendimendu txarra ekar dezake. Canonek ez du erantzukizunik bere gain hartzen toner-kartutxo faltsu bat erabiltzearen ondoriozko matxura, istripu edo kalteen kasuan.
Informazio gehiago lortzeko, irakurri global.canon/ctc. |
![]() |
Erabilitako toner-kartutxoen bilketari buruzko informazioa jasotzeko, ikusiOharra.
|