Neurriak mezu bakoitzerako
Inprimatu bitartean akatsen bat gertatzen bada, edo sareko konexioan edo ezarpenetan arazoren bat badago, mezu bat agertuko da makinaren edo Urruneko EIaren pantailan. Mezu bakoitzari buruzko xehetasunak eta arazoen konponbideak jakiteko, irakurri beheko mezuak.
23 MEMORIA BETETA
Ez dago memoria nahikorik gainjarritako inprimakiak eta kanpo-karaktereak, etab. erregistratzeko.
Ezeztatu inprimatzea (
Inprimatzea ezeztatzea), abiarazi inprimagailua memoria librea handitzeko eta saiatu berriz inprimatzen. Hala ere, kontuan izan makinako memorian dauden inprimatze-datu guztiak ezabatuko dituela inprimagailua abiarazteak. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, begiratu Setting the Machine (PS/PCL/UFR II Printer) eskuliburua webgunean.
Hautatu <Saltatu errorea> eta jarraitu inprimatzen. Dena dela, memoria faltaren ondorioz gorde ez diren datuak ez dira inprimatuko.
27 LANA UKATU
Zehaztutako emulazioa ez da existitzen.
Zehaztu makinak onartutako emulazio bat. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, begiratu Setting the Machine (PS/PCL/UFR II Printer) eskuliburua webgunean.
Hautatu <Saltatu errorea> errorea eragin duen inprimatze-lana saltatzeko. Ondorengo inprimatze-lanak egin ditzakezu.
33 LAN BETETA
Ezin da inprimatu lanerako memorian ez dagoelako behar adina leku.
Ezeztatu inprimatzea (
Inprimatzea ezeztatzea), abiarazi inprimagailua memoria librea handitzeko eta saiatu berriz inprimatzen. Hala ere, kontuan izan makinako memorian dauden datu guztiak ezabatuko dituela inprimagailua abiarazteak. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, begiratu Setting the Machine (PS/PCL/UFR II Printer) eskuliburua webgunean.
Hautatu <Saltatu errorea> eta jarraitu inprimatzen. Hala ere, errore-mezua agertzea eragin duten datuak ez dira behar bezala inprimatuko. Kontuan izan, halaber, beharbada ezabatu egingo direla gordetako zenbait datu: adibidez, gainjarritako inprimakiak eta makroak.
52 IRUDI MODUA UKATU
Irudia inprimatu bitartean prozesatu ezin diren datuak bidali dira.
Hautatu <Saltatu errorea> errorea eragin duen inprimatze-lana saltatzeko. Hala ere, errorea eragin duten datuak ez dira inprimatuko.
Inprimatu berriz, irudiaren formatuko datuak onartzen dituen kontrolatzaile bat erabiliz inprimagailurako.
Could not verify the CRL.
Ezin izan da baieztatu ziurtagiri-errebokatze zerrenda (CRL) egin duen ziurtapen-agintaritzaren CA ziurtagiria.
Gorde ziurtagiri-errebokatze zerrenda (CRL) eman duen ziurtapen-agintaritzaren CA ziurtagiria.
D1 berriz traz. buffer beteta
Ezin izan da berriz marraztu, datuak ezin izan direlako gorde berriro marrazteko bufferrean.
Hautatu <Saltatu errorea> eta jarraitu inprimatzen. Dena dela, errorea eragin duten datuak ez dira behar bezala inprimatuko. Berriro marrazteko bufferrari buruzko informazioa nahi izanez gero, ikusi Setting the Machine (PS/PCL/UFR II Printer).
D1 zat. inprim. bufferra beteta
Ezin izan da zatikatuta inprimatu, datuak ezin izan direlako bufferrean gorde zatitan inprimatzeko.
Ezeztatu inprimatze-lana (
Inprimatzea ezeztatzea) eta, HP-GL ezarpen-menuan, hautatu <Ez> <Banatze modua> aukerarako eta <Autom.> <Zooma> aukerarako, zehaztu irteerako paperaren tamaina, eta inprimatu berriz. Hala ere, inprimatzean datuak handituko edo txikituko dira. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, ikusi Setting the Machine (PS/PCL/UFR II Printer).
Hautatu <Saltatu errorea> eta jarraitu inprimatzen. Dena dela, gorde ezin izan diren datuak ez dira behar bezala inprimatuko. Zatitan inprimatzeari buruzko informazioa nahi izanez gero, ikusi Setting the Machine (PS/PCL/UFR II Printer).
D1 poligono buffer beteta
Ezin izan da marraztu, datuak ezin izan direlako gorde buffer poligonalean.
Hautatu <Saltatu errorea> eta jarraitu inprimatzen. Dena dela, gorde ezin izan diren datuak ez dira behar bezala inprimatuko. Buffer poligonalari buruzko informazioa nahi izanez gero, ikusi Setting the Machine (PS/PCL/UFR II Printer).
D0-nn errorea (nn bi karaktere alfanumeriko dira) 
Arazo ezezaguna dela eta, ohi bezala funtzionatzeari utzi dio inprimagailuak.
Berrabiarazi makina. Sakatu makina pizteko eta itzaltzeko etengailua (
Makina itzaltzea), itxaron 10 segundo baino gehiago eta piztu berriz makina (
Makina piztea). Makina berrabiarazitakoan mezuak agertzen jarraitzen badu, idatzi mezua eta jarri harremanetan banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin.
FF LETRA-TIPOA BETETA
Ezin izan da letra-tipoari buruzko informazioa erregistratu letra-tipoen taulan, letra-tipo gehiegi zeudelako gordetzeko.
Ezeztatu inprimatzea (
Inprimatzea ezeztatzea), abiarazi inprimagailua memoria librea handitzeko eta saiatu berriz inprimatzen. Hala ere, kontuan izan makinako memorian dauden datu guztiak ezabatuko dituela inprimagailua abiarazteak. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, begiratu Setting the Machine (PS/PCL/UFR II Printer) eskuliburua webgunean.
Hautatu <Saltatu errorea> eta jarraitu inprimatzen. Dena dela, gorde ezin izan diren datuak ez dira behar bezala inprimatuko.
FM DL SIZE ERROR n (n karaktere alfanumeriko soila da)
Arazo ezezaguna dela eta, ohi bezala funtzionatzeari utzi dio inprimagailuak.
Berrabiarazi makina. Makina berrabiarazitakoan mezuak agertzen jarraitzen badu, idatzi mezua eta jarri harremanetan banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin.
FM DL SCALE ERROR n (n karaktere alfanumeriko soila da)
Arazo ezezaguna dela eta, ohi bezala funtzionatzeari utzi dio inprimagailuak.
Berrabiarazi makina. Makina berrabiarazitakoan mezuak agertzen jarraitzen badu, idatzi mezua eta jarri harremanetan banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin.
FM DL LETRA-TIPO MEM. BET.
Arazo ezezaguna dela eta, ohi bezala funtzionatzeari utzi dio inprimagailuak.
Berrabiarazi makina. Makina berrabiarazitakoan mezuak agertzen jarraitzen badu, idatzi mezua eta jarri harremanetan banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin.
FM ARTX. SARBIDE ERROREA
Arazo ezezaguna dela eta, ohi bezala funtzionatzeari utzi dio inprimagailuak.
Berrabiarazi makina. Makina berrabiarazitakoan mezuak agertzen jarraitzen badu, idatzi mezua eta jarri harremanetan banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin.
FM SC WORK MEM. ERROR n (n karaktere alfanumeriko soila da)
Arazo ezezaguna dela eta, ohi bezala funtzionatzeari utzi dio inprimagailuak.
Berrabiarazi makina. Makina berrabiarazitakoan mezuak agertzen jarraitzen badu, idatzi mezua eta jarri harremanetan banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin.
FM LERROKATZE ERROREA

FM LETRA-TIPOA ERROREA

FM LETRA-TIPO MEM. BETETA
Arazo ezezaguna dela eta, ohi bezala funtzionatzeari utzi dio inprimagailuak.
Berrabiarazi makina. Makina berrabiarazitakoan mezuak agertzen jarraitzen badu, idatzi mezua eta jarri harremanetan banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin.
FM LAN MEMORIA ERROREA

Could not perform IEEE 802.1X authentication. Set the correct authentication information.
Bezeroa autentifikatzeko informazioa ez da ongi ezarri.
Egiaztatu autentifikazio-metodoa eta autentifikazio-informazioa (gakoa eta ziurtagiria, erabiltzaile-izena eta pasahitza, eta CA ziurtagiria) ongi ezarrita dauden.
Could not perform IEEE 802.1X authentication. No reply from the destination.
Errorea gertatu da autentifikatzailearekin konektatzean.
Egiaztatu autentifikatzailea (LAN kommutadorea) eta RADIUS zerbitzaria ongi ezarrita dauden.
Could not perform IEEE 802.1X authentication. Cannot analyze the certificate.
Ezin izan da analizatu RADIUS zerbitzaritik bidalitako zerbitzari-ziurtagiria.
Egiaztatu RADIUS zerbitzariko zerbitzari-ziurtagiriaren edukia.
Could not perform IEEE 802.1X authentication. The certificate is incorrect.
Errorea gertatu da RADIUS zerbitzaritik bidalitako zerbitzari-ziurtagiria balidatzeko CA ziurtagiri gisa erabili denean.
Egiaztatu RADIUS zerbitzariko zerbitzari-ziurtagiriaren edukia eta makinan gordetako CA ziurtagiria.
Could not perform IEEE 802.1X authentication. The certificate has expired.
RADIUS zerbitzaritik bidalitako zerbitzari-ziurtagiria iraungi da.
Egiaztatu RADIUS zerbitzaritik bidalitako zerbitzari-ziurtagiriaren iraungipen-data.
Could not perform IEEE 802.1X authentication. Change the authentication password.
Pasahitza iraungi da.
Ezarri pasahitz berri bat.
Could not perform IEEE 802.1X authentication. Check the authentication settings.
Makinan ezarritako autentifikazio-metodoa eta RADIUS zerbitzarian ezarritako autentifikazio-metodoa ez datoz bat.
Egiaztatu makinan eta RADIUS zerbitzarian ezarritako autentifikazio-metodoa, eta ezarri autentifikazio-metodo zuzena.
Cannot delete the default key because it is in use by TLS or other settings. Check the settings.
Ezabatu nahi dituzun gakoa eta ziurtagiria TLS komunikazio zifratuetan erabiltzen ari dira.
TLS komunikazio zifratua gelditzeko, ezarri <Ez> TLS ezarpen guztietan.
TCP/IP error. Check the TCP/IP settings.
Ezin izan da automatikoki eskuratu helbidea DHCP eta IP automatikoaren bidez.
Helbidea ezin bada automatikoki eskuratu DHCP eta IP automatikoaren bidez, <IPv4 ezarpenak>-en 0.0.0.0. balioan konfiguratzen da <IP helbidea>. Ezarri IPv4 helbide zuzena. Gainera, <Hautatu interfazea> atalean <Haridun LAN kon. + Hari gabeko LAN kon.> hautatu baduzu, behar bezala konfiguratu behar duzu hari gabeko LANaren IPv4 helbidea (azpilinea).
<IP helbideen ezarpenak> (<Azpilinearen ezarpenak>)
<IPv4 ezarpenak>-eko <IP helbidea>-n, 0.0.0.0 ezarrita dago IPv4 helbide finko gisa.
Ezarri IPv4 helbide zuzena.
<IP helbideen ezarpenak> (<Azpilinearen ezarpenak>)
IPv6 helbidea ez da zuzen ezarri.
Egiaztatu honako hauek. Baliteke zenbait minutu behar izatea egoerarik gabeko helbidea zehazteko.
Egiaztatu <IPv6 ezarpenak>-en <Bai> ezarrita dagoela <Erabili IPv6>-rako.
Egoerarik gabeko helbidea edo DHCPv6 erabiltzean, egiaztatu helbide bakoitza jaso den.
Helbidea jaso ez bada, egiaztatu routerraren eta DHCPv6 zerbitzariaren ezarpenak.
DNS zerbitzariaren helbidea ez dago ongi ezarrita.
Egiaztatu <IPv4> edo <IPv6> aukeretan DNS zerbitzariaren helbidea ongi ezarrita dagoen.
Ezin izan da bidali TCP/IP protokolo multzora.
Egiaztatu <IPv4 ezarpenak> edo <IPv6 ezarpenak> ataletan IPv4 helbidea edo IPv6 helbidea ongi ezarrita dagoen.
Egiaztatu TCP/IP ezarpenak
Makinaren TCP/IP helbideak ez du funtzionatzen.
Egiaztatu IP helbidea, DHCPA eta IP automatikoaren ezarpenak <TCP/IP ezarpenak>-en.
<Haridun LAN kon. + Hari gabeko LAN kon.> hautatu bazenuen <Hautatu interfazea> pantailan, egiaztatu IP helbidearen eta DHCPren ezarpenak <Azpilinearen ezarpenak> atalean.
<IP helbideen ezarpenak> (<Azpilinearen ezarpenak>)
Egiaztatu TCP/IP ezarp. (lin. nag.).
Linea nagusiaren IP helbidea "0.0.0.0"-n ezarrita dago.
Ezarri beste IP helbide bat.
Egiaztatu TCP/IP ezarpenak (azpilinea).
Azpilinearen IP helbidea "0.0.0.0"-n ezarrita dago.
Ezarri beste IP helbide bat.
Inprimatze uniberts.: Zerb. komun.-errorea
Makina ez da behar bezala konektatu sarera.
Egiaztatu makinaren eta sarearen ezarpenak eta saiatu berriz konektatzen. Ezin izan da komunikazioa gauzatu zerbitzarian errorea gertatu delako.
Egiaztatu zerbitzaria ohi bezala dabilen. Komunikazioa zerbitzariarekin blokeatuta dago firewall-ezarpenengatik.
Konfiguratu firewalla komunikazioa ahalbidetzeko.
Inprimatze uniberts.: Zerb. autent.-errorea
Errorea gertatu da zerbitzariaren autentifikazioa egiterakoan.
Berrabiarazi makina. Makina berrabiarazitakoan mezuak oraindik agertzen jarraitzen badu, idatzi mezua eta jarri harremanetan banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin.
Inprim. unibertsala: Ziurtag. iraungi da
Ziurtagiriaren iraungipen-data igaro da.
Ezabatu makina hau Microsoft Entra ID zerbitzaritik eta ordenagailutik, erregistratu makina berriz eta ondoren eguneratu ziurtagiria.
Inprim. unibertsala: Barneko errorea.
Arazo ezezaguna dela eta, ohi bezala funtzionatzeari utzi dio inprimagailuak.
Berrabiarazi makina. Makina berrabiarazitakoan mezuak oraindik agertzen jarraitzen badu, idatzi mezua eta jarri harremanetan banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin.
Inp. uniber.: Inprim. erregistratu gabe
Makina Microsoft Entra ID zerbitzaritik ezabatu da eta ezin izan da horrekin komunikazioa gauzatu.
Erregistratu berriro makina hau Microsoft Entra ID-n.
Konektatu LAN egokig. hariduna USB atakara
Hainbat USB-LAN egokigailu daude konektatuta edo ez da USB-LAN egokigailua konektatu/aurkitu.
Egiaztatu USB-LAN egokigailuaren konexioa.
USB-LAN egokigailua berriz konektatu baduzu, berrabiarazi makina.
XPS inprimatzebarrutia errorea
Inprimatzeko zehaztu den tartean ez dago prozesa daitekeen orrialderik.
Zehaztu inprimatzeko tarte zuzena.
XPS irudi datuen errorea
Ezin izan dira hedatu irudi-datuak.
Ordezkatu XPS fitxategiko irudi-datuak eta saiatu berriz inprimatzen.
XPS datu errorea
Hondatutako datuen edo antzekoen ondorioz komando baliogabea zehaztu da, eta ezin da jarraitu prozesatzen.
Inprimatu berriz, makinak onartutako formatu batean dauden XPS datuak erabiliz.
XPS irudi jasanezina errorea
Onartu gabeko datu-formaturen bat sartu da.
Bihurtu datuak TIFF edo JPEG formatura eta saiatu berriz inprimatzen.
XPS letra-tipo errorea
Ezin izan dira analizatu letra-tipoaren datuak.
Ordezkatu XPS fitxategiko letra-tipoaren datuak eta saiatu berriz inprimatzen.
XPS orr. datu errorea
Ezin izan dira orrialdeak sortu, deskribapenak oker daudelako.
Inprimatu berriz, makinak onartutako formatu batean dauden XPS datuak erabiliz.
XPS mem. beteta
Ez dago memoria nahikorik XPS datuak prozesatzeko.
Hautatu <Saltatu errorea> eta jarraitu inprimatzen. Hala ere, baliteke errorea eragin duten datuak ondo ez inprimatzea.
Ezin da aurkitu sarbide-puntua.
Ez da aurkitu sarbide-puntua.
Egiaztatu hari gabeko LAN ezarpenak.
Could not delete authentication information because an error occurred.
Autentifikazio-informazioa ezin izan da ezabatu, errore ezezagun bat gertatu delako.
Jarri harremanetan banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin.
Could not set authentication information because an error occurred.
Autentifikazio-informazioa ezin izan da ezabatu, zehaztu gabeko errore bat gertatu delako.
Jarri harremanetan banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin.
Errore bat gertatu da. Jarri harrem. sistema-kudeatzailearekin.
Aukeratutako erabiltzailea jadanik ezabatu da.
Hasi saioa administratzaile gisa eta berriz gorde botoia.
Ustekabeko sistema-errore bat gertatu da.
Egiaztatu jarduerak eta hasi berriz saioa. Oraindik ezin baduzu hasi saioa, kontsultatu sistemaren administratzailearekin.
An error occurred during verification.
Ziurtagiriak ez du balio.
Gorde ziurtagiri zuzena eta zehaztu berriz ezarpenak.
This CRL is invalid.
Beharbada ziurtagiri-errebokatze zerrenda (CRL) kaltetuta dago, edo makinak onartzen ez duen algoritmo bat erabili da sinatzeko.
Gorde ziurtagiri-errebokatze zerrenda (CRL) zuzena.
This CRL has expired.
Baliteke ziurtagiri-errebokatze zerrendaren (CRL) hasiera-data etorkizunean finkatuta egotea.
Egiaztatu makinan gordetako ziurtagiriaren hasiera-data. Hasiera-data etorkizunean finkatuta badago, erabili ziurtagiria data horren ondorengo egun batean.
Baliteke makinan ezarritako data eta ordua zuzenak ez izatea.
Egiaztatu makinako data- eta ordu-ezarpenak.
Cannot register because the algorithm of this key is not supported.
Onartu gabeko zifratze-algoritmo baten gakoa eta ziurtagiri-fitxategia erregistratzen saiatu zara.
Gorde onartutako zifratze-algoritmo baten gakoa eta ziurtagiri-fitxategia.
Cannot set this key as the default key because it is corrupted or invalid.
Makinarako zehaztu den gakoa ezin da ezarri, hondatuta baitago.
Gorde gakoa berriz.
This certificate has been revoked.
Ziurtagiria ziurtagiri-errebokatze zerrendan (CRL) dago.
Gorde beste ziurtagiri bat.
This certificate is invalid.
Ziurtagiriak ez du balio.
Gorde ziurtagiri zuzena eta zehaztu berriz ezarpenak.
This certificate has expired.
Baliteke ziurtagiria iraungi izana.
Egiaztatu makinan gordetako ziurtagiriaren iraungipen-data. Ziurtagiria iraungi bada, gorde baliozko ziurtagiri bat.
Baliteke makinan ezarritako data eta ordua zuzenak ez izatea.
Egiaztatu makinako data- eta ordu-ezarpenak.
Paper-tamaina egokia, A4, ez dago erabilgarri.
Ez da kargatu paper-hautapen automatikoarekin aukeratutako tamaina egokiko papera.
Kargatu ageri den tamainako papera.
<Paper-iturria auto. hautatzea> aukeran <Ez> dago ezarrita.
Zehaztu paper-iturria eskuz.
<Paper-iturria auto. hautatzea>-n, ezarri <Bai> tamaina egokia duen paper-iturri baterako.
Paper-hautapen automatikoak aukeratu ezin duen paper mota bat kargatu da.
Zehaztu paper-iturria eskuz.
Azpisare-maskararen gatazka
Linea nagusiko eta azpilineako sare-helbideak gatazkan daude.
Egiaztatu linea nagusiko eta azpilineako IP helbidea eta azpisare-maskara.
The default key is not set.
Gakoa eta ziurtagiria (TLS zerbitzariaren ziurtagiria) ez daude gordeta.
TLS komunikazio zifratua erabiltzeko, gorde erabiliko den gakoa aurrez.
LAN egokig. haridun erabilezina konek. da.
Ezin da USB-LAN egokigailurik erabili makina konektatuta dagoenean.
Erabil daitezkeen USB-LAN egokigailuei buruzko informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin.
Could not verify the certificate.
CA ziurtagiria edo ziurtapen-agintaritza ezin izan da baieztatu.
Gorde ziurtapen-agintaritza baten CA ziurtagiria.
Cannot change the settings because the selected key is being used.
Ezabatu nahi dituzun gakoa eta ziurtagiria TLS komunikazio zifratuetan erabiltzen ari dira.
TLS komunikazio zifratua gelditzeko, ezarri <Ez> TLS ezarpen guztietan.
Errore bat dela-eta amaitu da zuz. konex.
Ezin izan da gailu mugikorrarekin konektatu, edo makinaren eta konektatutako gailu mugikorraren artean ez da daturik jaso eta bidali denbora jakin batean.
Egiaztatu makinaren eta gailu mugikorraren arteko konexioa.
The number of registered users has reached the limit. Cannot register any more users.
Ezin da erabiltzailea erregistratu, goiko muga gainditu baitu erabiltzaile kopuruak.
Ezabatu beharrezkoak ez diren erabiltzaileak.
Sartutako PINa okerra da.
PIN okerra sartu da.
Sartu PINa berriz.
PIN zuzena ez badakizu, jarri harremanetan administratzailearekin.
Autentifikazio-zerb. ez du funtzionatzen. Kontaktatu sist.-kudeatzailearekin.
LAN kablea deskonektatuta dago.
Konektatu LAN kablea.
Direktorio aktiboaren zerbitzaria ez dabil.
Abiarazi direktorio aktiboaren zerbitzaria.
Direktorio aktiboaren KDC zerbitzua gelditu da.
Jarraitu beheko prozedura zerbitzuaren egoera egiaztatzeko.
1 Abiarazi direktorio aktiboa kudeatzeko "Service" tresna.
2 Egiaztatu direktorio aktiboaren zerbitzaria ohi bezala dabilen.
Direktorio aktiboaren
*
zerbitzariarekiko komunikazioa blokeatzen ari da suebakia.
Utzi 88 ataka lehenetsia blokeatzeari.
* Direktorio aktiboa ezarrita badago saioa hasteko helmuga gisa, ohi bezala garatuko da komunikazioa UDP protokoloarekin, 88 ataka erabiliz; hala ere, baliteke TCP protokoloarekin prozesatzea datuak, baldin eta tamaina jakin bat gainditzen badute.
Ezin da autentif.zerb. aurkitu. Jarri harremanetan sist.-kudeatzailearekin.
LAN kablea deskonektatuta dago.
Konektatu LAN kablea.
Makinako DNS zerbitzariaren lehen/bigarren mailako ezarpenak okerrak dira, edo ez daude ezarrita.
Egiaztatu eta doitu makinako DNS zerbitzariaren ezarpenak.
Makinan zehaztutako DNS zerbitzaria ez dabil, edo gelditu egin da haren zerbitzua.
Jarraitu beheko prozedura DNS zerbitzariaren egoera eta ezarpenak egiaztatzeko.
1 Egiaztatu makinan zehaztutako DNS zerbitzaria dabilen.
2 Abiarazi DNS zerbitzaria kudeatzeko "Service" tresna.
3 Egiaztatu <DNS zerbitzaria>-en egoera, eta, <Enable> agertzen ez bada, egin klik eskuineko botoiarekin eta hautatu <Enable>.
Egiaztatu ostalariaren erregistrorik dagoen DNS zerbitzarian.
Egiaztatu ostalariaren erregistrorik dagoen DNS zerbitzarian, eta igorlearen ezarpenak zuzenak diren.
Login failed. The account information necessary to log in to the authentication server is invalid. Contact the system manager.
Erabiltzaile-izena edo pasahitza ez dago ondo ezarrita.
Berretsi autentifikatzeko erabiltzaile IDa eta pasahitza, eta erabiltzaileak administratzailearen baimenik duen.
Zerbitzariaren ezarpenetan zehaztutako atributuak ez daude ondo ezarrita.
Berretsi atributuak zuzenak diren. Horrez gain, ziurtatu eremuek (atributuen izenek) ez dutela balio okerrik.
Zerbitzariaren ezarpenetan zehaztutako administratzailearen kontuko informazioa ez dago ondo ezarrita. Bestela, erabiltzaileak ezingo luke saioa administratzaile gisa hasi.
Zehaztu administratzailearen kontuko informazio zuzena.
Zerbitzariaren ezarpenetarako informazioa ez da nahikoa.
Berretsi saioa hasteko beharrezkoak diren atributuak ondo ezarri direla.
IP helbidearen gatazka hauteman da.
Makinarako ezarritako IPv4 helbidea badago jada makinaren sare berean.
Aldatu <IPv4 ezarpenak>-eko makinaren IP helbidea <IP helbidea>-en, arazorik egon ez dadin beste gailu bateko IP helbidearekin.
IP helbidearen gatazka detektatu da sarean (linea nagusia).
Makinaren linea nagusirako ezarritako IPv4 helbidea badago jada makinaren sare berean.
Aldatu makinaren linea nagusiko IP helbidea, arazorik egon ez dadin beste gailu bateko IP helbidearekin.
IP helbidearen gatazka detektatu da sarean (azpilinea).
Makinaren azpilinearako ezarritako IPv4 helbidea badago jada makinaren sare berean.
Aldatu makinaren azpilineako IP helbidea, arazorik egon ez dadin beste gailu bateko IP helbidearekin.
Egiaztatu sarera konektatuta zaudela.
Kablea ez dago ondo konektatuta makinara.
Egiaztatu LAN kablea ondo konektatuta dagoen. Berriz konektatu behar izan baduzu, berrabiarazi makina.
Makina ez dago sarera konektatuta.
Sarera konektatu gabe erabili nahi baduzu makina, ezarri <Berretsi sare-konexioa> <Ez> aukeran.
Egiaztatu sarearen konexioa (l. nagusia).
Makina eta linea nagusiko LAN kablea ez daude behar bezala konektatuta.
Egiaztatu LAN kablea ondo konektatuta dagoela. Berriz konektatu behar izan baduzu, berrabiarazi makina.
Makina ez dago sarera konektatuta.
Sarera konektatu gabe erabili nahi baduzu makina, ezarri <Berretsi sare-konexioa> <Ez> aukeran.
Egiaztatu sarearen konexioa (azpilinea).
Makina eta azpilineako LAN kablea ez daude behar bezala konektatuta.
Egiaztatu LAN kablea ondo konektatuta dagoela. Berriz konektatu behar izan baduzu, berrabiarazi makina.
Makina ez dago sarera konektatuta.
Sarera konektatu gabe erabili nahi baduzu makina, ezarri <Berretsi sare-konexioa> <Ez> aukeran.
Login failed due to an authentication error in Dept. ID Management. Contact system manager.
Erabiltzailearen autentifikazioa erabiltzean, gaituta dago Sail-IDen kudeaketa, baina Sail-IDak ez zaizkie erabiltzaileei esleitu.
Erabiltzaile orokorra bazara, eskatu administratzaileari Sail-IDa eslei diezazun.
Erabiltzaile administratzailea bazara, eskatu Sail-IDen kudeaketako administratzaileari Sail-IDa eslei diezazun. Erabiltzaile administratzaileek saioa hasi ezin badute, jarri harremanetan banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin.
PDL DLG sarrera baliogab.
Arazo ezezaguna dela eta, ohi bezala funtzionatzeari utzi dio inprimagailuak.
Berrabiarazi makina. Makina berrabiarazitakoan mezuak agertzen jarraitzen badu, idatzi mezua eta jarri harremanetan banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin.
PDL DLG renderizazio errorea
Arazo ezezaguna dela eta, ohi bezala funtzionatzeari utzi dio inprimagailuak.
Berrabiarazi makina. Makina berrabiarazitakoan mezuak agertzen jarraitzen badu, idatzi mezua eta jarri harremanetan banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin.
PDL DLG errore ezezaguna
Arazo ezezaguna dela eta, ohi bezala funtzionatzeari utzi dio inprimagailuak.
Berrabiarazi makina. Makina berrabiarazitakoan mezuak agertzen jarraitzen badu, idatzi mezua eta jarri harremanetan banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin.
PDL DLG memoria beteta
Laneko memoria ez da nahikoa sistemak datuak prozesatzeko (zehazki, grafikoak eta testuak).
Hautatu <Saltatu errorea> eta jarraitu inprimatzen. Hala ere, baliteke errorea eragin duten datuak ondo ez inprimatzea.
PDL DLG mem. kokap. errorea
Arazo ezezaguna dela eta, ohi bezala funtzionatzeari utzi dio inprimagailuak.
Berrabiarazi makina. Makina berrabiarazitakoan mezuak agertzen jarraitzen badu, idatzi mezua eta jarri harremanetan banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin.
PDL GL jatorr. kok. ezezaguna
Arazo ezezaguna dela eta, ohi bezala funtzionatzeari utzi dio inprimagailuak.
Berrabiarazi makina. Makina berrabiarazitakoan mezuak agertzen jarraitzen badu, idatzi mezua eta jarri harremanetan banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin.
PDL GL koord. emaitza

PDL GL sarrera baliogab.
Arazo ezezaguna dela eta, ohi bezala funtzionatzeari utzi dio inprimagailuak.
Berrabiarazi makina. Makina berrabiarazitakoan mezuak agertzen jarraitzen badu, idatzi mezua eta jarri harremanetan banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin.
PDL GL barrutia egiazt.

PDL GL mem. beteta
Laneko memoria ez da nahikoa sistemak datuak prozesatzeko (zehazki, grafikoak eta testuak).
Hautatu <Saltatu errorea> eta jarraitu inprimatzen. Hala ere, baliteke errorea eragin duten datuak ondo ez inprimatzea.
PDL GL mem. kokap. errorea
Arazo ezezaguna dela eta, ohi bezala funtzionatzeari utzi dio inprimagailuak.
Berrabiarazi makina. Makina berrabiarazitakoan mezuak agertzen jarraitzen badu, idatzi mezua eta jarri harremanetan banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin.
PDL IMG erref. datu errorea
Makinak prozesatu ezin dituen datu batzuk dauzkate TIFF edo JPEG datuek.
Ezeztatu inprimatzea (
Inprimatzea ezeztatzea), abiarazi inprimagailua memoria librea handitzeko eta saiatu berriz inprimatzen. Hala ere, kontuan izan makinako memorian dauden datu guztiak ezabatuko dituela inprimagailua abiarazteak. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, begiratu Setting the Machine (PS/PCL/UFR II Printer) eskuliburua webgunean.
PDL IMG hasiera. errorea
Ez dago nahikoa memoriarik TIFF edo JPEG datuak inprimatzeko.
Ezeztatu inprimatzea (
Inprimatzea ezeztatzea), abiarazi inprimagailua memoria librea handitzeko eta saiatu berriz inprimatzen. Hala ere, kontuan izan makinako memorian dauden datu guztiak ezabatuko dituela inprimagailua abiarazteak. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, begiratu Setting the Machine (PS/PCL/UFR II Printer) eskuliburua webgunean.
PDL IMG prozesatze errorea
Arazo ezezaguna gertatu da TIFF edo JPEG datuak prozesatzean.
Ezeztatu inprimatzea (
Inprimatzea ezeztatzea), abiarazi inprimagailua eta saiatu berriz inprimatzen. Hala ere, kontuan izan makinako memorian dauden datu guztiak ezabatuko dituela inprimagailua abiarazteak. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, begiratu Setting the Machine (PS/PCL/UFR II Printer) eskuliburua webgunean.
PDL IMG datu baliogab.
Makinak prozesatu ezin dituen datu batzuk dauzkate TIFF edo JPEG datuek.
Hautatu <Saltatu errorea> eta jarraitu inprimatzen. Dena dela, errorea eragin duten datuak ez dira inprimatuko.
Makinarekin prozesatu ezin diren (beste gailu baten IP helbide berbera baitu makinak) datuak bidali dira.
Ezeztatu inprimatzea (
Inprimatzea ezeztatzea), egiaztatu IP helbidea <TCP/IP ezarpenak> atalean eta aldatu IP helbidea beharrezkoa bada.
PDL IMG lan. mem. beteta
Ez dago nahikoa memoriarik TIFF edo JPEG datuak prozesatzeko.
Ezeztatu inprimatzea (
Inprimatzea ezeztatzea), abiarazi inprimagailua memoria librea handitzeko eta saiatu berriz inprimatzen. Hala ere, kontuan izan makinako memorian dauden datu guztiak ezabatuko dituela inprimagailua abiarazteak. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, begiratu Setting the Machine (PS/PCL/UFR II Printer) eskuliburua webgunean.
Hautatu <Saltatu errorea> eta jarraitu inprimatzen. Dena dela, errorea eragin duten datuak ez dira inprimatuko.
PDL nn errendatze-errorea (nn du izena moduluak) 
Arazo ezezaguna dela eta, ohi bezala funtzionatzeari utzi dio inprimagailuak.
Berrabiarazi makina. Makina berrabiarazitakoan mezuak agertzen jarraitzen badu, idatzi mezua eta jarri harremanetan banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin.
PDL PDF errorea
Makinarekin prozesatu ezin diren PDF datuak bidali dira.
Ezeztatu inprimatzea (
Inprimatzea ezeztatzea), optimizatu PDFa Adobe Acrobat erabiliz eta saiatu berriz inprimatzen.
Ezeztatu inprimatzea (
Inprimatzea ezeztatzea), ireki PDF fitxategia aplikazio batean eta saiatu berriz inprimatzen inprimagailu-kontrolatzailea erabiliz.
Aipatutako erremedioek arazoa konpontzen ez badute, idatzi mezua eta jarri harremanetan banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin.
PDL PDF datu dekod. errorea
PDF fitxategia inprimatzeko pasahitza ez da zuzena.
Sartu pasahitz zuzena eta saiatu berriz inprimatzen.
Inprimatzea ez dago baimenduta PDF fitxategiaren segurtasun-ezarpenetan.
Aldatu PDF fitxategia halako fitxategiak editatzeko aplikazio batean inprimatzea baimentzeko.
PDFa gidalerro-zerbitzari batera lotuta badago, ezin da bertan sartu.
Egiaztatu gidalerro-zerbitzaria piztuta dagoen.
Egiaztatu makina, gidalerro-zerbitzaria eta sarea ohi bezala dabiltzan.
PDL PDF memoria beteta
Ez dago memoria nahikorik PDF datuak prozesatzeko.
Ezeztatu inprimatzea (
Inprimatzea ezeztatzea), optimizatu PDFa Adobe Acrobat programarekin ezarpenak doituz (irudi-bereizmena, adibidez, datuen tamaina txikitu eta aldi berean inprimatzeko) eta inprimatu berriz.
Ezeztatu inprimatzea (
Inprimatzea ezeztatzea), banatu PDF datuen orrialdeak hainbat fitxategitan Adobe Acrobat erabiliz eta saiatu berriz inprimatzen.
Ezeztatu inprimatzea (
Inprimatzea ezeztatzea), ireki PDF fitxategia aplikazio batean eta saiatu berriz inprimatzen inprimagailu-kontrolatzailea erabiliz.
PDL RIP prozesatze errorea
Arazo ezezaguna dela eta, ohi bezala funtzionatzeari utzi dio inprimagailuak.
Berrabiarazi makina. Makina berrabiarazitakoan mezuak agertzen jarraitzen badu, idatzi mezua eta jarri harremanetan banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin.
PDL XPS renderiz. errorea
Errorea gertatu da errendatze-sisteman.
Berrabiarazi makina eta saiatu berriz. Mezuak agertzen jarraitzen badu, idatzi mezua eta jarri harremanetan banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin.
PDL Irudi konp. errorea
Arazo ezezaguna dela eta, ohi bezala funtzionatzeari utzi dio inprimagailuak.
Berrabiarazi makina. Makina berrabiarazitakoan mezuak agertzen jarraitzen badu, idatzi mezua eta jarri harremanetan banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin.
PDL renderizazio denbora-muga
Arazo ezezaguna dela eta, ohi bezala funtzionatzeari utzi dio inprimagailuak.
Berrabiarazi makina. Makina berrabiarazitakoan mezuak agertzen jarraitzen badu, idatzi mezua eta jarri harremanetan banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin.
PDL datu trans. errorea

PDL egiaz. sarbide errorea
Arazo ezezaguna dela eta, ohi bezala funtzionatzeari utzi dio inprimagailuak.
Berrabiarazi makina. Makina berrabiarazitakoan mezuak agertzen jarraitzen badu, idatzi mezua eta jarri harremanetan banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin.
Pasahitzak ez ditu gidalerro-bald. betetzen. Aldatu pasahitza.
Pasahitz-politika urratzen du sartutako pasahitzak.
Sartu pasahitz-politika betetzen duen pasahitza. Pasahitz-politika ez badakizu, galdetu sistemaren administratzaileari.
Gailu honekin erabil ezin daitekeen toner-kartutxo bat sartu da eta une honetan ezin da inprimatu.
Ez da kargatu makinarekin erabil daitekeen toner-kartutxorik.
Kargatu makinarekin erabil daitekeen toner-kartutxoa. Toner-kartutxoaren modelo-zenbakia egiaztatzeko argibiderik behar baduzu, ikusi
Ordezko piezak.
Cannot connect to the server because the time settings of the device and the selected server are not synchronized. Check the settings.
Makinaren data- eta ordu-ezarpenak ez datoz bat autentifikazio-zerbitzariarekin.
Sinkronizatu makinaren data- eta ordu-ezarpenak eta autentifikazio-zerbitzaria.
No paper.
Agortu egin da paper-iturriko papera.
Kargatu papera pantailaren panelean agertzen den paper-iturrian.
Paper-iturriko paper-gidak ez daude ondo kokaturik.
Doitu paper-gidak paperaren ertzen arabera. Paperaren ertzaren arabera, hainbat orri ipin daitezke batera inprimatzean, baina baliteke trabatzea. Halakorik hainbeste ez gertatzeko, aldatu kargatutako paperaren orientazioa.
Paper-ezarpenak ez datoz bat kargatutako paperarekin.
Sakatu

(Egoeraren monitorea)

hautatu <Gailuaren egoera>

<Paperaren informazioa> paper-ezarpenak egiaztatzeko. Paper-ezarpenak ongi ez badaude, ziurtatu kargatutako paperarekin bat datozela. Paper-tiraderan eta erabilera anitzeko erretiluan kargatutako papera <Paperaren ezarpenak> aukeran ezar daiteke, <Etxea> pantailan.
Paper-tamaina eta mota zehaztea
Kontrolatzailearen edo aplikazioaren paper-ezarpenak ez datoz bat kargatutako paperarekin.
Egiaztatu paper-ezarpenak inprimagailuaren kontrolatzaileko [Inprimatzeko hobespenak] pantailan, eta, ongi ez badaude, ziurtatu kargatutako paperarekin bat datozela.
Login failed. Anonymous access to the authentication server is not allowed. Contact the system manager.
Ezin da modu anonimoan sartu LDAP zerbitzarira.
Hautatu [Use authentication information] aukerako kontrol-laukia LDAP zerbitzariaren gaineko informazioa sartzeko pantailan, eta ezarri erabiltzaile-izena eta pasahitza, LDAP zerbitzarian gordetako informazioaren arabera.