Aurrealdea
Irteera-erretilua
Inprimatutako papera irteera-erretilura irteten da.
Kontrol-panela
Kontrol-panelak honako hauek dauzka: zenbaki-teklak, pantaila, egoera-adierazleak, etab. Kontrol-panelean eragiketa guztiak burutu eta ezarpenak zehatz ditzakezu.
Makina pizteko eta itzaltzeko etengailua
Sakatu etengailua makina pizteko eta itzaltzeko.
Aurreko estalkia
Ireki aurreko estalkia toner- edo danbor-kartutxoak ordezkatzerakoan.
Paper-tiradera
Kargatu normalean paper-tiraderan erabiltzen duzun paper-mota.
USB memoria-ataka (makinaren aurrealdeko eskuinean)
Makinari USB biltegiratze-gailu bat bezalako gailuak konektatzeko aukera duzu.
USB memoria-gailu bat konektatzea
Makinak gehienez 5 V 500 mA-ko energia horni dezake. Energia gehiago behar duen gailu bat konektatuz gero, baliteke makina hondatzea.
Ez konektatu IC txartel-irakurgailurik ataka honetan. Konektatu makinaren atzealdeko atakan, USB gailuak konektatzeko aproposa baita.
Baliteke hainbat biltegiratze-gailuk datuak behar bezala gorde ahal ez izatea.
USB atakak (makinaren aurrealdeko eskuinean) USB 2.0 onartzen du.
Eskuineko estalkia
Ireki eskuineko estalkia trabatutako papera kentzeko.
Paper-trabaketak kendu
Altxatzeko kirtenak
Jaso makina altxatzeko kirtenetatik hura garraiatzeko.
Makina lekuz aldatzea
Erabilera anitzeko erretilua
Kargatu papera erabilera anitzeko erretiluan paper-tiraderan kargatzen ez den paper mota denboraldi baterako erabili nahi duzunean.
USB memoria-gailu bat konektatzea
Makinaren eskuinaldean dagoen USB atakan USB biltegiratze-gailu bat konektatzeko aukera duzu, USB biltegiratze-gailuan dauden datuak zuzenean inprimatzeko.
|
|
|
Makinari konektatzerakoan, ziurtatu USB memoria-gailuaren orientazioa zuzena dela. Bestela, baliteke USB memoria-gailua edo makina kaltetzea.
Ziurtatu USB memoria-gailua kentzeko prozedura zuzenari jarraitzen diozula. Memoria-gailua txertatzea/kentzea Gaizki egiten bada, baliteke USB memoria-gailua edo makina kaltetzea.
FAT32 (32 GB gehienez) edo exFAT (2 TB gehienez) fitxategi-sistema duen USB memoria-gailu bat erabil dezakezu.
|
|
|
Ez onartutako gailuak eta erabilerak
Segurtasun funtzioak dituzten biltegiratze-gailuak
USB zehazpena betetzen ez duten biltegiratze-gailuak
USB bidez konektatutako memoria-txartel irakurgailuak
Biltegiratze-gailuak luzapen-kable baten bidez konektatzea
Biltegiratze-gailuak USB nodo baten bidez konektatzea
|