Beste sare-ezarpenak

Ezarri ondorengo elementuak zure sare-ingurunearen arabera.

SNTP ezarpenak konfiguratzea

Sare sinpleko denbora protokoloak (SNTP) sistemaren erlojua doitzeko aukera ematen dizu sarearen denbora-zerbitzaria erabiliz. SNTP erabiltzen bada, denbora-zerbitzaria tarteka begiratzen da; honela, beti ordu egokia mantentzen da. SNTP ezarpenak Urruneko EIaren bidez zehatz daitezke.
Orduaren sinkronizazioa NTP zerbitzariarekin SNTParen bidez egiteko, makina erabiltzen ari den eremuaren ordua ezarri behar da aldez aurretik. Data/ordua ezartzea
SNTP ezarri gabe badago, baliteke makinak kanpoko SNTP zerbitzari batera konektatzea, erlojua zerbitzu jakin batzuk erabiltzerakoan sinkronizatzeko.
1
Abiarazi Urruneko EIa. Urruneko EIa abiaraztea
2
Sakatu [Settings/Registration] atariko orrian. Remote UI (Urruneko EIaren) orria
3
Sakatu [Network Settings]  [SNTP Settings].
4
Hautatu [Use SNTP] eta zehaztu eskatutako ezarpenak.
[Use SNTP]
Hautatu kontrol-laukia sinkronizatzeko SNTP erabiltzeko. SNTP erabili nahi ez baduzu, desautatu kontrol-laukia.
[Polling Interval]
Zehaztu sinkronizazioen arteko denbora-tarte bat.
[NTP Server Address]
Sartu NTP edo SNTP zerbitzariaren IP helbidea. Sarean DNS erabilgarri badago, karaktere alfanumerikoz osatutako ostalari-izen bat (edo FQDN) sar dezakezu (adibidez: ntp.adibidea.com).
5
Sakatu [OK].

Makina kontrolatzea gailuak kudeatzeko sistemetatik

Gailuak kudeatzeko softwareak erabiltzen direnean, era askotako informazioa bil/kudea dezakezu sarean zerbitzari baten bitartez, ezarpen-informazioa eta gailuaren hutsegitearen informazioa, besteak beste.
1
Abiarazi Urruneko EIa. Urruneko EIa abiaraztea
2
Sakatu [Settings/Registration] atariko orrian. Remote UI (Urruneko EIaren) orria
3
Sakatu [Network Settings] [Multicast Discovery Settings].
4
Hautatu [Respond to Discovery] eta zehaztu eskatutako ezarpenak.
[Respond to Discovery]
Kontrol-laukia hautatzen baduzu, makinak gailu-kudeaketarako softwarearen multidifusioko ezagutzako paketeei erantzungo die eta gailu-kudeaketarako softwarearen bidezko kontrola gaituko duzu.
[Scope Name]
Makina esparru zehatz batean sartzeko, sartu esparruaren izenari dagozkion karaktere alfanumerikoak.
5
Sakatu [OK].
992X-010