Sistemaren aukerak instalatzen

Sistemaren aukerak erabiltzean, administratzaile baimenekin hasi behar duzu saioa lizentziak erregistratzeko. Lizentzia bat erregistratzeko, lizentzia eskuratzeko zenbaki-ziurtagirian inprimatutako zenbakia beharko duzu. Ziurtatu zurekin daramazula hasi baino lehen. Lizentzia erregistratu dezakezu, makina sarera konektatuta izan ez arren ere.
1
Burutu komunikazio-proba bat.
Probatu lizentzia sarearen bidez erregistra ote dezakezun.
1
Sakatu  (Ezarp./Gorde).
2
Sakatu <Kudeaketa-ezarpenak>  <Lizentzia/Beste bat>  <Gorde/Eguneratu softwarea>  <Software Management Settings>.
3
Sakatu <Test Communication>.
<Do you want to test communication?> mezua bistaratuko da.
4
Sakatu <Bai>.
Komunikazio-probaren emaitzak bistaratu dira.
Honako hau <NG> bistaratzen bada, egiaztatu LAN kablea konektatuta dagoela eta sareko ezarpenak zuzen konfiguratuta daudela. Konfigurazio-gida erabiliz konfiguratzea
Sarera ezin bazara konektatu, erregistra ezazu lizentzia offline. Sarearen bidez ezin daitekeenean erregistratu
2
Sakatu  (Ezarp./Gorde).
3
Sakatu <Kudeaketa-ezarpenak>  <Lizentzia/Beste bat>  <Gorde/Eguneratu softwarea>  <Install Applications/Options>.
4
Sakatu <License Access Number>, eta jarri lizentzia eskuratzeko zenbakia.
5
Berretsi zenbakia, eta sakatu <Hasi>.
6
Hautatu instalatzeko funtzioa, eta sakatu <Install>.
Lizentzia onartzeko pantaila agertzen bada, egiaztatu informazioa eta sakatu <Onartzen dut>.
7
Sakatu  (Ezarp./Gorde)  (Ezarp./Gorde) <Aplik.ezarp.-aldak.>  <Bai>.

Sarearen bidez ezin daitekeenean erregistratu

Arrazoiren batengatik makina ezin bada sarera konektatu, erregistra ezazu lizentzia offline. Hasteko, eskuratu lizentzia-kode bat sarera konektatutako ordenagailu bat erabiliz; ondoren, erregistratu kode hori makina batean sartuz. Lizentzia-kode bat eskuratzeko, lizentzia eskuratzeko zenbaki-ziurtagirian inprimatutako zenbakia beharko duzu, baita makinaren serie-zenbakia ere.
1
Sar zaitez lizentzia ematen duen webgunean (http://www.canon.com/lms/license/) eta eskuratu ezazu lizentzia-kodea.
Jarraitu pantailako argibideei eta jarri lizentzia eskuratzeko zenbakia eta serie-zenbakia lizentzia-kodea eskuratu ahal izateko.
2
Sakatu  (Ezarp./Gorde).
3
Sakatu <Kudeaketa-ezarpenak>  <Lizentzia/Beste bat>  <Gorde lizentzia>.
4
Jarri lizentzia-kodea.
5
Sakatu <Hasi>  <Ados>.
6
Sakatu  (Ezarp./Gorde)  (Ezarp./Gorde) <Aplik.ezarp.-aldak.>  <Bai>.
Serie-zenbakia konfirmatzen
Serie-zenbakia pantailaren beheko ezkerreko aldean bistaratuko da, [Kontagailuaren/Gailuaren informazioa] sakatzen duzunean. Urruneko EI atari-orrian ere baieztatu daiteke.
A133-0EH