Paper-trabaketak kentzea

Paper-trabaketa bat gertatzen bada, pantailan mezu bat, trabatutako paperaren kokalekua eta garbitzeko prozedura bistaratzen dira. Pantaila ikusita trabatutako papera nola garbitu ez badakizu, ikusi Paper-trabaketen kokalekuak trabatutako papera garbitzeko. Trabatutako paperak garbitzeko neurriei buruzko informazioa jasotzeko, ikusi Segurtasun-argibide garrantzitsuak.
Ez egin indarrik trabatutako papera edo dokumentu bat ateratzerakoan makinatik. Bestela, baliteke min hartzea edo makinaren zatiren bat kaltetzea.
Papera kendu ezin baduzu, jarri harremanetan banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin.
Paper-trabaketa guztiak kendu direnean, atera itzazu lehenbailehen eskuak makinatik eta bestelako ekipamendutik, eskuak eta arropak zapalgailuetan traba ez daitezen.
Neurriak trabatutako paperak garbitzerakoan
Paper-trabaketak kentzerakoan, ez itzali argi-indarra. Inprimatutako datuak ezabatu egiten dira argi-indarra itzaltzen duzunean.
Kontuz ibili fax bat jasotzerakoan.
Papera urratzen denean, ziurtatu urratutako zati guztiak kentzen dituzula, bat ere ez utzi gabe.

Paper-trabaketak sarri gertatzen badira

Paper-trabaketen kokalekuak

Trabatutako paperaren kokalekuei eta hauek garbitzeko metodoari buruzko informazioa jasotzeko, ikusi ondorengo diagrama eta erreferentziak.
Baliteke papera trabatuta ez egotea begiratzen ari zaren kokalekuan. Kasu horretan ere, jarraitu pantailaren argibideak kokaleku guztiak egiaztatzeko.
Papera trabatu dela jakinarazten duen pantaila papera garbitu arte bistaratuko da.
<Itxi> sakatzen baduzu papera trabatu dela adierazten duen pantailan, eragiketak burutzen jarraitzeko eta ezarpenak zehazteko aukera dago berehala paper-traba kendu gabe.
Ez kendu papera pantailan agertzen dena ez den beste kokaleku batetik. Honek beste kokalekuetan paper trabak edo irteera-dokumentuetan orri batzuk ez agertzea eragin dezake.
A134-01L