Aurretik inprimatutako papera kargatzea

Aurretik logotipo batekin inprimatutako papera kargatzen baduzu, kontuz paperaren orientazioarekin paper-tiradera edo erabilera anitzeko erretilua erabilita ere. Kargatu papera behar bezala inprimatzea logotipoa duen aldean burutu dadin.
Atal honetan aurretik inprimatutako papera zein orientaziorekin kargatu behar den azaltzen da. Papera paper-tiraderan edo erabilera anitzeko erretiluan kargatzeko prozedura orokorraren deskribapen bat jasotzeko, ikusi Papera kargatzeko oinarrizko metodoa.
Aurretik inprimatutako papera kargatzeko modu egokia <Aldatu paperaren elikadura-metodoa> <Inpr. alde. lehen.> aukeran ezarrita dagoenean.
Paper-tiradera: logotipoa duen aldea behera begira
Paper-iturria paper-tiradera ez denean: logotipoa duen aldea gora begira

Logotipoak dituen papera paper-tiraderan kargatzea

Kargatzeko metodoa ezberdina izango da logotipodun paperaren orientazioa bertikala ala horizontala den arabera. Kargatu papera logotipoa duen aldea (kopiatu beharreko aldea) gora begira dagoela, hurrengo irudietan agertzen den bezala.
Orientazio bertikaleko papera
Inprimatze-emaitzak
Orientazio horizontaleko papera
Inprimatze-emaitzak

Logotipoak dituen papera erabilera anitzeko erretiluan kargatzea

Kargatzeko metodoa ezberdina izango da logotipodun paperaren orientazioa bertikala ala horizontala den arabera. Kargatu papera logotipoa duen aldea (kopiatu beharreko aldea) behera begira dagoela, hurrengo irudietan agertzen den bezala.
Orientazio bertikaleko papera
Inprimatze-emaitzak
Orientazio horizontaleko papera
Inprimatze-emaitzak
A14S-00X