Gako eta ziurtagiria sinatzeko eskaera (CSR) sortzea

Makinan sortutako ziurtagiriek CA sinadurarik ez dutenez, baliteke zenbait gailurekin komunikatzean komunikazio arazoak gertatzea. CA sinadura duen ziurtagiria eskatzeko, beharrezkoa da ziurtagiria sinatzeko eskaera (CSR). Administratzaile baimenekin saioa hasten duen erabiltzaileak CSR bat eratu dezake.

Gako eta CSRa sortzea

Gako bat eta CSR bat sortu ditzakezu makinan. CSR datuak bistaratu ditzakezu pantailan eta fitxategi bat bezala esportatu.
1
Abiarazi Urruneko EIa. Urruneko EIa abiaraztea
2
Sakatu [Settings/Registration] atari-orrian. Remote UI (Urruneko EIaren) pantaila
3
Sakatu [Device Management] [Key and Certificate Settings].
4
Sakatu [Generate Key].
5
Sakatu [Key and Certificate Signing Request (CSR)].
6
Konfiguratu gakoarentzako eta ziurtagiriarentzako beharrezko elementuak.
[Key Name]
Sartu gakoarentzako izena. Erabili zerrenda batean aurkitzeko erraza izango den izena.
[Signature Algorithm]
Hautatu sinadurarako erabili beharreko traol-algoritmoa.
[Key Algorithm]
Hautatu gakoaren algoritmoa eta adierazi gakoaren luzera [RSA] hautatzen bada, edo zehaztu gako mota [ECDSA] hautatuta badago.
[Country/Region]
Hautatu herrialde-kodea zerrendatik edo zuzenean sartu.
[State]/[City]
Sartu kokalekua.
[Organization]/[Organization Unit]
Sartu erakundearen izena.
[Common Name]
Sartu IP helbidea edo FQDNa.
IPPS inprimaketak burutzeko Windows ingurune batean, ziurtatu makinaren IP helbidea sartzen duzula.
DNS zerbitzaria beharrezkoa da makinaren FQDNa sartzeko. Sartu IP helbidea DNS zerbitzaria erabiltzen ez bada.
[Issued To (Alternate Name)]
Sartu subjektuaren ordezko izen (SAN) gisa ezarriko den IP helbidea edo domeinua, beharrezkoa bada.
Ez bazara [Issued To (Alternate Name)] ezarpena konfiguratzen ari, hautatu [Do Not Set] kontrol-laukia.
Soilik IPv4 helbideak ezar daitezke [IP Address] eremuan.
7
Sakatu [OK].
CSR datuak bistaratu dira.
CSR datuak fitxategi batean gorde nahi badituzu, sakatu [Store in File] eta zehaztu gordetze-kokapena.
CSRa sortu zuen gakoa gakoen eta ziurtagirien zerrenda-pantailan bistaratuko da, baina ezin duzu berez erabili. Gako hau erabiltzeko, ondoren CSRan oinarrituta egingo den ziurtagiria erregistratu behar duzu. Ziurtagiria gako batean erregistratzea

Ziurtagiria gako batean erregistratzea

CSRrako aplikatutako eta CSRan oinarrituta egindako ziurtagiria erregistratu dezakezu.
1
Abiarazi Urruneko EIa. Urruneko EIa abiaraztea
2
Sakatu [Settings/Registration] atari-orrian. Remote UI (Urruneko EIaren) pantaila
3
Sakatu [Device Management]  [Key and Certificate Settings].
4
[Certificate] zerrendan, sakatu erregistratu nahi duzun ziurtagirian.
5
Sakatu [Register Certificate].
6
Erregistratu ziurtagiria.
Sakatu [Aukeratu Fitxategia], zehaztu erregistratu beharreko fitxategia (ziurtagiria) eta sakatu [Register].
A14S-06C