Toner-kartutxoa ordeztea

Tonerra agortzen hastean edo agortu bada, toner-kartutxo berri bat prestatzea edo kartutxoa ordeztea eskatzen dizun mezu bat agertzen da. Prestatu toner-kartutxo berria edo ordeztu kartutxoa bistaratutako mezuari jarraiki.

Toner-kartutxoak ordezterakoan kontuan hartu behar diren gauzak

Ez sartu eskuak indarkeriaz unitate nagusian edo ez ukitu horren atalak.

Ez ordeztu toner-kartutxoa hori egiteko mezua agertzen den arte.
Toner-kartutxoa kirtenetik hartu.
Ez urratu danborraren gainazala () eta ez jarri argiak ematen dion toki batean. Ez ukitu kontaktu elektrikoak ().
Mezu bakoitzari buruzko xehetasunetarako, ikusi Neurriak mezu bakoitzerako.
Toner-kartutxoaren produktu-zenbakiari buruzko informazioa jasotzeko, ikusi Kontsumigarriak.
Uneko toner kantitatea begiratzeko aukera duzu. Gelditzen den kontsumigarri-kantitatea egiaztatzea

Toner-kartutxoa ordezteko prozedura

Toner-kartutxoa ordezterakoan, jarraitu azpian idatzita daudenekin batera bideoan agertzen diren argibideak.
1
Ireki aurrealdeko estalkia botoia sakatuta duzun bitartean.
2
Altxatu finkatze-multzoaren palanka.
3
Atera toner-kartutxoen erretilua.
4
Tira egin toner-kartutxotik gora eta atera makinatik.
5
Atera ordezko toner-kartutxoa bere kutxatik.
6
Astindu toner-kartutxoa bost edo sei aldiz, adierazten den moduan, kartutxoaren barruko tonerra berdin banatu dadin eta, ondoren, kokatu gainazal lau baten gainean.
Ez kendu danborraren babes-estalkia urrats honetan.
7
Kendu danborraren babes-estalkia.
8
Instalatu toner-kartutxoa.
Ziurtatu danborraren atala erretenaren markoaren edo beste atal batzuen kontra ez dela jotzen.
Kokatu toner-kartutxoa dagokion kolore-etiketarekin adierazita dagoen erretenean ().
9
Bultzatu toner-kartutxoen erretilua.
10
Bultzatu behera finkatze-multzoa.
Bultzatu behera toner-kartutxoa irmoki toner-kartutxoen erretiluak klik egiten duen arte.
11
Itxi aurrealdeko estalkia.
ARKC-019