|
Kontsumigarri originalak
Canon-ek aldi oro sortzen ditu teknologia-berrikuntzak Canon-ek fabrikatutako toner-kartutxo eta zatietan, Canon makina multifuntzioetan erabiltzeko diseinatuak.
Gozatu inprimatze errendimendu eta bolumen hobezinak eta kalitate handiko kopiak bezalako abantailak Canon-en teknologia aurreratu berriei esker. Beraz, Canon kontsumigarri originalak erabiltzea gomendagarria da zure Canon makina multifuntzioetan.
|
|
|
|
Ordezko piezak manipulatzea eta gordetzearen inguruko informazioa jasotzeko, jarraitu makinarekin emandako Segurtasun-argibide garrantzitsuak atalean agertzen diren neurriei.
Uneko ordezte-pieza kopurua begiratzeko aukera duzu.
|
|
Modeloaren izena
|
Canon toner originala
|
|
imageRUNNER 2425i II / 2425 II
|
Canon C-EXV 60 Black Toner (beltza)
|
|
Gorde toner-kartutxoak behean deskribatzen den moduanBaliteke toner-kartutxoak leku edo ingurune desegokian gordetzeak datuak galtzearen moduko arazoak sortzea.
Gorde ireki gabe erabiltzeko unera arte.
Gorde toner-kartutxoak honako baldintza hauek betez:
Gordetzeko tenperatura-bitartea: 0–30 °C
Gordetzeko hezetasun-tartea: % 35 eta % 85 arteko RHa (hezetasun erlatiboa, kondentsaziorik gabe)*
* Gordetzeko onartutako hezetasun-bitartean ere, baliteke toner-kartutxoaren barruan ur-tantak (kondentsazioa) sortzea toner-kartutxoaren barruko eta kanpoko tenperatura ezberdina bada. Kondentsazioak inprimatze-kalitateari kalte egingo dio.
Ez gorde toner-kartutxoak honako toki hauetan:
Sugarrak izan ohi diren tokietan
Eguzki-argiak zuzenean ematen dion tokietan edo argi distiratsua bost minutuz edo gehiagoz ematen dion tokietan
Aire gazi gehiegi duten tokietan
Gas korrosibo ugari dituzten tokietan (esate baterako, aerosol-espraiak edo amoniakoa)
Oso toki bero eta/edo hezeetan
Kondentsazioa sor dezaketen tenperatura edo hezetasun aldaketa handiak dituzten tokietan
Hauts ugariko tokietan
Haurrengandik gertu dauden tokietan
Magnetismoak (adib. disketeak edo disko-unitateak) eragindako produktuetatik hurbil dauden lekuak
Ez gorde toner-kartutxoak zutik edo buruz behera.
Gorde paketatze-materialak era seguruan etorkizunean erabiltzeko. Makina toner-kartutxoak kenduta gordetzearen moduko egoeretan erabili beharko dituzu.
Canon-ek paketatze-materialak birkokatu, gehitu edo kentzeko eskubidea gordetzen du jakinarazpenik egin behar gabe.
|
|
|
Kontuz toner faltsuekin
Kontuan izan Canon toner faltsuak daudela merkatuan.Toner faltsuak erabiltzeak inprimaketa-kalitate edo makinaren errendimendu txarra ekar dezake.Canonek ez du erantzukizunik bere gain hartzen toner faltsu bat erabiltzearen ondoriozko matxura, istripu edo kalteen kasuan.
Informazio gehiago nahi baduzu, ikusi global.canon/ctc. |
|
|
Erabilitako toner-kartutxoen bildumarako, ikusi makinarekin datorren "Segurtasun-argibide garrantzitsuak".
|
|
Produktuaren izena
|
Modelo-zenbakia
|
|
imageRUNNER 2425i II / 2425 II
|
Canon C-EXV 42 Drum Unit
|
|
Gorde danbor-unitateak behean deskribatzen den moduanBaliteke danbor-unitateak leku edo ingurune desegokian gordetzeak datuak galtzearen moduko arazoak sortzea.
Gorde ireki gabe erabiltzeko unera arte.
Gorde danbor-unitateak honako baldintza hauek betez:
Gordetzeko tenperatura-bitartea: 0–30 °C
Gordetzeko hezetasun-tartea: % 35 eta % 85 arteko RHa (hezetasun erlatiboa, kondentsaziorik gabe)*
* Gordetzeko onartutako hezetasun-bitartean ere, baliteke danbor-unitatearen barruan ur-tantak (kondentsazioa) sortzea danbor-unitatearen barruko eta kanpoko tenperatura ezberdina bada. Kondentsazioak inprimatze-kalitateari kalte egingo dio.
Ez gorde danbor-unitateak honako toki hauetan:
Sugarrak izan ohi diren tokietan
Eguzki-argiak zuzenean ematen dion tokietan edo argi distiratsua bost minutuz edo gehiagoz ematen dion tokietan
Gas korrosibo ugari dituzten tokietan (esate baterako, aerosol-espraiak edo amoniakoa)
Oso toki bero eta/edo hezeetan
Kondentsazioa sor dezaketen tenperatura edo hezetasun aldaketa handiak dituzten tokietan
Hauts ugariko tokietan
Haurrengandik gertu dauden tokietan
Magnetismoak (adib. disketeak edo disko-unitateak) eragindako produktuetatik hurbil dauden lekuak
Magnetismoa ematen duten produktuetatik hurbil dauden tokietan
Gorde paketatze-materialak era seguruan etorkizunean erabiltzeko. Makina danbor-unitatearekin kenduta gordetzearen moduko egoeretan erabili beharko dituzu.
Ez gorde danbor-unitateak zutik edo buruz behera.
|
|
|
Kontuz danbor-unitate faltsuekin
Kontuan izan merkatuan Canon danbor-unitate faltsuak aurki daitezkeela. Danbor-unitate faltsuak erabiliz gero, baliteke inprimatze-kalitatea edo makinaren errendimendua txarra izatea. Canon ez da danbor-unitate faltsuak erabiltzeak eragindako funtzionamendu txarren, istripuen edo kalteen erantzule izango.
Informazio gehiago nahi baduzu, ikusi global.canon/ctc. |