Gutun-azalak kargatzeko prestaketak eta orientazioa
Gutun-azalek paper arruntekin alderatuta forma eta lodiera desberdinak dituztenez, gutun-azalak kargatu aurretik prestaketa-lanak egin behar dira.
Gutun-azalak kargatzean, kontuan izan orientazioa eta zein alde geratzen den gora begira.
Gutun-azalak kargatu aurreko perstaketa-lanak
Lerrokatu gutun-azalak kargatu beharreko kopuruari erreparatu gabe.
1
Lautu haien arteko airea kentzeko eta ziurtatu ertzak ondo zanpatuta daudela.
2
Askatu zurrun dauden izkinak eta lautu tolesturak.
3
Lerrokatu gutun-azalen ertzak gainazal lau baten gainean.
Gutun-azalak kargatzeko prest daude.
Gutun-azalak kargatzea
Gutun-azalak kargatzean, jarri arreta gutun-azalen orientazioari eta gora begira dagoen aldeari.
GARRANTZITSUA
Hegalean itsasgarria duten gutun-azalak erabiltzean, baliteke finkatze-multzoaren beroak eta presioak itsasgarria urtzea.
Gutun-azalen gainean inprimatzean, baliteke itsasgarriaren gainean edo ertzetako eremuetan inprimatzearen kalitatea txarragoa izatea.
OHARRA
Gutun-azalak kargatzeko prozedura orokorrari buruzko informazioa lortzeko, ikusi honako hau:
Kendu inprimatutako gutun-azalak irteerako erretilutik 10 gutun-azal atera direnean.