Posta elektronikoaren eta I-Faxaren ezarpenak
Eskaneatutako datuak posta elektronikoz edo I-Fax bidez bidaltzean, mezu elektronikoaren informazioa konfigura dezakezu.
* Ezin duzu ezarpen hau erabili [Eskaneatu eta gorde] bidez eskaneatzen ari zarenean.
Gaia eta mezua konfiguratzea
Ezarri mezu elektronikoaren gaia eta mezua.
Modu lehenetsian, automatikoki gehitzen da [Ezarpenak/Gordetzea] menuan ezarritako gaia.
[Gai lehenetsia]Mezu elektronikoaren gai gisa ezar dezakezu helbide-liburuan erregistratutako helburu baten [Izena].
[Erabili helmugako izena gaian]
1
Eskaneatze-pantailan, sakatu [Aukerak]

[Gaia/Mezua].
Eskaneatze-pantaila
[Gaia/Mezua] pantaila bistaratu da.
Idatzi gaia eta mezua.
Sakatu [Gaia] eta [Mezua], idatzi gaia eta mezua eta sakatu [Ados].
3
Sakatu [Ados]

[Itxi].
Eskaneatze-pantaila berriro bistaratuko da.
OHARRA
Gaia eta mezua gailu mugikor batetik makinara bidaltzea
Lehen zehaztutako prozedura erabiliz, gailu mugikor batetik jasotako gaia eta mezua edita ditzakezu.
Hala ere, makinan gehi dezakezun karaktere kopurua gainditzen baduzu,
2. urratseko sarrerako pantailan bistaratzen diren karaktereak (muga gainditu dutenak) ezabatuko dira makinan edizioak egitean.
* [Utzi] sakatzen baduzu
2. urrratseko sarrerako pantailan (edizioak egiten ez dituzunean makinan), muga gainditzen duten karaktereal ez dira ezabatuko.
Erantzun-helbidea ezartzea
Ezarri hartzaileari jakinarazpenak bidaltzeko helbide elektronikoa (Erantzun honi) erantzun-helbide gisa.
Helbide-liburuak erregistratutako helburu bat ezar dezakezu (helbide pertsonalen zerrenda bateko edo erabiltzaile talde bateko helbide-zerrendako helburuak, izan ezik) erantzun-helbide gisa.
Modu lehenetsian, mezuen bidaltzaile gisa jakinarazpenak jasoko dituen helbide elektronikoa (Bidaltzailea) erantzun-helburua izango da.
1
Eskaneatze-pantailan, sakatu [Aukerak]

[Erantzun honi].
Eskaneatze-pantaila
[Erantzun honi] pantaila (Helbide-liburuaren pantaila) bistaratzen da.
2
Hautatu erantzun-helburu gisa ezarriko den helburua (helbide elektronikoa).
Zerrendan agertzen diren helmugak iragaz ditzakezu pantailaren behealdean dagoen aurkibidea, [Bilatu izenez] edo helbide-zerrendaren goitibeherako menuko helbide-zerrenda bat hautatuta.
Helbide-liburuaren pantaila
Ezarritako sarbide-zenbaki bat duten helburuak bistaratzeko, sakatu [Sarbide zk.] eta idatzi sarbide-zenbakia.
3
Sakatu [Ados]

[Itxi].
Eskaneatze-pantaila berriro bistaratuko da.
OHARRA
Mezu elektronikoaren bidaltzailea
Mezuaren bidaltzaile gisa (Bidaltzailea) helburuan jakinarazpenak jasoko dituen helbide elektronikoa jarraian adierazen den helbide elektronikoa izango da erantzun-helburuaren ezarpena kontuan izan gabe.
Makinan saioa hasita ez duzunean
Makinaren helbide elektronikoa da.
I-Fax bat modu osoan bidaltzean
Helburuko makinaren arabera, Entregatutako mezuaren jakinarazpen bat (MDN) ere bidal diezaiokezu erantzun-helburu gisa ezarrita dagoen helbide elektronikoari.
Lehentasuna ezartzea
Ezarri mezu elektronikoaren lehentasun-maila.
1
Eskaneatze-pantailan, sakatu [Aukerak]

[Posta elek. lehentasuna].
Eskaneatze-pantaila
[Posta elek. lehentasuna] pantaila bistaratu da.
2
Hautatu lehentasun-maila
3
Sakatu [Ados]

[Itxi].
Eskaneatze-pantaila berriro bistaratuko da.