Toner-kartutxoak aldatzea

Toner-kartutxoan geratzen den kantitatea txikia denean, mezu bat bistaratuko da inprimagailuaren egoera-leihoan. Kontuan izan makina egoera honetan erabiltzean inprimaketa-kalitatea okerragoa izan daitekeela. Tonerrean geratzen den kantitatea inprimagailuaren egoera-leihoan ere egiazta daiteke.

Toner-kartutxoarekin loturiko mezu bat bistaratzen denean

Bistaratzen den mezua desberdina izango da toner-kartutxoan geratzen den kantitatearen arabera. Prestatu toner-kartutxo berri bat edo aldatu toner-kartutxoa mezuaren arabera. Nola ordeztu toner-kartutxoak  Kontsumigarriak
<Kartutxoa laster aldatu beharko da. >
Mezu honek jakinarazten dizu toner-kartutxoa laster aldatu beharko dela. Prestatu toner-kartutxo berria. Mezu hau agertu bada, lan handi bat inprimatu aurretik toner-kartutxoa aldatzea gomendatzen da.
Mezua bistara dadin toner-kartutxoan geratu behar den kantitatea ezartzea
Mezua bistara dadin toner-kartutxoan geratu behar den kantitatea ezar dezakezu (ehunekoan) % 1eko mailakatzeekin. Parametro honen balio lehenetsia % 10ekoa da.
<Kartutxoaren bizitza baliagarria amaitu da. >
Toner-kartutxoaren bizitza erabilgarria amaitu da. Ordeztu toner-kartutxoa kartutxo berri batekin.
Mezu hau bistaratzen bada ere, inprimatzen jarrai dezakezu, baina inprimaketaren kalitateak okerrera egin dezake.
<Agian, Canon ez den kartutxoa erabiltzen ari da>
<Kartutxoan geratzen den kantitatea ezin da egoki bistaratu.>
Mezu hauek bistaratzen badira ere, inprimatzen jarrai dezakezu, baina inprimaketaren kalitateak okerrera egin dezake. Gainera, makinan kalteak eragin ditzakezu.
<Agian, Canon ez den kartutxoa erabiltzen ari da> bistaratzen denean inprimatzen jarraitzeko, sakatu .

Ondorengo seinaleak agertzen badira

Toner-kartutxoa ia hutsik dago edo toner-kartutxoaren barneko materialak hondatuta edo kaltetuta egon litezke. Ondorengo seinaleetariko bat agertzen bada, erabil ezazu toner-kartutxoa noiz aldatu erabakitzeko gida gisa, mezurik bistaratu ez bada ere. Nola ordeztu toner-kartutxoak
Marra zuriak agertzen dira
 
Koloregabetzea
 
Dentsitate ez uniformea
 
Irudiondokoak agertzen dira zonalde zurietan
 
Toner orbanak eta zipriztinak agertzen dira
 
 
 
 
 
Puntu zuriak agertzen dira
 
 
Zonalde zuriak gris samar agertzen dira inprimatzean
Aurreko seinaleetatik, "marra zuriak", "koloregabetzea" eta "dentsitate ez uniformea" agertzen direnean, baliteke inprimatzen jarraitu ahal izatea denbora batez Toner guztia erabiltzea prozeduran azaldutako pausoak jarraituz gero.
Inprimatutakoan zonalde zuriak gris samar agertzen badira, biltegiratu toner-kartutxoa kokaleku aproposean bi edo hiru orduz eta, ondoren, saiatu berriro inprimatzen. Arazoa honela konpontzea gerta liteke. Arazoak badirau, aldatu toner-kartutxoa.

Toner-kartutxoan geratzen den kantitatea egiaztatzea

Toner-kartutxoan geratzen den kantitatea egiazta daiteke inprimagailuaren egoera-leihoan. Lan handi bat inprimatu aurretik bereziki gomendatzen da geratzen den toner-kartutxoa egiaztatzea aldez aurretik toner-kartutxo berri bat prestatu behar den ala ez erabakitzeko.
Inprimagailuaren egoera-leihoa bistaratzea  [Aukerak] [Kontsumigarriei buruzko informazioa] Egiaztatu toner-kartutxoan geratzen den kantitatea [Kartutxoan geratzen den kantitatea] atalean
Toner-kartutxoan geratzen den bistaratutako kantitatea gida gisa soilik erabili behar da, benetan geratzen den kantitatearen desberdina izan daiteke eta.
Urruneko EItik egiaztatzea
Toner-kartutxoan geratzen den kantitatea egiazta dezakezu urruneko EIaren atariko orrian (orri nagusian). Atariko orrialdea (orrialde nagusia)
1122-043