Oinarrizko inprimatze-eragiketak

Atal honek zure ordenagailuan inprimagailu-kontrolatzailea erabiliz dokumentu bat inprimatzeko modua azaltzen du.
Inprimatu baino lehen, zehaztu paper-iturrian kargatutako paperaren tamaina eta mota.
1
Ireki dokumentu bat aplikazio batean eta bistaratu inprimaketaren elkarrizketa-koadroa.
Inprimaketaren elkarrizketa-koadroak bistaratzeko modua desberdina da aplikazio bakoitzean. Informazio gehiago lortzeko, ikusi erabiltzen ari zaren aplikazioaren erabilera-eskuliburua.
2
Hautatu zure inprimagailua eta egin klik [Preferences] edo [Properties] aukeratan.
Bistaratzen den pantaila desberdina da erabiltzen ari zaren aplikazioaren arabera.
3
Zehaztu paper-tamaina.
 [Orrialde-tamaina]
Hautatu aplikazioan sortutako dokumentu baten tamaina.
 [Irteera-tamaina]
Hautatu dokumentua inprimatuko den paperaren tamaina. Hautatutako tamaina eta [Orrialde-tamaina] atalean zehaztu den tamaina desberdinak badira, dokumentua automatikoki handitzen edo txikitzen da, [Irteera-tamaina] atalean zehaztutako tamainaren arabera. Handitzea edo txikitzea
EI klikagarria
Irudiaren aurrebistan erraz eta intuitiboki zehatz ditzakezu orriaren diseinua, koadernatze-posizioa, etab. Informazio gehiago lortzeko, egin klik [Help] aukeran inprimagailu-kontrolatzailearen pantailan.
4
[Prestatu orrialdea] aukeran, hautatu paper-tamaina.
Ezarri [Paper mota] inprimatzean erabiliko duzun paper-motaren arabera. Paper-mota eta inprimagailu-kontrolatzailearen paper-ezarpenak
5
Zehaztu beste inprimatze-ezarpenak beharren arabera. Hainbat inprimatze-ezarpen
"Profil" gisa erregistra ditzakezu urrats honetan zehaztu dituzun ezarpenak eta horiek inprimatzen duzun edonoiz erabili. Inprimatzen duzun bakoitzean ezarpenak zehazteko beharra ken dezakezu ere.
6
Sakatu [OK].
7
Egin klik [Print] edo [OK] aukeran.
Inprimatzen hasiko da. Aplikazio batzuetan, ondorengoa bezalako pantaila agertuko zaizu.
Inprimatzea bertan behera uzteko, egin klik [Cancel] aukeran aurreko pantaila agertzen denean. Pantaila desagertu ondoren, edo pantaila agertzen ez bada, inprimatzea bertan behera usteko beste modu batzuk daude. Inprimatze-lanak bertan behera uztea
Tonerrarekin edo inprimatutako orriekin zikintzen bazara, edota tonerra orritik ezabatzen bada.
Gainazal latza duen papera erabiltzen baduzu edo oihala tonerrarekin zikintzen bada, ezarri [Paper mota] [1. luxuzkoa [60-90 g/m2]], [2. luxuzkoa [91-120 g/m2]] edo [3. luxuzkoa [121-163 g/m2]] gisa.
Ez ukitu inprimatutako orriak. Ez ukitu inprimatu berri diren orriak atzamarrekin edo oihal batekin. Baliteke, atzamarrak edo oihala zikintzea, eta tonerra orritik ezabatzea.
Windows Store aplikaziotik inprimatzean Windows 8 edo Server 2012 softwareetan
Bistaratu pantailaren eskuineko aldean dauden botoiak eta jarraitu ondorengo prozedura.
Windows 8/Server 2012
[Devices]  erabiltzen ari zaren inprimagailua  sakatu edo egin klik [Print] aukeran
Windows 8.1/Server 2012 R2
[Devices]  [Print]  erabiltzen ari zaren inprimagailua  sakatu edo egin klik [Print] aukeran
Metodo honen bidez inprimatzen baduzu, inprimatze-ezarpenen kopuru mugatu bat soilik egongo da erabilgarri.
[The printer requires your attention. Go to the desktop to take care of it.] mezua agertzen denean, joan mahaiganera eta jarraitu bistaratutako elkarrizketa-koadroaren argibideei. Inprimatzean edo antzeko prozesuetan erabiltzailearen izena bistaratzeko ezarrita badago makina, mezu hori agertuko da.
1122-010