Inprimatze-lanak bertan behera uztea

Inprimatzea bertan behera uzteko bi metodo daude: ordenagailu baten bidez edo makinan dagoen Utzi lana teklaren bidez.

Ordenagailu batetik

Inprimagailuaren egoera-leihotik bertan behera utz ditzakezu inprimatze-lanak.
1
Hautatu makina, sistemaren erretiluan sakatuta.
Inprimagailuaren egoera-leihoa bistaratzen da.
2
Utzi inprimatze-lana.
Inprimatzen ari den inprimatze-lana bertan behera uzteko
Sakatu .
Uneko dokumentua inprimatzeari utzi zaio.
Zain dagoen inprimatze-lan bat bertan behera uzteko
1
Hautatu [Lana]  [Lanaren egoera].
2
Hautatu bertan behera utzi nahi duzun dokumentua eta sakatu [Ezabatu].
Pantaila honek gehienez ere bost dokumentu bistaratzen ditu.
3
Sakatu [OK].
Hautatutako dokumentuaren inprimatzea bertan behera utzi da.
 
Baliteke zenbait orrialde ateratzea inprimatzea bertan behera utzi ondoren.
Urruneko EItik bertan behera uztea
Inprimatzea bertan behera utz dezakezu Urruneko EIko [Job Status] orritik. Inprimatzen ari diren dokumentuen egoera egiaztatzea
Aplikazio batetik bertan behera uztea
Aplikazio batzuetan, ondorengoa bezalako pantaila bat agertuko zaizu inprimatzeko orduan. Inprimatzea bertan behera utz dezakezu [Cancel] aukeran klik eginez.
 

Utzi lana tekla erabiliz

(Utzi lana) tekla sakatzen bada makinan, une horretan inprimatzen ari den lana bertan behera utziko da.
Baliteke zenbait orrialde ateratzea inprimatzea bertan behera utzi ondoren.
1122-011