Sarritan erabilitako inprimatze-ezarpenen konbinazioak erregistratzea
Baliteke "Orientazio horizontala alde batetatik A4 paper-tamainan" bezalako ezarpen konbinazioak zehaztea denbora luzea eramatea. Sarritan erabilitako inprimatze-ezarpen konbinazio hauek "profil" gisa erregistratzen badituzu, ezarpenak zehazteko zerrendan profil bat hautatu baino ez duzu behar izango. Atal honetan profilak nola erregistratu eta hauek nola erabiltzen diren azaltzen da.
Profil bat erregistratzea
1
Aldatu profil gisa erregistratu nahi dituzun ezarpenak eta sakatu [Gehitu].
Sakatu [Oinarrizko ezarpenak], [Prestatu orrialdea], [Akabera], edo [Kalitatea] bereizleak pantaila bakoizteko inprimatze-ezarpenak adierazteko, beharrezkoa bada.
Hainbat inprimatzeko ezarpen
2
Sartu profilaren izena hemen [Izena], hautatu ikono bat eta sakatu [Ados].
Beharrezkoa bada, sartu iruzkinak profilean, hemen: [Iruzkina].
Sakatu [Ikusi ezarpenak] erregistratuko diren ezarpenak ikusteko.
|
|
Profila editatzea
Sakatu [Editatu] [Gehitu] eskuinaldean. 1. urratsean agertzen den pantailan, izena eta ikonoa alda ditzakezu eta aurretik erregistratu dituzun profilei iruzkinak gehi diezaiekezu. Ezin dira aurretik erregistratutako profilak editatu.
|
Profil bat hautatzea
Hautatu zure beharrei egokitutako profil bat eta sakatu [Ados].
|
|
Hautatutako profilaren ezarpenak aldatzea
Hautatutako profil baten ezarpenak alda ditzakezu. Gainera, aldatutako ezarpenak beste profil gisa erregistra daiteke.
|
ESTEKAK