<Scan -> PC> botoia erabiliz eskaneatzea

 
Kokatu dokumentu bat makinan eta ukitu <Scan -> PC1> edo <Scan -> PC2> eta eskaneatzea berehala hasiko da. Eskaneatze mota (kolorez edo zuri-beltzez), dokumentuaren gordelekua eta bestelako ezarpenek botoi batean erregistra daitezke, ondoren dokumentuak ezarpen haiekin eskaneatzeko. Atal honetan ezarpenak botoi batean nola erregistratzen diren azaltzen da, gero hauek erabiliz eskaneatzeko.

Zure ezarpenak <Scan -> PC> botoian erregistratzea

Erregistratu eskaneatutako irudiak gordeko dituen ordenagailua eta eskaneatze mota <Scan -> PC1> edo <Scan -> PC2> botoian.
 
1
Sakatu  eta ukitu <Menua>.
2
Ukitu <Eskaneatze-ezarpenak>.
3
Hautatu <Laster-teklaren ezarpenak>  <Erregistratu>.
4
Ukitu <Scan -> PC1> edo <Scan -> PC2>.
Hautatu ezarpenak erregistratzeko erabili nahi duzun botoia.
5
Hautatu makina eta ordenagailuaren artean erabilitako konexio mota.
 <Desaktibatuta>
Hautatu ezarpen hau erregistratutako ezarpenak ezabatzeko.
 <USB konexioa>
Hautatu ezarpen hau makina eta ordenagailua USB bidez konektatuta badaude.
 <Sare-konexioa>
Hautatu ezarpen hau makina eta ordenagailua sare baten bidez konektatuta badaude.
 
6
Hautatu helburu-ordenagailua.
Pantaila hau ez da bistaratuko 5. urratsean <USB konexioa> hautatzen baduzu.
7
Hautatu eskaneatze-mota.
Eskaneatze mota
Kolorea
Bereizmena
Fitxategi-formatua
<Kolorezko eskaneatzea>
Kolorea
300 dpi
JPEG (Exif)
<Zuri-beltzeko eskaneatzea>
Zuri-beltza*1
300 dpi
PDF (bilagarria*2)
<1. pertsonalizatua>
Kolorea
300 dpi
JPEG (Exif)
<2. pertsonalizatua>
Kolorea
300 dpi
JPEG (Exif)
*1 Dokumentuak zuri-beltzean soilik eskaneatzen dira, bitarteko itzal grisik gabe.
*2 Dokumentuaren karaktereak testu-datu gisa eskaneatzeko eta testua ordenagailu bat erabiliz bilatzeko aukera ematen duen PDF formatua.

Ezarpenak aldatzeko
Gaineko taularen ezarpen guztiak jatorrizko ezarpenak dira. Ezarpenak hemen alda ditzakezu: MF Scan Utility. Informazio gehiago jasotzeko, sakatu [Argibideak] hemen MF Scan Utility.
Mac OS erabiltzailea bazara, ikusi ScanGear MF erabiltzailearen gidaliburua.

Erregistratutako ezarpenak begiratzea

<Menua>  <Eskaneatze-ezarpenak>  <Laster-teklaren ezarpenak>  <Berretsi helburua>  Hautatu <Scan -> PC1> edo <Scan -> PC2>

Helburu-ordenagailuaren izena

Gordeleku gisa erregistratutako ordenagailuaren izena erakusten du.

Eskaneatze mota

Ezarritako eskaneatze mota erakusten du.

<Scan -> PC> botoia erabiltzea

1
Dokumentua(k) kokatu. Dokumentuak kokatzea
2
Sakatu  eta ukitu <Scan -> PC1> edo <Scan -> PC2> botoia.
Botoian erregistratutako ezarpenak begiratzeko, ikusi Erregistratutako ezarpenak begiratzea.
Eskaneatzea hasten da.
Ezeztatzeko, ukitu <Utzi>  <Bai>.
 
 
 
Ezin duzu eskaneatu ScanGear MF bistaratzen den bitartean. Eskaneatu baino lehen, itxi pantaila.
 
Elikagailuan dokumentuak kokatzerakoan 1. urratsean
Eskaneatzea burututakoan, gordetzeko helburu-karpeta ordenagailuan bistaratuko da.
Beiran dokumentuak kokatzerakoan 1. urratsean
Gordetzeko helburu-karpetari buruz
Lehenespenez, eskaneatutako datuak [My Documents] (Nire dokumentuak) karpetan gordetzen dira. Izenean eskaneatze-data daraman azpikarpeta bat sortuko da, eta datuak karpeta horretan gordeko dira.
Helburu-karpeta hemen alda dezakezu: MF Scan Utility. Informazio gehiago jasotzeko, sakatu [Argibideak] hemen MF Scan Utility.
18EY-04F