Trabatutako papera garbitzea

Papera trabatu bada, <Papera trabatu da.> bistaratuko da pantailan. Sakatu konponbide errazak bistaratzeko. Pantailako prozedurak ulertzea zaila baldin bada, ikusi hurrengo atalak trabatutako papera garbitzeko.
MF244dw
<Ireki elik. estalkia.>
Trabatutako dokumentuak elikagailuan (MF244dw)
<Itxi goiko area.>  <Jaso kontrol-panela.>
Makinaren barruan trabatutako dokumentuak
MF232w / MF231
<Itxi goiko area.>  <Jaso kontrol-panela.>
Makinaren barruan trabatutako dokumentuak
Trabatutako papera kentzeko, ez itzali makina
Makina itzaltzen baduzu, inprimatzen ari diren datuak ezabatuko dira.
Papera urratzen bada
Kendu paper zati guztiak traba daitezen ekiditeko.
Papera behin eta berriz trabatzen bada
Kendu paper eta paketatze-material guztia.
Kolpetxoak eman paper-pilari gainazal lau baten kontra paperaren ertzak berdintzeko papera makinan kargatu baino lehen.
Ziurtatu papera makinarentzako egokia dela.
Ziurtatu makinan trabatutako paper zatirik gelditzen ez dela.
Ez erabili indarrik makinatik trabatutako papera edo dokumentu bat ateratzerakoan
Bestela, baliteke zatiak kaltetzea. Ezin baduzu papera atera, jarri harremanetan Canon banatzaile baimenduarekin edo Canon laguntza-sarearekin.

Trabatutako dokumentuak elikagailuan (MF244dw)

Elikagailuan dokumentuak badaude, hauek kendu lehenik. Ondoren, jarraitu hurrengo prozedurari.
1
Ireki elikagailuaren estalkia.
2
Atera kontuz dokumentua.
3
Itxi elikagailuaren estalkia.

Makinaren barruan trabatutako dokumentuak

1
Kendu toner-kartutxoa.
1
Altxatu eragiketa-panela.
Ezin d eragiketa-panela ireki elikagailua edo beiraren estalkia guztiz itxita ez badaude. Eragiketa-panelan indarra erabiltzeak kalteak sor litzake.
2
Ireki toner estalkia honen aurrealdeko eskuinean kokatutako kirtena erabiliz.
3
Kendu toner-kartutxoa.
2
Atera kontuz dokumentua.
3
Begiratu paper irteera-gidaren barruan papera trabatuta dagoen.
1
Erakar zure norantzan paper irteera-gida irekitzeko botoia () sakatzen duzun bitartean.
 
2
Atera kontuz dokumentua.
3
Itxi paper irteera-gida.
4
Begiratu makinaren barruan papera trabatuta dagoen.
1
Atera kontuz finkatze-multzo () eta zilindroaren () artean dagoen papera haren ertza ikusi arte.
2
Paperaren ertza ikusten duzunean, atera poliki.
5
Begiratu papera eskuz elikatzeko erretenean edo paper-tiraderan trabatuta dagoen.
1
Atera poliki eskuz elikatzeko erretenean trabatutako papera.
2
Ireki paperaren estalkia eta atera kargatutako papera.
 
3
Atera kontuz dokumentua.
4
Kargatu papera eta itxi paperaren estalkia.
MF232w / MF231 modeloaren kasuan, joan 7. urratsera.
6
Begiratu atzealdeko estalkiaren barruan papera trabatuta dagoen.
1
Ireki atzealdeko estalkia.
2
Atera kontuz dokumentua.
3
Itxi atzealdeko estalkia.
7
Instalatu toner-kartutxoa.
Lerrokatu eskuineko eta ezkerreko koskak () toner-kartutxoaren gidekin eta sakatu kontuz barruraino.
8
Itxi toner estalkia eta jaitsi eragiketa-panela.
Ezin baduzu toner estalkia itxi
Ziurtatu toner-kartutxoa behar bezala sartuta dagoela. Indarra erabiltzeak kalteak sor litzake.
185J-060