Makinak ez badu funtzionatzen
Makina erabili bitartean arazorik baduzu, irakurri honako hau Canon saltzaile baimendu batekin harremanetan jarri aurretik.
Irakurri hau lehenengo
Mezurik ageri al da ukipen-pantailan?
Makina erabili bitartean arazorik edo akatsik bada, mezu bat agertzen da ukipen-pantailan.
Piztuta dago?
Piztuta badago, sakatu
Lo modua ezeztatzeko.
Makina konektatuta dago ordenagailura?
Egiaztatu makinaren eta ordenagailuaren arteko sare-konexioa.
Makinak ez badie erantzuten ordenagailuko eragiketei
Berrabiarazi makina.
Makinak piztuta egon arren erantzuten ez badu, itzali (
Makina itzaltzea). Egiaztatu energia-kablea zuzen konektatuta dagoen, itxaron 10 segundo edo gehiago elikadura itzali eta gero, eta ondoren piztu berriz makina (
Makina piztea).
Egiaztatu kontrolatzailea zuzen ezarri den.
Egiaztatu makinaren IP helbidea zuzena den.
Autentifikazio-pantaila (saioa hasteko pantaila) agertzen denean
Hasi saioa erregistratutako erabiltzaile batekin.
Autentifikazio-pantaila (saioa hasteko pantaila) agertzen denean, erregistratutako erabiltzaile batekin hasi behar duzu saioa makinarekin lanean jarraitzeko.