Sail-IDaren kudeaketa ezartzea
Makinaren erabilera kontrolatzeko, hainbat erabiltzaile edo talderentzako IDak erabiltzeko aukera duzu. Sail-IDaren kudeaketa gaituta dagoelarik erabiltzaile bat makina erabiltzen saiatzen bada, saioa hasteko pantaila bat bistaratuko da, eta erabiltzaileak bere sail-IDa eta PINa sartu beharko ditu makina erabiltzeko. Sail-IDaren kudeaketa gaituta dagoenean, sail-ID bakoitzarekin erabilitako funtzioak, adibidez, inprimatzea, erregistratu egiten dira. Sail-IDaren kudeaketa konfiguratzeko, erregistratu sail-IDa beharrezkoa bada eta, gero, gaitu sail-IDaren kudeaketaren funtzioa. Ordenagailu bateko lanentzako sail-ID kudeaketa gaitu nahi baduzu, ordenagailuan beste ezarpen batzuk konfiguratu beharko dituzu.
Sail-IDa eta PINa erregistratzea/editatzea
Erregistratu sail-ID bat eta ezarri harentzako PIN bat. Erregistratu kudeatu behar diren sail-ID guztiak.
1
Hasi Remote UI (Urruneko EIa) eta hasi saioa Sistema Kudeatzaile moduan.
Remote UI (Urruneko EIa) abiaraztea
2
Sakatu [Settings/Registration] atariko orrian.
Remote UI (Urruneko EIaren) pantaila
3
Hautatu [User Management]

[Department ID Management].
4
Erregistratu edo editatu sail-IDak.
Sail-ID bat erregistratzea
|
1
|
Sakatu [Register New Department].
|
|
2
|
Adierazi beharrezko ezarpenak.
[Department ID] Sartu erregistratu nahi duzun sail-IDa.
[Set PIN] PIN bat ezartzeko, hautatu kontrol-laukia eta sartu zenbaki bera [PIN] eta [Confirm] testu-laukietan.
[Restrict Functions] Erregistratzen dituzun sailek erabili ahalko dituzten funtzioak eta inprimatzeko orri kopurua murrizteko aukera duzu. Inprimatu daitekeen orri kopurua murrizteko, hautatu nahi duzun dokumentu motaren kontrol-laukia eta sartu orri kopuru egokia [Number of Pages] eremuan. Hautatu nahi dituzun funtzioen kontrol-laukiak funtzioak mugatzeko.
[Restrict Scan] kontrol-laukia hautatuta badago, USB memoria-gailu batean gordetzeko funtzioa, posta elektronikoa bidaltzeko funtzioa eta eskaneatutako datuak karpeta partekatu batean edo FTP zerbitzari batean gordetzeko funtzioa murriztuko dira. Era berean, dokumentuak eskaneatzean ordenagailu batera bidaltzen dituzten beste metodo batzuk ere murrizteko aukera duzu, baina kasu horretan ezin izango duzu sail-ID bakoitzaren sarbidea blokeatu ( Lanak blokeatzea sail-IDa ezezaguna denean).
|
|
3
|
Sakatu [OK].
|
Erregistratutako sail-IDaren ezarpenak editatzea
|
1
|
Editatzeko, sakatu dagokion [Department ID] azpiko testu-esteka.
|
|
2
|
Egin beharrezko aldaketak ezarpenetan eta sakatu [OK].
|
Sail-ID bat ezabatzea
Sakatu [Delete] ezabatu nahi duzun sail-IDaren eskuinean

sakatu [OK].
|
|
[Department ID Page Total]
Sail-ID bakoitzeko, orain arte egin diren lan guztietan erabili den orrialde kopurua begira dezakezu.
Kontagailua zerora itzultzeko, sakatu dagokion testu-esteka [Department ID] atalaren azpian eta sakatu [Clear Count]  [OK]. Sail-ID guztien kontagailuak zerora itzultzeko, sakatu [Clear All Counts]  [OK].
Kontrol-txartelen erabilera
Aukerako Copy Card Reader makinari atxikita badago, sail-IDak automatikoki erregistratuko dira.
Ez ezabatu erregistratutako sail-IDak. Ezabatutako sail-IDei dagozkien kontrol-txartelak ezingo dira erabili.
Ezin duzu [Restrict Functions] aukera erabili inprimatu ahal den orri kopurua murrizteko.
|
Sail-IDaren kudeaketa gaitzea
Behar dituzun sail-ID guztiak erregistratu ondoren, gaitu sail-IDaren kudeaketa.
1
Hasi Remote UI (Urruneko EIa) eta hasi saioa Sistema Kudeatzaile moduan.
Remote UI (Urruneko EIa) abiaraztea
2
Sakatu [Settings/Registration] atariko orrian.
Remote UI (Urruneko EIaren) pantaila
3
Hautatu [User Management]

[Department ID Management].
4
Sakatu [Edit].
5
Hautatu [Department ID Management] kontrol-laukia.
[Department ID Management]
Hautatu kontrol-laukia sail-IDaren kudeaketa gaitzeko. Sail-IDaren kudeaketa erabili nahi ez baduzu, garbitu kontrol-laukia.
6
Sakatu [OK].
|
|
Eragiketa-panela erabiliz
Halaber, sail-IDaren kudeaketa aktibatu edo desaktibatzeko, <Menua> aukera erabil dezakezu Etxea pantailan. <Sail-IDaren kudeaketa>
Makinan saioa hastea
Makina maneiatzen saiatzen bazara sail-IDaren kudeaketa gaituta dagoenean, saioa hasteko pantaila bistaratuko da. Makinan saioa hastea
|
Sail-IDaren kudeaketa gaitzea ordenagailu batetik datozen lanetarako
Ordenagailu batetik datozen lanetarako sail-IDaren kudeaketa gaitu nahi baduzu, sail-IDa eta PINa zehaztu behar dituzu ordenagailu bakoitzean instalatutako kontrolatzailea erabiliz.
|
|
|
Hurrengo prozedura burutzerakoan, hasi saioa zure ordenagailuan administratzaile-kontu bat erabiliz.
|
1
2
Eskuineko botoiarekin klik egin makina honen kontrolatzailearen ikonoan eta sakatu [Printer properties] edo [Properties].
3
Sakatu [Device Settings] bereizlea.
4
Hautatu [Department ID Management] [User Management] atalean.
5
Sakatu [Settings], eskuinean.
6
Zehaztu beharrezko ezarpenak eta sakatu [OK].
[Allow PIN Settings]
Hautatu kontrol-laukia PINaren ezarpena gaitzeko.
[Department ID]
Sartu sail-ID zenbakia.
[PIN]
Sartu sail-IDari dagokion PINa, beharrezkoa bada.
[Verify]
Sakatu aukera hau ID eta PIN zuzenak sartu direla egiaztatzeko. Funtzio hau ez da erabilgarri egongo makina eta ordenagailua USB edo WSD (web zerbitzuak gailuetan) ataka baten bidez konektatuta badaude.
[Confirm Department ID/PIN When Printing]/[Berretsi sail-IDa/PINa faxak bidaltzean]
Hautatu kontrol-laukia [Confirm Department ID and PIN.] pantaila gainerakorra bistaratzeko ordenagailu batetik lan bat bidaltzen duzun bakoitzean.
[Do Not Use Department ID Management When B&W Printing]
Hautatu kontrol-laukia zuri-beltzez inprimatzeko datuak ID ezezaguneko lan gisa bidaltzeko.
[Authenticate Department ID/PIN at Device]
Hautatu kontrol-laukia makina eta ordenagailua USB edo WSD ataka baten bidez konektatuta badaude.
7
Sakatu [OK].
|
|
Makinan saioa hastea
|
Sail-IDaren kudeaketa gaituta dagoenean ordenagailu batetik lan bat bidaltzen saiatzen bazara, ondorengo pantaila gainerakorra bistaratuko da ([Confirm Department ID/PIN When Printing]/[Berretsi sail-IDa/PINa faxak bidaltzean] kontrol-laukia garbitu ezean):
|
|
|
|
Lanak blokeatzea sail-IDa ezezaguna denean
Ez badituzu ezarpen lehenetsiak aldatzen, edozein erabiltzaile izango da gai ordenagailu batetik inprimatzeko, eskaneatzeko (honen bidez: <Ordenagailua> eta <Urruneko eskanerra>), ordenagailu batetik PC fax bat bidaltzeko edo ID eta PINik sartu gabe zuri-beltzezko kopiak egiteko, makinan sail-IDaren kudeaketa gaituta badago ere. Ezarpen lehenetsiak alda ditzakezu makinaren funtzio hauek ID eta PIN zuzenak sartu gabe erabiltzea ezinezkoa izan dadin.
1
Hasi Remote UI (Urruneko EIa) eta hasi saioa Sistema Kudeatzaile moduan.
Remote UI (Urruneko EIa) abiaraztea
2
Sakatu [Settings/Registration] atariko orrian.
Remote UI (Urruneko EIaren) pantaila
3
Hautatu [User Management]

[Department ID Management].
4
Sakatu [Edit].
5
Garbitu kontrol-laukiak beharrezkoa bada.
[Allow Print Jobs with Unknown IDs]Sail-IDaren kudeaketa gaituta dagoenean ordenagailu batetik lanak bidali ahal izateko, ID eta PIN zuzenak sartu behar dituzu (
Sail-IDaren kudeaketa gaitzea ordenagailu batetik datozen lanetarako). Hala ere, ezarpen honen kontrol-laukia hautatuta badago, lanak burutu egingo dira IDa eta PINa sartu ez arren. Sail-IDa eta PINa sartu gabe edozein lan egitea ezinezkoa izan dadin ezarpen bat konfiguratu nahi baduzu, garbitu kontrol-laukia.
[Allow Scan Jobs with Unknown IDs]
Kontrol-laukia hautatuta badago, pantaila nagusian <Ordenagailua> edo <Urruneko eskanerra> hauta dezakezu eta nahi duzunean dokumentuak ordenagailu batera eskaneatu. Kontrol-laukia garbituta badago, ezingo dituzu dokumentuak ordenagailura eskaneatu sail-IDaren kudeaketa gaituta badago. Ezin zaie banako sail-IDei ordenagailuetara eskaneatzea murriztu.
[Allow Black & White Copy Jobs]
Kontrol-laukia hautatuta badago sail-IDaren kudeaketa gaituta dagoenean, zuri-beltzean kopiatzeko aukera duzu ID eta PIN zuzenak sartu gabe. Garbitu kontrol-laukia ID eta PIN bat eskatzeko.
6
Sakatu [OK].
ESTEKAK