Zuzenean konektatzea (Sarbide-puntu modua)

Hari gabeko LAN routerrik ez duen ingurune batean bazaude ere, "Sarbide-puntu modua" erabiliz (zeinak gailu mugikor bat makinarekin haririk gabe konekta dezakeen), eskura duzun gailu mugikorra makinarekin konekta dezakezu konfigurazio zailik egin gabe.
NFC erabiltzeko, aukerako produktuak behar dira. Sistemaren aukerak

Konexio zuzenerako prestatzea (Sarbide-puntu modua)

Ezarri konexioa sarbide puntu-moduaren bidez, honako prozedura jarraituz.
Begiratu makinaren sarearen ezarpenak.
Konfiguratu IPv4 helbidea. IPv4 helbidea ezartzea
Gailu mugikorra prestatzea
Konfiguratu gailu mugikorra Wi-Fiari konektatzeko ezarpenak.
Jarri makina egoneko konexio egoeran.
<Menua> <Hobespenak> <Sarea> <Zuzeneko konexioaren ezar.>  ezarri <Erabili zuzeneko konexioa> <Aktibat.> bezala.
Amaiera automatikora arte igaroko den denbora zehaztea
Zuzeneko konexioa gaituta dagoenean, automatikoki deskonektatu arte igaroko den denbora adieraz dezakezu. <Zuzeneko konexioaren amaiera>
Hainbat gailu mugikor aldi berean konektatzea.
Konfiguratu nahierara makinaren SSIDa eta sare-gakoa. <Sarbide-puntuaren modu-ezarpenak>
Canon PRINT Business
Canon PRINT Business onartzen duten sistema eragileei eta konfigurazio-prozedura xeheari buruzko informazioa jasotzeko, ikusi aplikazioaren Laguntza atala edo Canon webgunea (https://global.canon/gomp/).

Zuzenean konektatzea

Baliteke denbora luzea behar izatea makina eta gailu mugikorraren arteko konexioa ezarri arte.

Eskuz konektatzea

1
Hautatu <Atari mugikorra> Etxea pantailan. Etxea pantaila
Edozein gailu mugikor jadanik konektatuta badago, joan 3. urratsera.
2
Hautatu <Konektatu>.
3
Konfiguratu Wi-Fiaren ezarpenak gailu mugikorretik, ukipen-pantailan agertzen diren SSID eta sare-gakoarekin.
4
Egin nahi zenuen eragiketa burutu ondoren, hautatu <Deskonektatu>.

QR kode baten bidez konektatzea

1
Hautatu <Atari mugikorra> Etxea pantailan. Etxea pantaila
Edozein gailu mugikor jadanik konektatuta badago, joan 3. urratsera.
2
Hautatu <Konektatu>.
3
Hautatu <QR kodea>.
4
Abiarazi Canon PRINT Business gailu mugikorrean. Makina aplikazioen bidez erabiltzea
5
Gailu mugikorra erabiliz, irakurri ukipen-pantailako QR kodea.
6
Egin nahi zenuen eragiketa burutu ondoren, hautatu <Deskonektatu>.

NFC erabiliz konektatzea (Android)

NFC erabili baino lehen, egiaztatu <Erabili NFC> <Aktibatuta> dagoela. <Erabili NFC>
1
Abiarazi Canon PRINT Business gailu mugikorrean. Makina aplikazioen bidez erabiltzea
Gailu mugikorra makinaren gainetik pasatzen baduzu Canon PRINT Business abiarazi gabe, gailu mugikorra pasa ondoren Canon PRINT Business automatikoki abiaraziko da.
2
Gaitu NFC ezarpenak gailu mugikorrean.
3
Gerturatu gailu mugikorra makinara.
NFC onartzen duen gailuarekin makina ukitzean, ziurtatu gailu hori makinaren NFC markaren gain-gainean dagoela.
4
Egin nahi zenuen eragiketa burutu ondoren, hautatu <Deskonektatu>.
Hautatu <Konexioaren info.> <Zuzeneko kon.> pantailan konektatutako gailu mugikorra begiratzeko.
Konexio zuzenaren bidez konektatzean, baliteke ezinezkoa izatea Internetera konektatzea, erabiltzen ari zaren gailu mugikorraren arabera.
Ez bada gailu mugikorretik hari gabeko konexioa ezartzen 5 minututan SSID eta sare-gakoa bistaratzen diren bitartean, konexioaren itxaronaldi-egoera amaituko da.
Konexio zuzeneko komunikazioa ezarrita dagoen bitartean makina eta mugikorraren artean datu-transmisiorik gabeko egoerak jarraitzen badu, baliteke komunikazioa amaitzea.
Zuzeneko konexioarekin, lo moduaren energia-aurreztea gutxitu egiten da.
Makina hari gabeko LANarekin erabiltzen bada, konexio zuzena erabiltzean ere makinak hari gabeko LANari konektatuta egon behar du. Makina hari gabeko LAN bati konektatuta ez badago edo konektatze-prozedura ez bada oraindik burutu, zuzeneko konexioa ezin da hasi. Zuzeneko konexioaren bidez komunikatzen ari den bitartean makinaren eta hari gabeko LANaren arteko konexioa galtzen bada, baliteke komunikazioa etetea.
Egin nahi duzun eragiketa amaitzean, ziurtatu makina eta gailu mugikorraren arteko konexioa eteten duzula. Konektatuta jarraitzen badute, lo moduaren energia-aurreztea gutxitu egingo da.
Konexio zuzena erabiltzen baduzu, ez ezarri IP helbidea eskuz gailu mugikorrean. Bestela, baliteke komunikazioa behar bezalakoa ez izatea konexio zuzena erabili ondoren.
6J8C-06J