Inprimagailuaren atakak konfiguratzea

Inprimatze-erroreak eman daitezke makinaren IP helbidea aldatu bada, edo inprimagailu bat gehitu denean Windows inprimagailuaren karpetan. Normalean errore hauek inprimagailuaren ataka ezarpen okerrek sortuak dira. Adibidez, baliteke ataka mota edo zenbaki okerra zehaztu izana. Egoera hauetan, makinak ez du inprimatuko dokumentu-datuek ezin dutelako makinara heldu. Arazo mota hau konpontzeko, konfiguratu inprimagailuaren ataka ezarpenak ordenagailuan.
Hurrengo prozedura burutzerakoan, hasi saioa zure ordenagailuan administratzaile-kontu bat erabiliz.
1
Ireki inprimagailuaren karpeta. Inprimagailuaren karpeta bistaratzea
2
Eskuineko botoiarekin klik egin makina honen kontrolatzailearen ikonoan eta sakatu [Printer properties] edo [Properties].
3
Sakatu [Ports] eta konfiguratu beharrezko ezarpenak.
Ataka bat gehitzea
Makinaren IP helbidea aldatu baduzu edo Windows inprimagailuaren karpetatik inprimagailuaren kontrolatzailea instalatzerakoan ataka mota okerra hautatu baduzu, gehitu ataka berri bat. Bi ataka mota daude: "MFNP Port" eta "Standard TCP/IP Port". Hautatu ataka mota zure ingurunearen arabera.
MFNP Port
(IPv4 ingurunerako soilik)
Ataka honek makinaren IP helbidea automatikoki detektatzeko aukera ematen du. Makinaren IP helbidea aldatzen bada ere, konexioa mantendu egingo da, makina eta ordenagailua sare berdinean baldin badaude. Ez duzu ataka berririk gehitu behar IP helbidea aldatzen den aldioro. Makina IPv4 ingurune batean erabiltzen ari bazara, normalean ataka mota hau hautatu beharko duzu.
MFNP ataka gehitzeko, emandako DVD-ROM/CD-ROM euskarriko kontrolatzailea instalatu behar duzu, edo Canonen web-orriko inprimagailuaren kontrolatzailea edo fax kontrolatzailea deskargatu eta instalatu.
Standard TCP/IP Port
Hau Windows ataka estandar bat da. Ataka mota hau erabiltzen duzunean, makinaren IP helbidea aldatzen den bakoitzean ataka berri bat gehitu behar duzu. Hautatu ataka mota hau makina IPv6 ingurune batean erabiltzen ari zarenean eta MFNP ataka bat gehitu ezin duzunean.
MFNP ataka bat gehitzea
TCP/IP ataka estandar bat gehitzea

Ataka mota edo zenbakia aldatzea
Inprimatze-protokoloa (LPD edo RAW) makinaren aldetik aldatu bada (Inprimatze-protokoloak eta WSD funtzioak konfiguratzea) edo ataka-zenbakia aldatu bada (Ataka-zenbakiak aldatzea), ezarpen hauei dagozkien ordenagailuko ezarpenak ere konfiguratu behar dira. Ekintza hau ez da WSD ataketarako behar.
MFNP ataka
TCP/IP ataka estandarra
Atakak ezabatzea
4
Sakatu [Close].
6J8C-00U