Firmwarea eguneratzea

Hautatu firmwarea eguneratzeko metodoa makinaren instalazio-baldintzen arabera. Makinan jadanik instalatuta dagoen bertsioa firmwarearen azken bertsioa ez bada, eguneratzeko bi metodo daude: batetik, makinaren bidez Interneten firmwarearen azken bertsioa aurkitzea eta horrekin eguneratzea eta bestetik, ordenagailu baten bidez Interneten firmwarearen azken bertsioa aurkitzea eta ordenagailutik eguneratzea burutzea. Ingurune hartan ezin bada hari gabeko LAN baten bidez Internetera konexiorik ezarri, ezarri konexioa kabledun LAN bat edo USB baten bidez eta burutu eguneratzea ordenagailutik.
Makinaren instalazio-baldintzak
Eguneratzea nola instalatu
Hari gabeko LAN konexioa
Kabledun LAN konexioa
USB konexioa
IPv6 ingurune batean bazaude, ezin duzu firmwarea eguneratu. Erabili USBa konexioa berriro ezartzeko eta eguneratu ordenagailutik.
Firmware bertsioa begiratzea
Firmware bertsioa makinaren eragiketa-panelean begira dezakezu. Firmwarearen eguneratzea burutu denean, ziurtatu ondo eguneratu dela. Firmware bertsioa begiratzea

Internet bidez eguneratzea

Firmwarea azken bertsiora eguneratzeko makinaren bidez Canon zerbitzarira sartzeko aukera duzu.
1
Hautatu <Eguneratu firmwarea> Etxea pantailan. Etxea pantaila
Azken firmwarea existitzen den begiratzen da.
<Hau firmwarearen azken bertsioa da.> mezua bistaratzen bada, ez dago firmwarea eguneratzeko beharrik.
2
Lizentziaren pantaila agertzen denean, hautatu <Accept>.
3
Hautatu <Ados>.
Firmwarearen eguneratzea burutu denean, makina automatikoki berrabiaraziko da.
Ez itzali makina berrabiarazten ari den bitartean.

Ordenagailu batetik eguneratzea

Canonen webgunetik firmwarearen bertsio berriena deskargatu ondoren, erabili "Erabiltzailearentzako Laguntza Tresna" softwarea ordenagailu batetik firmwarea eguneratzeko. Ordenagailu batetik firmwarea nola eguneratzen den jakiteko, ikusi "User Support Tool Operation Guide (Erabiltzailearentzako Euskarri Erremintak Operatzeko Gidaliburua)", firmwarearekin batera datorrena.
Makina firmwarea eguneratzeko zain jartzea
<Menua>  <Kudeaketa-ezarpenak>  <Lizentzia/Beste bat>  <Eguneratu firmwarea>  <PC bidez>  <Bai>

Firmware bertsioa begiratzea

1
Hautatu <Menua> Etxea pantailan. Etxea pantaila
2
Hautatu <Kudeaketa-ezarpenak>.
Saioa hasteko pantaila agertzen bada, sartu ID eta PIN zuzenak. Makinan saioa hastea
3
Hautatu <Lizentzia/Beste bat>  <Eguneratu firmwarea>.
4
Hautatu <Bertsioaren informazioa>.
Uneko firmware bertsioa bistaratuko da.
6X92-050