IEEE 802.1X autentifikazio-ezarpenak konfiguratzea

Makina 802.1X sare bati konektatu ahal zaio bezero-gailu gisa. 802.1X sareak normalean RADIUS zerbitzari bat (autentifikazio-zerbitzaria), LAN etengailu bat (autentifikatzailea) eta autentifikazio-softwarea duten gailu bezeroak (eskatzaileak) ditu. Gailu bat 802.1X sarera konektatzen saiatzen bada, gailuaren erabiltzaile-autentifikazioa burutu beharko da konexioa erabiltzaile baimendu batek egina dela frogatzeko. RADIUS zerbitzariak autentifikazio informazioa jaso eta egiaztatzen du eta sarerako komunikazioa baimentzen edo baztertzen du autentifikazioaren emaitzaren arabera. Autentifikazioak huts egiten badu, LAN etengailu batek (edo sarbide-puntu batek) sarearen kanpoaldetiko sarbidea blokeatuko du.
IEEE 802.1X autentifikazio metodoa
Hautatu autentifikazio metodoa hurrengo aukeren artean. Beharrezkoa bada, instalatu edo erregistratu gako eta ziurtagiri bat edo CA ziurtagiri bat IEEE 802.1X autentifikazioa konfiguratu baino lehen (Gako eta ziurtagiria erregistratzea sare-komunikaziorako).
TLS
Makinak eta autentifikazio-zerbitzariak elkarri autentifikatzen diote ziurtagiriak egiaztatuz. Ziurtagiri-agintaritza (CA) batek emandako gako eta ziurtagiri bat behar da bezero-autentifikaziorako (makina autentifikatzerakoan). Zerbitzari-autentifikaziorako, Remote UI (Urruneko EIaren) bidez instalatutako CA ziurtagiri bat erabil daiteke, makinan aurretik instalatutako CA ziurtagiriaz gain.
TTLS
Autentifikazio metodo honek erabiltzaile-izen bat eta pasahitz bat erabiltzen ditu bezero-autentifikaziorako eta CA ziurtagiri bat erabiltzen du zerbitzari-autentifikaziorako. Barruko protokolo gisa MSCHAPv2 edo PAP hauta daiteke. TTLS eta PEAP aldi berean erabil daitezke. Gaitu TLS Remote UI (Urruneko EIrentzako) autentifikazio-metodo hau konfiguratu baino lehen (TLS erabiltzeko gakoa eta ziurtagiria konfiguratzea).
PEAP
Beharrezko ezarpenak ia-ia TTLS ezarpenekin bat datoz. MSCHAPv2 erabiltzen da barruko protokolo gisa. Gaitu TLS Remote UI (Urruneko EIrentzako) autentifikazio-metodo hau konfiguratu baino lehen (TLS erabiltzeko gakoa eta ziurtagiria konfiguratzea).
Makina Remote UI (Urruneko EIa) erabiliz konfiguratzean burutu beharreko oinarrizko eragiketei buruzko informazio gehiago lortzeko, ikusi Menu aukerak Remote UI (Urruneko EItik) konfiguratzea.
1
Hasi Remote UI (Urruneko EIa) eta hasi saioa Sistema Kudeatzaile moduan. Remote UI (Urruneko EIa) abiaraztea
2
Sakatu [Settings/Registration] atariko orrian. Remote UI (Urruneko EIaren) pantaila
3
Hautatu [Network Settings]  [IEEE 802.1X Settings].
4
Sakatu [Edit].
5
Hautatu [Use IEEE 802.1X] kontrol-laukia eta sartu saioa hasteko izena [Login Name] testu-laukian.
[Use IEEE 802.1X]
Hautatu kontrol-laukia IEEE 802.1X autentifikazioa gaitzeko.
[Login Name]
Sartu karaktere alfanumerikoak erabiltzailea identifikatzeko balio duen izenarentzat (EAP nortasuna).
6
Konfiguratu beharrezko ezarpenak dagokion autentifikazio-metodoaren arabera.
 TLS ezartzea
1
Hautatu [Use TLS] kontrol-laukia eta sakatu [Key and Certificate].
TLS ezin duzu TTLS edo PEAPekin erabili.
2
Sakatu [Register Default Key] bezeroaren autentifikaziorako erabili nahi dituzun gako eta ziurtagiriaren eskuinean.
Ziurtagiri baten xehetasunak begiratzea
Ziurtagiriaren xehetasunak begiratzeko edo ziurtagiria egiaztatzeko, sakatu dagokion testu-esteka hemen: [Key Name], edo ziurtagiriaren ikonoa.
 TTLS/PEAP konfiguratzea
1
Hautatu [Use TTLS] edo [Use PEAP] kontrol-laukia.
TTLSrentzako barruko protokoloa
MSCHAPv2 edo PAP hauta dezakezu.
2
Sakatu [Change User Name/Password].
Saioa hasteko izena ez den erabiltzailearen izen bat zehazteko, garbitu [Use Login Name as User Name] kontrol-laukia. Hautatu kontrol-laukia saioa hasteko izena erabili nahi baduzu erabiltzailearen izen gisa.
3
Ezarri erabiltzaile-izena eta pasahitza.
[User Name]
Sartu karaktere alfanumerikoak erabiltzailearen izenarentzat.
[Change Password]
Pasahitza ezartzeko edo aldatzeko, hautatu kontrol-laukia eta sartu karaktere alfanumerikoak [Password] eta [Confirm] testu-laukietan pasahitz berria idazteko.
4
Sakatu [OK].
7
Sakatu [OK].
8
Berrabiarazi makina. Makina berrabiaraztea
Eragiketa-panela erabiltzea
Gaitu edo desgaitu IEEE 802.1X autentifikazioa <Menua> atalean, Etxea pantailan. <Erabili IEEE 802.1X>
6X92-04E