Sistema-Kudeatzailearen IDa eta PINa ezartzea

Ezarri sistema-kudeatzailearen kontua, "Sistema-kudeatzailearen IDa". Harentzako PIN bat ere ezar dezakezu. Sistema-kudeatzailearen ID bat zehazten baduzu, administratzaile-eskubideak eskatzen dituzten elementuetara sartzeko aukera izango duzu, hala nola, <Sarea> eta <Kudeaketa-ezarpenak>, beti ere sistema-kudeatzailearen ID eta PIN zuzenak sartu badituzu. Sistema-kudeatzailearen IDaren konfigurazioaren informazioak berebiziko garrantzia du makinaren segurtasunerako, beraz, ziurtatu administratzaileek soilik dakizkitela sistema-kudeatzailearen IDa eta PINa.
1
Hautatu <Menua> Etxea pantailan. Etxea pantaila
2
Hautatu <Kudeaketa-ezarpenak>.
Sistema-kudeatzailearen IDa jadanik ezarri bada
Saioa hasteko pantaila agertzen bada, sartu ID eta PIN zuzenak. Makinan saioa hastea
3
Hautatu <Erabiltzaile-kudeaketa>  <Sistema-kudeatzailearen informazio-ezarpenak>.
4
Hautatu <Sistema-kudeatzailearen IDa eta PINa>.
5
Zehaztu sistema-kudeatzailearen IDa eta PINa.
Zehaztu <Sistema-kudeatzailearen IDa>  <Sistema-kudeatzailearen PINa>.
Sartu zenbakiak elementu bakoitzarentzat, eta hautatu <Aplikatu>.
Berrespen-pantaila bistaratuko da. Sartu PINa berriro berresteko.
Ezin da zeroak baino ez dituen PINik erregistratu, adibidez, "00" edo "0000000".
Sistema-kudeatzailearen IDaren eta PINaren ezarpenak ezeztatzeko, garbitu -n sartutako informazioa eta hautatu <Aplikatu> eremuak hutsik daudelarik.
Sistema-kudeatzailearen izena ezartzea
Ez ahaztu PINa. PINa ahaztuz gero, jarri harremanetan tokian-tokiko Canonen banatzaile baimenduarekin edo Canonen laguntza-telefonoarekin.
Ezarpenak Remote UI (Urruneko EIa) erabiliz konfiguratzea
Hasi Remote UI (Urruneko EIa) eta hasi saioa Sistema Kudeatzaile moduan. Sakatu [Settings/Registration] [User Management]  [System Manager Information]  [Edit] eta zehaztu beharrezko ezarpenak bistaratzen den pantailan.
Remote UI (Urruneko EIa) erabiliz, informazio ezberdina erregistratzeko aukera duzu, kontaktu-informazioa, administratzailearen iruzkinak eta makinaren instalazio-kokapena barne, eta eragiketa-panela erabiliz erregistratu ditzakezun ezarpenak ere bai. Erregistratutako informazioa Remote UI (Urruneko EIaren) [Device Information] orrian begiratu dezakezu. Sistema kudeatzailearen informazioa begiratzea
Makinan saioa hastea
Administratzaile-eskubideak eskatzen dituzten elementuetara sartzen saiatzen bazara, hala nola <Sarea> eta <Kudeaketa-ezarpenak>, sistema-kudeatzailearen ID bat zehaztean saioa hasteko pantaila bistaratuko da. Makinan saioa hastea
Era berean, sistema-kudeatzailearen IDa eta PINa sartu beharko dituzu Remote UI (Urruneko EI) funtzioaren bidez Sistema Kudeatzaile moduan saioa hasteko. Remote UI (Urruneko EIa) abiaraztea
6X92-03X