Danbor-unitatea ordeztea

Danbor-unitatearen bizi-itxaropen tartea amaitzen ari bada, pantailaren behealdean danbor-unitatea ordeztea eskatzen dizun mezu bat agertuko da. Sakatu pantailaren behealdearen eskuinean dagoen ikonoa eta jarraitu pantailan agertzen diren jarraibideei danbor-unitatea ordezteko.
Gorde danbor-unitateak argi-iturrietatik (adibidez, zuzeneko eguzki-argia) babestuta dagoen toki batean.
Hotz dagoen baina azkar berotzen den edo bestelako tenperatura-aldaketa bizkorrak dauzkan gela batean gordetzen baduzu danbor-unitatea, ur-tantak (kondentsazioa) sortuko dira barruan.
Ez kendu babes-estalki laranja hurrengo prozeduran hura egitea eskatzen zaizun arte.
Danbor-unitatearen modelo-zenbakia begiratzeko, ikusi Ordezko piezak.
Pantailaren behealdean agertzen den danbor-unitatea ordezteko mezua ezberdina izango da zure kontratuaren arabera.
Sakatu <Itxi> danbor-unitatea ordezten amaitu duzunean.

Danbor-unitatea ordezteko prozedura

1
Ireki unitate nagusiaren aurrealdeko estalkia.
2
Ireki danbor-unitatearen estalkia.
3
Atera danbor-unitatea.
Atera danbor-unitatea diagraman adierazten den moduan eskuekin eusten duzun bitartean.
Ez okertu danbor-unitatea. Hori eginez gero, baliteke danborraren tonerra jariatzea.
4
Atera danbor-unitate berria bere kutxatik.
5
Instalatu danbor-unitate berria.
6
Kendu babes-estalkia.
Lehenengo, bultzatu guztiz babes-estalki laranjaren eskuinaldeko graduatzailea unitate nagusiaren atzealderantz eta ondoren atera babes-estalkia.
Babes-estalkia kendu ondoren, egiaztatu danbor-unitatea guztiz bultzatu duzula unitate nagusian. Danbor-unitatea guztiz ez baduzu bultzatzen, baliteke gaizki funtzionatzea.
7
Itxi danbor-unitatearen estalkia.
8
Itxi unitate nagusiaren aurrealdeko estalkia.
Ordeztea burutu ondoren, sartu erabilitako danbor-unitatea unitate berria zekarren poltsan eta gorde zure tokiko banatzaile edo zerbitzu-hornitzaileak jasotzen duen arte.
836X-01K