Aurrealdea

Kontrol-panela

Kontrol-panelak adierazleak eta ukipen-pantaila dauzka. Eragiketa guztiak gauza ditzakezu eta ezarpenak zehaztu kontrol-panelaren bidez.
Kontrol-panela
Oinarrizko pantailak Ukipen-pantailan

Elikagailua

Originalak makinan eskaneatzeko automatikoki kargatzen dira. Elikagailuan bi orri edo gehiago kargatzen badira, originalak aldi oro eskaneatu daitezke. Bi aurpegiko sarrera bikoitzeko elikagailua

USB ataka (makinaren aurrealdeko eskuinean)

Makinari USB biltegiratze-gailu bat bezalako gailuak konektatzeko aukera duzu. USB memoria-gailua konektatzea
Baliteke hainbat biltegiratze-gailuk datuak behar bezala gorde ahal ez izatea.
USB atakak (makinaren aurrealdeko eskuinean) USB 2.0 onartzen du.

Unitate nagusiaren eskuineko estalkia

Ireki estalki hau makinaren barruan trabatutako dokumentuak askatzeko. Trabatutako paperak paper-iturburu batean

USB ataka (makinaren atzealdean)

Makinan biltegiratze-disko gogorraren moduko gailuak konektatzeko aukera ematen dizu.
<Haridun LAN konexioa + Haridun LAN konexioa> hautatuz <Hautatu interfazea>-n, konektatu USB-LAN egokigailua hemen. Azpilinearako kabledun LAN bati konektatzea
USB atakak (makinaren atzealdean) USB 3.0 onartzen du.

USB konektorea

Makina eta ordenagailua konektatzeko, konektatu hemen USB kablea.
USB konektoreak USB 2.0 onartzen du.

LAN ataka

Konektatu LAN kable bat makina kabledun LAN router bati, etab. konektatzeko. Sare-ingurunea konfiguratzea

Erabilera anitzeko erretilua

Kargatu papera erabilera anitzeko erretiluan paper-tiraderan kargatzen ez den paper mota edo tamaina bat erabiltzen duzunean.
Erabilera anitzeko erretilua
Papera erabilera anitzeko erretiluan kargatzea

Paper-tiraderaren goiko eskuinaldeko estalkia

Ireki estalki hau makinaren barruan trabatutako dokumentuak askatzeko. Trabatutako paperak paper-iturburu batean

Paper-tiraderaren beheko eskuinaldeko estalkia

Ireki estalki hau makinaren barruan trabatutako dokumentuak askatzeko. Trabatutako paperak paper-iturburu batean

1. paper-tiradera

Kargatu sarritan erabilitako paper mota. Paper-tiradera

2. paper-tiradera

Kargatu sarritan erabilitako paper mota. Lehenengo paper-tiraderan kargatu ezin den papera karga dezakezu, A3 papera, adibidez. Paper-tiradera

Hondakin-tonerraren edukiontziaren estalkia

Ireki estalki hau toner edukiontzia ordezteko. Hondakin-toner edukiontzia ordeztea

Tonerraren kodea

Kode honek makinarekin erabil daitekeen toner original mota adierazten du. Erabilitako tonerrak makinaren aurrealdean dagoen kodearen letra berak dituen kodea izan behar du. 

Makina pizteko eta itzaltzeko etengailua

Sakatu etengailua makina pizteko eta itzaltzeko.
Makina piztea
Makina itzaltzea

Beira garbitzeko orria gordetzeko kutxa

Erabili kutxa hau beira garbitzeko orriak gordetzeko.

Irteera-erretilua

Papera hona ateratzen da inprimatzea amaitzean. Tartekatu, Taldekatu eta Biratu 90 gradu bezalako funtzioak onartzen ditu.

Unitate nagusiaren aurrealdeko estalkia

Ireki estalki hau toner-kartutxoa edo danbor-unitatea ordezteko edota hautsaren kontrako beira garbitzeko.
Toner-kartutxoa ordeztea
Danbor-unitatea ordeztea
Hautsaren kontrako beira garbitzea

Irteera-erretiluaren paper-euskarria

Igo euskarria inprimatutako papera ez erortzeko.
Makinan instalatutako hautazko ekipoen konfigurazioaren inguruko informazio gehiago lortzeko, ikusi Aukerak.
USB memoria-gailua konektatzea
Makinaren eskuinaldean dauden USB atakei USB biltegiratze-gailu bat konektatzeko aukera duzu, USB biltegiratze-gailuan dauden inprimatze-datuak zuzenean inprimatzeko. Halaber, makina hau erabiliz eskaneatutako originalak USB biltegiratze-gailuan gorde ditzakezu. Memoria-gailuko datuekin lan egitea
Makinari konektatzerakoan, ziurtatu USB memoria-gailuaren orientazioa zuzena dela. Bestela, baliteke USB memoria-gailua edo makina kaltetzea.
Ziurtatu USB memoria-gailua kentzeko prozedura zuzenari jarraitzen diozula. Memoria-gailua kentzea Gaizki egitekotan, baliteke USB memoria-gailua edo makina kaltetzea.
Makinak FAT32/exFAT formatuko USB memoria-gailuak onartzen ditu.
Ez onartutako gailuak eta erabilerak
Segurtasun funtzioak dituzten biltegiratze-gailuak
USB zehazpena betetzen ez duten biltegiratze-gailuak
USB bidez konektatutako memoria-txartel irakurgailuak
Biltegiratze-gailuak luzapen-kable baten bidez konektatzea
Biltegiratze-gailuak USB nodo baten bidez konektatzea
836X-007