Toner-kartutxoak ordeztea
Ordezkatu toner-kartutxoak une egokian bistaratzen diren mezuen eta inprimatze-kalitatearen aldaketen arabera.
Toner-kartutxoak ordezkatu baino lehen, egiaztatu horretarako neurriak hemen: Segurtasun-argibide garrantzitsuak.
Makinaren eskuliburuak
|
|
Ez ukitu makinaren barruko kontaktuak (  ). Horrek akatsak eragin ditzake.
|
|
|
|
Toner-kartutxoa kirtenetik hartu.
Ez urratu danborraren gainazala (  ) eta ez jarri argiak ematen dion toki batean. Bestalde, ez ukitu kontaktu elektrikoak (  ) edo toner-kartutxoen memoria (  ).
|
Noiz ordezkatu behar dira toner-kartutxoak
Kontol-panelaren edo Remote UI (Urruneko EI)ren pantailan mezua agertzen denean
Jarraitu pantailaren mezuaren argibideei toner-kartutxo berria prestatzeko eta zaharra ordezkatzeko. Baliteke inprimatze-kalitatea murriztea toner-kartutxoak ordezkatu gabe erabiltzen jarraitzen baduzu.
Mezuari buruzko xehetasunak jasotzeko eta hori nola konpondu ikusteko, begiratu honako hau:
Mezu bat agertzen denean
Inprimatze-kalitatea murrizten denean
Inprimatutako orriak sintoma hauetakoren bat erakusten badute, toner-kartutxoak agortzen ari direla esan nahi du. Gomendagarria da toner-kartutxoak ordezkatzea, nahiz eta mezua ez bistaratu.
|
|
Marrak agertzea
|
|
Inprimatzea irregularra da
|
|
Toner orbanak edo zipriztinak agertzen dira
|
|
|
Puntu zuriak agertzen dira
|
|
Zati bat motelduta irteten da
|
|
Inprimatutako orrietan koloreak edo orbanak agertzen dira
|
Toner-kartutxoak ordeztea
1
Ireki aurrealdeko estalkia.
2
Atera toner-kartutxoen erretilua.
3
Tira egin ordezkatu nahi duzun toner-kartutxotik gora eta atera makinatik.
4
Atera toner-kartutxoa pakete-materialetik.
5
Astindu toner-kartutxoa bost edo sei aldiz kartutxo barruko tonerra berdin banatu dadin.
6
Kendu toner-kartutxoaren estalki babesgarria.
Kontuz ibili eta ez ukitu toner-kartutxoen azpialdean dagoen danbor-azala.
7
Instalatu toner-kartutxoa.
Instalatu toner-kartutxoa kolore bereko etiketa duen erretenean (

).
Toner-kartutxoaren azpialdea babesik gabe dago. Kontuz ibili eta ez jo toner-kartutxoaren azpialdea zirrikituaren markoaren edo beste parteen aurka hura instalatzean.
8
Sartu toner-kartutxoen erretilua, eta itxi aurreko estalkia.
Aurreko estalkia ixtean, mailaketaren doikuntza sinplea burutuko da automatikoki.
Mailaketa zehaztasun handiagoz doitzeko, burutu ezazu eskuz.
Gradazioa kalibratzea