Gakoa eta ziurtagiria sortzea

Sortu makinan TLS bidez enkriptatutako komunikaziorako beharrezkoak diren gakoa eta ziurtagiria. Automatikoki sortutako gakorako autosinatutako ziurtagiria erabiltzen da.
Makinarekin sortu daitezkeen gako eta ziurtagirien algoritmoei buruz jakiteko, ikusi automatikoki sortutako gakoaren eta autosinatutako ziurtagiriaren zehaztapenak. Gakoak eta ziurtagiriak
Atal honetan, ordenagailu batetik Remote UI (Urruneko EIa) erabiliz gakoa eta ziurtagiria nola sortzen diren azaltzen da.
Kontrol-panelean, hautatu [ Ezarp./Gorde] [Etxea] pantailan edo beste pantaila batean eta, ondoren, hautatu [Kudeaketa-ezarpenak] gakoa eta ziurtagiria sortzeko. [Ziurtagiriaren ezarpenak]
Administratzaile-baimenak beharrezkoak dira.
1
Remote UI (Urruneko EIan) saioa hasi administratzaile gisa. Remote UI (Urruneko EI) abiaraztea
2
Remote UI (Urruneko EIaren) Atariko orrian, sakatu [Settings/Registration]. Remote UI (Urruneko EI) atariaren orria
3
Sakatu [Device Management] [Key and Certificate Settings].
[Key and Certificate Settings] pantaila bistaratu da.
4
Sakatu [Generate Key] [Network Communication].
[Generate Network Communication Key] pantaila bistaratu da.
5
Sartu gakoaren izena eta hautatu sinadura eta gakoaren algoritmoak.
Sartu gakoaren izena karaktere alfanumerikoak erabiliz.
Gakoen sorrera algoritmorako, hautatu [RSA] edo [ECDSA] eta hautatu gakoaren luzera goitibeherako menuan. Zenbat eta luzeagoa izan gakoa, orduan eta hobeagoa izango da segurtasuna; baina honek komunikazioaren prozesamendua motelduko du.
6
[Certificate Settings] atalean, ziurtagiriaren informazioa ezarri.
[Validity Start Date (YYYY/MM/DD)] eta [Validity End Date (YYYY/MM/DD)]
Sartu ziurtagiriaren baliozkotasun-epearen hasiera eta amaiera datak.
[Country/Region]
Hautatu [Select Country/Region Name] eta, ondoren, hautatu herrialdea edo eskualdea goitibeherako menuan edo hautatu [Enter Internet Country Code] eta sartu herrialde-kodea.
[State], [City], [Organization] eta [Organization Unit]
Sartu elementuak behar den moduan karaktere alfanumerikoak erabiliz.
[Common Name]
Sartu ziurtagiriaren subjektuaren izena karaktere alfanumerikoekin, behar ahala. Honek Izen komunari (CN) dagokio.
[Issued To (Alternate Name)]
Sartu subjektuaren izen alternatiborako (SAN, ingelesezko siglen arabera) ezarriko den IP helbidea edo domeinua, behar ahala.
[Issued To (Alternate Name)] ezarpena konfiguratzen ari ez bazara, hautatu [Do Not Set] kontrol-laukia.
[IP Address] aukeran IPv4 helbideak baino ezin dira ezarri.
7
Sakatu [OK].
Sortutako gakoa eta ziurtagiria [Key and Certificate Settings] pantailako gakoen eta ziurtagirien zerrendan gehitu dira.
8
Amaitu saioa Remote UI (Urruneko EIan).
OHARRA
Sortutako ziurtagiri baten informazio zehatza ikusi eta egiaztatzea
[Key and Certificate Settings] pantailan, sakatu gakoaren izena (edo ziurtagiriaren ikonoa) ziurtagiriaren xehetasunak bistaratzeko.
Ziurtagiriaren xehetasunen pantailan, sakatu [Verify Certificate] ziurtagiria baliozkoa dela egiaztatzeko.
Gakoa eta ziurtagiria ezin direnean ezabatu
Ezin dituzu erabiltzen ari zaren gakoa eta ziurtagiria ezabatu. Desgaitu erabiltzen ari zaren funtzioa edo ezabatu horiek beste gako eta ziurtagiri batera aldatu ondoren.
F82S-0F2