Baimenik gabeko sarbideak saihestea
Atal honetan azaltzen dira kanpoko saretiko baimenik gabeko sarbideak saihesteko segurtasun-neurriak. Erabiltzaile eta administratzaile guztiek irakurri beharreko atala da hau, makina hau, beste inprimagailu batzuk eta sarera konektatutako funtzio anitzeko makinak erabili aurretik. Azken urteotan, sarera konektatutako funtzio anitzeko makinek/inprimagailuek hainbat funtzio erabilgarri eskaintzen dituzte, hala nola, ordenagailutik inprimatzea, ordenagailutik gailua erabiltzea urruneko funtzioaren bitartez, eta eskaneatutako dokumentuak Internet bidez bidaltzea. Bestalde, ezinbestekoa da segurtasun-neurriak hartzea informazio-filtrazioak gertatzeko arriskua mugatzeko, funtzio anitzeko makinek/inprimagailuek erasoak sufritzeko aukera gehiago dituztelako sarera konektatuta badaude, esaterako, baimenik gabeko sarbideak eta lapurretak. Atal honetan azaltzen da funtzio anitzeko makina/inprimagailua sarera konektatu haurretik konfiguratu beharreko ezarpenak baimenik gabeko sarbideak saihesteko.
Kanpoko saretiko baimenik gabeko sarbideak saihesteko segurtasun-neurriak
IP helbide pribatua esleitzea
IP helbidea ordenagailu-sarean parte hartzen duen gailu bakoitzari esleitzen zaion etiketa numerikoa da. Internetera konektatzen diren komunikazioetarako "IP helbide orokor" bat erabiltzen da eta, aldiz, "IP helbide pribatu" bat erabiltzen da sare lokalaren barneko komunikazioetarako, esaterako enpresa bateko LAN sare barnean. IP helbide orokor bat esleituz gero, funtzio anitzeko makina/inprimagailua publikoa izango da eta Internetetik atzi daiteke. Beraz, kanpoko saretiko baimenik gabeko sarbideen ondoriozko informazio-filtrazioak gertatzeko arriskua handiagoa da. Bestalde, IP helbide pribatu bat esleituz gero, funtzio anitzeko makina/inprimagailua sare lokalera mugatuta egongo da eta sare lokaleko erabiltzaileek soilik atzitu ahalko dute, esaterako, enpresako LAN sareko erabiltzaileek.
|
|
|
|
IP helbide orokorra
Sare lokaleko erabiltzaileek atzi dezakete
|
IP helbide pribatua
Sare lokaleko erabiltzaileek atzi dezakete
|
Funtsean, esleitu IP helbide pribatua funtzio anitzeko makina/inprimagailuari. Egiaztatu erabiltzen ari zaren funtzio anitzeko makina/inprimagailuari esleitutako IP helbidea pribatua den ala ez. IP helbide pribatuak honako tarte artean egoten dira.
IP helbide pribatuen tarteak
10.0.0.0 eta 10.255.255.255 artean
172.16.0.0 eta 172.31.255.255 artean
192.168.0.0 eta 192.168.255.255 artean
IP helbidea nola egiaztatu jakiteko, irakurri
IPv4 helbidearen konfigurazioa.
|
IP helbide orokorra esleitu bazaio funtzio anitzeko makina/inprimagailuari, sare-ingurune bat sor daiteke baimenik gabeko sarbideen arriskua murrizteko segurtasun-softwarea instalatuz, esaterako suebakia, honela kanpoko sareetatik datozen sarbideak galaraziz. Funtzio anitzeko makina/inprimagailuari IP helbide orokorra esleitu nahi badiozu, jarri harremanetan sarearen administratzailearekin.
|
Transmisioa mugatzeko suebakia erabiltzea
Suebakiak kanpoko sareetatik datozen baimenik gabeko sarbideak galarazten dituen sistema da eta sare lokala erasoen/intrusioen aurrean babesten du. Sare-ingurunean suebakia erabil dezakezu arriskutsuak diruditen kanpoko sareko sarbideak blokeatzeko, adierazitako kanpoko sareko IP helbideko komunikazioa mugatuz. Canon erabilera anitzeko makina/inprimagailuetan instalatutako eginbideak IP helbideen iragazkia konfiguratzeko aukera ematen du. IP helbideen iragazkia nola konfiguratu jakiteko, irakurri
Suebakiaren arauetarako IP helbideak zehaztea.
TLS komunikazio enkriptatua zehaztea
PIN zenbakia ezartzea inprimagailuan biltegiratutako informazioa kudeatzeko
Hirugarren gaizto bat funtzio anitzeko makinara/inprimagailura baimenik gabe sartzen saiatzen bada, makinan biltegiratutako informaziorako PIN zenbaki bat ezarri izanak informazio-filtrazioaren arriskua murriztu egingo du. Canon funtzio anitzeko makinak/inprimagailuak hainbat motatako informazioa PIN bidez babesteko aukera eskaintzen du.
PIN zenbakia ezartzea
Baimenik gabeko sarbideak saihesteko hainbat segurtasun-neurri aipatu dira gorago. Gainontzeko segurtasun-neurrien inguruko informazio gehiago lortzeko, irakurri
Segurtasuna eta hartu beharrezkoak diren segurtasun-neurriak baimenik gabeko sarbideak saihesteko, ingurunearen arabera.