Errore-kode bat agertzen denean
Ezin baduzu inprimatu edo ezinezkoa bada fax bat edo eskaneatutako dokumentu bat bidaltzea edo jasotzea, edo bestelako errorerik gertatuz gero, errorea txosten edo mezu batean agertuko da <Egoera kudeatzea> pantailan, hiru digituko zenbaki gisa (errore-kodea). Begiratu hurrengoa errore-kode bakoitzarentzako arrazoiak eta konponbideak aurkitzeko. Errore-txosten bat eta txostenaren informazioa nola inprimatzen den jakiteko, ikusi
Txostenak eta zerrendak inprimatzea.
#001
Dokumentu bat trabatu da elikagailuan.
Kendu trabatutako dokumentua.
#003
Ezinezkoa izan da fax bat bidaltzea edo jasotzea datuen tamaina handia dela eta.
Fax bat bidaltzerakoan: Murriztu bereizmena eta eskaneatu dokumentua.
Fax bat jasotzerakoan: Eskatu bidaltzaileari dokumentua bidali aurretik hura hainbat zatitan banatzea edo bereizmena murriztea.
#005
Ezinezkoa izan da fax bat bidaltzea hartzailearen makinak ez baitu erantzunik eman 35 segundo igaro baino lehen.
Hartzailearen makina itzalita badago edo linea okupatuta badago, baliteke faxak ez bidaltzea. Eskatu hartzaileari bere makinaren egoera egiaztatzeko. Faxak atzerrira bidaltzerakoan, sartu etenaldiak fax zenbakian.
#012
Ezinezkoa izan da fax bat bidaltzea hartzailearen makinak paperik ez baitu.
Eskatu hartzaileari papera birkargatzea.
#018
Ezinezkoa izan da fax bat bidaltzea hartzailearen makinak erantzunik eman ez baitu linea okupatuta dago eta, edo bestelako arrazoiak direla eta.
Hartzailearen makina itzalita badago edo linea okupatuta badago, baliteke faxak ez bidaltzea. Eskatu hartzaileari bere makinaren egoera egiaztatzeko. Faxak atzerrira bidaltzerakoan, sartu etenaldiak fax zenbakian.
#022
Fax bat ordenagailu batetik bidaltzea desgaituta dago.
Fax bat ordenagailu batetik bidaltzeko, <Onartu fax-kontrol. TX> hona ezarri behar duzu: <Aktibatuta>. Informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan zure administratzailearekin.
Ezinezkoa izan da fax bat desbideratzea zehaztutako hartzailea helbide liburutik ezabatu baita.
Erregistratu berriz desbideratzeko hartzailea. Desbideratu ez diren dokumentuak memorian baldin badaude, desbideratu berriz.
#037
Memoria beteta dago.
Bidaltzeko edo inprimatzeko lan bat ilaran badago, itxaron lana amaitu arte.
Jasotako dokumentu bat memorian gordeta badago, hura inprimatu edo ezabatu.
Orrialde asko duen dokumentu bat bidaltzen ari bazara, zatitu hainbat ataletan.
Fax bat bidaltzen ari bazara, dokumentua eskaneatzeko bereizmena murriztu.
#099
Inprimatzea, bidaltzea edo jasotzea ezeztatu da.
Eragiketa bat ezeztatzerakoan, errore-kode hau agertzen da, baina ez da ohikoa ez den zerbait. Inprimatu, bidali edo jaso dokumentuak berriz, beharrezkoa bada.
#752
Posta elektronikoa bidaltzea ezinezkoa izan da SMTP zerbitzariaren izen okerra ezarrita zegoen eta.
Egiaztatu SMTP zerbitzariaren izena eta zuzendu ezarpena.
Posta elektronikoa bidaltzea ezinezkoa izan da domeinu-izen okerra ezarrita zegoen eta.
Egiaztatu domeinu-izena eta zuzendu ezarpena.
Posta elektronikoa bidaltzea ezinezkoa izan da makina ez zegoelako sare bati behar bezala konektatuta.
Egiaztatu makina behar bezala instalatuta eta sarera ongi konektatuta dagoela.
#753
Ezinezkoa izan da eskaneatutako datuak mezu elektroniko gisa bidaltzea edo karpeta partekatuan gordetzea LAN kablea deskonektatuta baitago.
Egiaztatu LAN kablea behar bezala konektatuta dagoela.
#755
Ezinezkoa izan da eskaneatutako datuak mezu elektroniko gisa bidaltzea edo karpeta partekatuan gordetzea TCP/IP ez dabil eta.
Egiaztatu <TCP/IP ezarpenak> eta ezarri behar bezala.
Ez da IP helbide bat ezarri.
Ezarri IP helbidea behar bezala.
Makinak ezin du sarearen beste gailuekin komunikatu makina abiarazi bezain pronto komunikazioaren hasierarako itxaron-denbora ezarrita baitago.
Makinak ezin du piztu bezain pronto komunikaziorik ezarri. Itxaron <Abioko konexioaren itxaron-denbora> aukeran ezarritako denbora igaro arte makina piztu ondoren eta bidali berriz.
#801
Mezu elektroniko bat bidaltzeko SMTP zerbitzari batekin komunikatzerakoan, zerbitzarian errore bat gertatu da denbora agortu delako.
Egiaztatu SMTP sarean behar bezala dabilela.
Egiaztatu makina behar bezala instalatuta eta sarera ongi konektatuta dagoela.
SMTP zerbitzariarekin komunikatzerakoan, errore bat gertatu da zerbitzarian.
Egiaztatu SMTP zerbitzaria behar bezala ezarrita dagoela.
Hartzaile bat ez da behar bezala ezarri.
Egiaztatu hartzailea behar bezala ezarrita dagoela.
Eskaneatutako dokumentu bat karpeta partekatuan gordetzerakoan, karpetan errore bat gertatu da.
Egiaztatu karpeta partekatua eta hura duen ordenagailua behar bezala dabiltzala.
Karpetaren izen edo pasahitz okerra zehaztu da karpeta partekatuan gordetzerakoan.
Egiaztatu helburu ezarpenak.
#802
SMTP/POP3 zerbitzariaren izena ez dago behar bezala ezarrita.
Ezarri SMTP/POP3 zerbitzariaren izena behar bezala.
#804
Ez dago baimenik karpeta partekatuan sartzeko.
Eman bidaltzen duen erabiltzaileari (hartzaileari erregistratutako erabiltzailearen izena) gordetzeko karpetan idazteko baimena. Xehetasunak jasotzeko, jarri harremanetan zure sare-administratzailearekin.
Karpetaren izen okerra zehaztu da karpeta partekatuan gordetzerakoan.
Egiaztatu helburu ezarpenak.
#806
Datuak karpeta partekatu batean gordetzerakoan, erabiltzailearen izen edo pasahitz okerra zehaztu da.
Helbide liburuan karpeta partekatuan erregistratutako erabiltzailearen izen eta pasahitz berak erregistratu behar dira.
Mezu elektroniko bat bidaltzerakoan, helburu okerra zehaztu da.
Sartu helbide elektroniko zuzena eta bidali mezua berriz. Helbide liburuan erregistratutako helburua erabili bada, egiaztatu helbide elektronikoa zuzena dela.
#810
Posta elektronikoa bidaltzeko POP3 zerbitzariarekin komunikatzerakoan, errore bat gertatu da zerbitzarian.
Egiaztatu POP3 zerbitzaria behar bezala ezarrita dagoela.
Egiaztatu zure posta-zerbitzaria eta sarea behar bezala dabiltzala. Informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan zure sare-administratzailearekin.
#813
POP3 zerbitzarian erabilitako saio hasiera izena edo pasahitza ez dago behar bezala ezarrita.
Sartu behar bezala POP3 zerbitzarian erabilitako saio hasiera izena edo pasahitza.
#839
SMTP autentifikaziorako erabiltzaile izen eta pasahitza ez daude behar bezala ezarrita.
Ezarri behar bezala erabiltzaile-izena eta pasahitza.
#841
Mezu elektroniko bat bidaltzerakoan, ez dago posta-zerbitzariarekin komuna den zifratze-algoritmorik.
Garbitu SMTP zerbitzariarentzako [Use TLS for SMTP] kontrol-laukia.
Gehitu zifratze-algoritmo komuna posta-zerbitzariaren ezarpenei.
SMTP zerbitzariarekin komunikatzeko TLS zerbitzariaren ziurtagiri bat egiaztatzerakoan, egiaztatze-errore bat gertatu da.
Egiaztatu SMTP zerbitzariaren aldean TLS ziurtagiria sinatutako CA ziurtagiria makinan erregistratuta dagoela Urruneko EI erabiliz.
Egiaztatu SMTP zerbitzariaren aldeko TLS zerbitzariaren ziurtagiria balioduna dela.
Egiaztatu TLS zerbitzariaren ziurtagiria automatikoki sinatutako ziurtagiri bat ez dela.
#844
POP3 zerbitzari batekiko TLS komunikazio zifratuak huts egin du SMTP aurretiko POP erabiliz mezu elektroniko bat bidaltzerakoan.
Egiaztatu TLS komunikazio zifratuaren ezarpenak POP3 zerbitzarian.
Garbitu POP3 zerbitzariarentzako [Use TLS for POP] kontrol-laukia. Arazoak jarraitzen badu, garbitu [Use POP Authentication Before Sending] kontrol-laukia eta ezarri komunikazio ezarpena SMTP aurretiko POP ez den beste ezarpen batera.
POP3 zerbitzariarekin komunikatzeko TLS zerbitzariaren ziurtagiri bat egiaztatzerakoan, egiaztatze-errore bat gertatu da.
Egiaztatu POP3 zerbitzariaren aldean TLS ziurtagiria sinatutako CA ziurtagiria makinan erregistratuta dagoela Urruneko EI erabiliz.
Egiaztatu POP3 zerbitzariaren aldeko TLS zerbitzariaren ziurtagiria balioduna dela.
Egiaztatu TLS zerbitzariaren ziurtagiria automatikoki sinatutako ziurtagiri bat ez dela.
#846
Ezinezkoa izan da mezu elektroniko bat bidaltzea POP autentifikazioak huts egin baitu.
Egiaztatu ezarpena eta saiatu berriz.
#852
Arrazoi ezezagun bat dela eta, makina itzali egiten da.
Egiaztatu energia-kablea behar bezala entxufatuta dagoela.
#995
Bidaltzeko zain zegoen dokumentu bat ezeztatu da.
Bidali dokumentua berriz, beharrezkoa bada.