Neurriak Errore-Kode Bakoitzerako

Inprimatzea edo eskaneatzea ohi bezala burutzen ez denean, edo faxik bidali nahiz jaso ezin denean, hasieran "#" duen zenbakia (errore-kodea) agertuko da lan-egunkariaren xehetasunen pantailan, edota komunikazioaren kudeaketako txostena (Txostenak eta zerrendak inprimatzea). Hartu errore-koderako beharrezkoak diren neurriak.
Makinaren arabera, baliteke errore-kode batzuk ez agertzea.

#001 - #800

#801 - #999

#001

Papera trabatu da.
Trabatutako papera kendutakoan, egiaztatu dokumentuak eta ezarpenak, eta eskaneatu berriz.

#003

Zehaztutako denbora (64 minutu) gainditzen duen komunikazioak errorea eragiten du.
Txikitu bereizmena eta saiatu berriz bidaltzen.
Faxak bidaltzeko oinarrizko eragiketak
Dokumentu bat jasotzeko, eskatu beste alderdiari eskaneatzean bereizmena txikitu edo dokumentua hainbat zatitan banatzeko.

#005

Beste alderdiak ez du erantzun 35 segundoz.
Egiaztatu beste alderdia komunika daitekeela, eta saiatu berriz bidaltzen.
Beste alderdiaren gailuak ez du G3 onartzen.
Egiaztatu beste alderdiaren gailua.

#009

Papera agortu egin da.
Kargatu papera.
Papera kargatzea
Paper-biltegia/paper-tiradera ez dago ondo sartuta.
Sartu paper-biltegia/paper-tiradera osorik.
Papera kargatzeko oinarrizko metodoa

#010

Papera agortu egin da.
Kargatu papera.
Papera kargatzea

#011

Bidali beharreko dokumentua ez dago ondo kokatuta.
Ipini ondo originala eta saiatu berriz bidaltzen prozeduraren hasieratik.

#012

Ezin izan da bidali, beste alderdiaren gailuak ez baitu paperik.
Esan beste alderdiari papera karga dezan.

#018

Ez du inork erantzun berriro markatzean.
Egiaztatu beste alderdia komunika daitekeela, eta markatu berriro.
Ezin izan da bidali, beste alderdia deitzen ari baitzen, etab.
Egiaztatu beste alderdia komunika daitekeela, eta saiatu berriz bidaltzen.
Ezin izan da bidali, beste alderdiaren gailuaren ezarpenak ez baitatoz bat.
Egiaztatu beste alderdiaren ezarpenak, eta saiatu berriz bidaltzen.

#019

Ezin izan da urruneko fax-bezeroaren makinatik faxa bidali, bete egin baita urruneko fax-zerbitzariaren makinaren memoria.
Saiatu berriz bidaltzen urruneko fax-zerbitzariaren makinara bidaltzen amaitutakoan.
Ezabatu beharrezkoak ez diren dokumentuak eta errore-dokumentuak urruneko fax-zerbitzariaren makinatik lekua egiteko.
Ezin izan da dokumentua bidali, makinaren memoria beteta baitago.
Ezabatu beharrezkoak ez diren dokumentuak eta errore-dokumentuak memorian lekua egiteko.
Memoria bidaltzean, ezin izan da irudia gorde memorian.
Bidali memoria berriz.
Bidali dokumentua zuzeneko bidalketarekin.
Arazo bat egon da eskaneatutako irudiarekin zuzeneko bidalketa egitean.
Egin zuzeneko bidalketa berriz.

#022

Ezin izan da birbidali, ezabatu egin baita edo postontzia baino ez baitu birbidalketa-helmuga gisa zehaztutako talde-helmugaren edukiak.
Zehaztu beste helmuga bat, eta saiatu berriz bidaltzen.
Ezin izan da helbide-liburuan erregistratutako helmuga batera bidali, helmuga helbide-liburutik ezabatu baita makina bidaltzeko zain zegoen bitartean.
Zehaztu beste helmuga bat, eta saiatu berriz bidaltzen.
Ezin da fax-kontrolatzailetik bidali.
Ezarri <Onartu TX fax-kontrolatzaileekin> <Bai>, eta saiatu berriz bidaltzen. Faxak bidaltzeko funtzioak murriztea

#025

Urruneko fax-bezeroaren makinatik faxa bidaltzean, urruneko fax-zerbitzariaren makinan ez dagoen linea zehaztu da.
Egiaztatu zerbitzari-makinaren linea kopurua, eta saiatu berriz bidaltzen bezero-makinaren urruneko fax-igorpeneko ezarpenak eta zerbitzari-makinaren linea kopurua bat datozenean.

#033

Beste alderdiaren gailuak ez du isilpeko komunikaziorik edo azpihelbiderik onartzen.
Bidali isilpeko komunikaziorik edo azpihelbiderik erabili gabe.

#034

Ez da aurkitu isilpeko komunikaziorako ezarritako beste alderdiaren gailuko isilpeko biltegia.
Egiaztatu beste alderdiaren gailuko isilpeko biltegia, eta saiatu berriz bidaltzen.
Ez dago nahikoa memoriarik beste alderdiaren gailuan.
Eskatu beste alderdiari lekua egiteko.

#035

Beste alderdiaren gailuak ez du birbidaltzeko funtzioa edo azpihelbiderik onartzen.
Bidali zuzenean beste alderdiari.

#037

Ezin izan da dokumentua kopiatu edo jaso, ez baitago nahikoa memoriarik.
Antolatu RX memoria-postontziko dokumentuak lekua egiteko.
Dokumentuak inprimatzea RX postontzia memorian
Eragiketa bakarrean 100 orrialdetik gorako dokumentua kopiatuko baduzu, banatu dokumentua bi zatitan edo gehiagotan, eta, ondoren, kopiatu.
1.000 orrialdetik gorako datuak jaso dira.
Makinak 999. orrialdetik aurrerako orrialde oro ezabatzen du, eta gainerako 999 orrialdeak inprimatzen edo gordetzen ditu. Jakinarazi beste alderdiari 1.000. orrialdea eta ondorengoak berriz bidal ditzan.
Bidalketa atzeratua edo birmarkatze-bidalketa egitean, ez da bidali beharreko dokumentuaren irudi-daturik aurkitu memorian.
Eskaneatu originala berriz eta saiatu berriz bidaltzen.
Hautatu zuzeneko bidalketa berriz bidaltzean.
Ezin izan da hainbat helbidetara bidali, makinak ez baitu nahikoa memoria librerik.
Ezabatu beharrezkoak ez diren dokumentuak eta errore-dokumentuak lekua egiteko.
Banatu dokumentua bi zatitan edo gehiagotan eta, ondoren, saiatu berriz dokumentua bidaltzen.
Txikitu bereizmena eta saiatu berriz bidaltzen.

#040

Ezin izan da urruneko fax-bezeroaren makinatik faxa bidali, ez baitago nahikoa memoriarik urruneko fax-zerbitzariaren makinan.
Ezabatu beharrezkoak ez diren dokumentuak eta errore-dokumentuak urruneko fax-zerbitzariaren makinatik lekua egiteko.
Banatu dokumentua bi zatitan edo gehiagotan eta, ondoren, saiatu berriz dokumentua bidaltzen.
Txikitu bereizmena eta saiatu berriz bidaltzen.
Ezin izan da dokumentua bidali, makinaren memoria beteta baitago.
Ezabatu beharrezkoak ez diren dokumentuak eta errore-dokumentuak memorian lekua egiteko.
Banatu bidalketa hainbat sortatan, dokumentua helmuga guztietara aldi berean bidali ordez.
Txikitu bereizmena eta bidali dokumentua berriz.

#054

Ezeztatu egin da bidalketa, unitatearen telefono-zenbakia eta izena ez baitaude erregistraturik.
Saiatu berriz bidaltzen unitatearen telefono-zenbakia eta izena erregistratutakoan.
<Bidali>  <Fax-ezarpenak>  <Ezarri linea>
<Gorde unitatearen telefono-zenbakia>
<Gorde unitate-izena>

#080

Ez da azpihelbiderik ezarri beste alderdiaren gailuan.
Egiaztatu beste alderdiaren azpihelbideak eta saiatu berriz bidaltzen.

#081

Ez da pasahitzik ezarri beste alderdiaren gailuan.
Egiaztatu beste alderdiaren pasahitza eta saiatu berriz bidaltzen.

#082

Ez da galdeketa-transmisiorik konfiguratu beste alderdiaren gailuan.
Esan beste alderdiari galdeketa-transmisioa konfiguratzeko, eta ekin berriz galdeketa jasotzeari.

#083

Makinaren eta beste alderdiaren gailuaren azpihelbidea eta pasahitza ez dira bat etorri galdeketa jasotzean.
Egiaztatu makinaren eta beste alderdiaren gailuaren azpihelbidea eta pasahitza, eta saiatu berriz bidaltzen.

#084

Ezin izan da galdeketa jaso, beste alderdiaren gailuak ez baitu pasahitza onartzen.
Jaso galdeketa pasahitza erabili gabe.

#099

Amaitu baino lehen ezeztatu da eragiketa.
Egin eragiketa berriz.

#102

Azpihelbidea eta pasahitza ez datoz bat.
Egiaztatu beste alderdiaren azpihelbidea eta pasahitza, eta saiatu berriz bidaltzen.
Ez dago nahikoa memoriarik hartzailearen makinan.
Eskatu hartzaileari memorian lekua egiteko.

#107

Ezin izan da dokumentua bidali, ez baitago nahikoa memoriarik.
Txikitu bereizmena edo banatu dokumentua bi zatitan edo gehiagotan eta, ondoren, saiatu berriz dokumentua bidaltzen.
Ezabatu beharrezkoak ez diren fitxategiak memorian lekua egiteko.
Jasotako dokumentuak makinan gordetzea (Jasotze memoria)
Arazoa maiz gertatzen bada, jarri harremanetan banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin.

#401

Memoria-gailua edo fitxategi-zerbitzaria beteta dago, edo gainditu egin da erroko direktorioan (memoria-gailuaren barruko goiko karpeta) gorde daitekeen fitxategi kopurua.
Ezabatu beharrezkoak ez diren fitxategiak memoria-gailu edo fitxategi-zerbitzaritik, edo sortu beste karpeta bat eta eraman hara lehendik zeuden fitxategiak, erroko direktorioan lekua egiteko.

#402

Ezin izan da irudia memoria-gailura transferitu, karaktere baliogabea (\, adibidez) erantsi baita zehaztutako fitxategi-izenean.
Zuzendu fitxategiaren izena.

#403

Ezin izan da fitxategia gorde, izen bereko fitxategia baitago dagoeneko. Normalean, izen bereko fitxategia dagoenean, automatikoki aldatzen da izena, 1 eta 999 bitarteko zenbakia erantsiz fitxategi-izenean; hala ere, ezin izan da fitxategia gorde, 1 eta 999 bitarteko zenbakiak erantsi baitira jadanik.
Aldatu fitxategiaren izena eta gorde berriz fitxategia.

#404

Ezin izan da idatzi, memoria-gailuaren ez idazteko babesaren etengailua gaituta baitago.
Desgaitu memoria-gailuaren ez idazteko babesaren etengailua.

#406

Ezin da idatzi zergati hauetako batengatik:
Memoria-gailua kendu da fitxategia idazten ari zenean.
Beste makina bateko Espazio aurreratua ezabatu da fitxategia idazten ari zenean.
Egiaztatu memoria-gailua sartuta dagoela edo sareko beste makina baten Espazio aurreratua erabilgarri dagoela, eta irakurri fitxategia berriz.
Ezin izan da irudia memoria-gailura transferitu, errore zehaztugabea gertatu baita. (Baliteke onartu gabeko fitxategi-sistemaren formatua izatea konektatutako memoria-gailuak).
Egiaztatu memoria-gailuaren egoera eta berretsi makinak onartutako fitxategi-sistemaren formatua duela (FAT32/exFAT). Ondoren, saiatu prozedura berriz burutzen.
Goiko muga baino handiagoa da irudia.
Txikitu bereizmena edo gutxitu orrialde kopurua, eta egin eragiketa berriz.

#407

Gehienez onartutako luzera gainditzen du zehaztutako fitxategirako (edo karpetarako) bide osoaren luzerak.
Aldatu fitxategiaren izena gehienez 256 karaktereko luzera izan dezan bide osoak, edo aldatu helmugako karpeta.

#409

Ezin izan da fitxategia gorde, gorde daitezkeen fitxategien gehienezko kopurua gainditu baita helmugan.
Aldatu helmuga fitxategia gordetzeko.

#410

Ezin da gorde, lan gehiegi baitaude gordetzeke.
Egin eragiketa berriz lanak amaitutakoan.

#411

Beste eragiketek blokeatu dute jada fitxategia.
Itxaron pixka bat eta egin eragiketa berriz.

#701

Sail-IDa ez da existitzen, edo PINa aldatu da.
Erabiltzailearen autentifikazioa erabiliko baduzu, esleitu Sail-IDa erabiltzaileei. Sail-ID autentifikazioa erabiliko baduzu, sartu Sail-ID eta PIN berriak berriz saioa hasteko.
<Onartu ID ezezaguneko inprimagailu-lanak> edo <Allow Remote Scan Jobs with Unknown IDs>-eko jasotzeko ezarpena <Ez> ezarrita dago.
Ezarri <Sail-IDen kudeaketa>-eko <Onartu ID ezezaguneko inprimagailu-lanak> eta <Onartu ID ezezaguneko urruneko eskan.-lanak> <Bai>.
Sail IDen kudeaketa ezartzea
Ezin izan da bidali, urruneko fax-bezeroaren makinak ezin izan baitu autentifikatu urruneko fax-zerbitzariaren makina.
Sail-IDen kudeaketa urruneko fax-zerbitzariaren makinan ezarrita badago, konektatu urruneko fax-bezeroaren makinara, urruneko fax-zerbitzariaren makinan ezarritako Sail-IDa eta PINa erabiliz.

#702

Ezin izan da bidali, beteta baitago memoria.
Itxaron pixka bat. Saiatu berriz bidaltzen beste bidalketa amaitutakoan.

#703

Errorea gertatu da irudia bihurtzean.
Txikitu bereizmena eta bidali dokumentua berriz.
Ezin izan da idatzi, memoriaren irudi-eremua beteta baitago.
Saiatu berriz bidaltzen beste bidalketa amaitutakoan.
Ezabatu beharrezkoak ez diren fitxategiak Faxaren/I-faxaren postontzitik. Arazoak badirau, berrabiarazi makina.
Makina piztea

#704

Errore ezezaguna gertatu da helmugaren informazioa helbide-liburutik berreskuratzean.
Egiaztatu helmugaren ezarpenak. Arazoak badirau, berrabiarazi makina.
Makina piztea

#705

Bidalketa ezeztatu da, irudiaren datuen tamainak Ezarp./Gorde atalean ezarritako gehienezko balioa gainditzen baitu.
Doitu bidaltzeko datuen gehienezko tamaina. Hautatu bereizmen txikiagoa edo murriztu aldi berean bidalitako irudi kopurua I-Fax funtzioa erabiltzean, bidaltzeko datuen gehienezko tamaina ez gainditzeko. Banatu datuak beste alderdiaren baldintzen arabera.
<Bidaltzeko gehienezko datu-tamaina>

#706

Helbide-liburua inportatzen/esportatzen ari da Urruneko EI-tik, edo bidaltzeko beste osagairen bat erabiltzen ari da.
Saiatu berriz bidaltzen beste eragiketa amaitutakoan.

#711

Memoria beteta dago. Beharrezkoak ez diren fitxategiak ezabatzen badituzu memoriatik, baliteke bidali ahal izatea.
Saiatu berriz bidaltzen memoriatik beharrezkoak ez diren fitxategiak ezabatutakoan.

#712

Memoria beteta dago. Saiatu berriz memoriatik beharrezkoak ez diren fitxategiak ezabatutakoan.
Saiatu berriz bidaltzen memoriatik beharrezkoak ez diren fitxategiak ezabatutakoan.

#713

URLa bidali baino lehen ezabatu da Faxaren/I-faxaren postontziko dokumentua.
Saiatu berriz bidaltzen beharrezko dokumentua Faxaren/I-faxaren postontzian gordetakoan.

#715

Sinadura digitala erantsita zuen mezu elektronikoa bidaltzean, ez da aurkitu erabili beharreko ziurtagiria.
Gailu-sinadura erabiltzean, ezarri makinaren helbide elektronikoa (Posta elektronikoaren/I-faxaren komunikazioa konfiguratzea), eta sortu ziurtagiria gailu-sinaduretarako (Gailu-sinaduraren ziurtagiria sortzea). Gailu-sinaduraren ziurtagiria sortu bada jada, sortu berriz.
Egiaztatu iraungitako edo ezeztatutako ziurtagiria erabiltzen ari den. Horrez gain, egiaztatu ziurtagiri-katea baliogabea den.

#716

Ez da aurkitu helmugako kode publikoaren ziurtagiria.
Erregistratu helmugako kode publikoaren ziurtagiria makinan.
S/MIME ziurtagiri bat gordetzea
Egiaztatu iraungitako edo ezeztatutako ziurtagiria erabiltzen ari den. Horrez gain, egiaztatu ziurtagiri-katea baliogabea den.

#749

Ezin izan da eragiketa egin, zerbitzu-deiaren mezua agertzen baita.
Itzali etengailu nagusia eta piztu berriz. Hala eta guztiz ere eragiketa ezin bada ondo egin, itzali etengailu nagusia, deskonektatu korronte elektrikotik eta jarri harremanetan banatzaile edo zerbitzu-hornitzailearekin.
Makina itzaltzea
Makina piztea

#751

Zerbitzaria ez dabil edo sarea deskonektatuta dago (ezin izan zara helmugara konektatu edota lana amaitu baino lehen galduko zen konexioa).
Egiaztatu zerbitzaria ohi bezala dabilen.
Egiaztatu sarearen egoera.
Helmuga Windows Server 2003-rekin erabiltzen ari bada IIS 6.0, eta Digest autentifikazioa erabiltzen bada WebDAV zerbitzariaren autentifikazio-metodo gisa, ezarri <Erabili zatitut. kodetze-bid. WebDAV TXrako> <Bai>-en WebDAV-rekin bidaltzeko, proxy bidez, TLS komunikazioa erabiliz.
<Erabili zatitut. kodetze-bid. WebDAV TXrako>
Ez da IP helbiderik ezarri.
Egiaztatu <TCP/IP ezarpenak> hemen: <Hobespenak>.
<Sarea>  <TCP/IP ezarpenak>
Ezin izan da SMB zerbitzarira bidali (ezta SMBrekin ageri den beste imageRUNNER ADVANCE serieko makinako Espazio aurreratua ere), Windows (SMB) erabiliz nabigatzen ari baita zerbitzari-fitxategia.
Bidalketa atzeratuarekin erroreren bat gertatzen bada, itxi <Arakatu> pantaila, eta eskaneatu eta bidali dokumentua berriz.
Erroreren bat gertatzen bada jasotako fax/I-fax fitxategia SMB zerbitzarira birbidaltzean, eskaneatu jasotako fitxategiaren kopia inprimatua eta bidali birbidaltzeko helmugara.
Originalak eskaneatzeko oinarrizko eragiketak
Erroreak saihesteko, erabili FTP zerbitzarietara bidaltzeko protokolo gisa.

#752

Zerbitzaria ez dabil edo sarea deskonektatuta dago.
Egiaztatu SMTP zerbitzaria ohi bezala dabilen.
Egiaztatu sarearen egoera.
SMTP zerbitzariaren izenaren ezarpena posta elektroniko/I-faxerako ez da zuzena, edo ez da ezarri helbide elektronikoa nahiz domeinu-izena.
Egiaztatu <Komunikazio-ezarpenak>-en ezarritako SMTP zerbitzariaren izen, helbide elektroniko eta domeinu-izenaren ezarpenak.
Posta elektronikoaren/I-faxaren komunikazioa konfiguratzea

#753

TCP/IP errorea gertatu da (hargunean edo hautatzean, adib.) urruneko fax-bezeroaren makinatik mezu elektronikoa edo faxa bidaltzean.
Egiaztatu sare-kablearen eta konektorearen egoera. Arazoak badirau, berrabiarazi makina.
Makina piztea

#755

Ezin izan da faxa bidali urruneko fax-bezeroaren makinatik, TCP/IP ez baitabil ondo.
Egiaztatu <TCP/IP ezarpenak> hemen: <Hobespenak>.
<Sarea>  <TCP/IP ezarpenak>
Ez da IP helbiderik ezarri.
Egiaztatu<TCP/IP ezarpenak> hemen: <Hobespenak>.
<Sarea>  <TCP/IP ezarpenak>
<Haridun LAN konexioa + Hari gabeko LAN konexioa> edo <Haridun LAN konexioa + Haridun LAN konexioa> <Hautatu interfazea> atalean hautatu baduzu, egiaztatu ere <Azpilinearen ezarpenak> <Hobespenak> atalean.
Makina piztuta zegoenean, DHCP edo Auto IPek ez dio IP helbiderik esleitu makinari.
<Sarea>  <Azpilinearen ezarpenak>
Makina piztuta egotean, DHCP edo Auto IPek ez dio IP helbiderik esleitu makinari.
Egiaztatu <TCP/IP ezarpenak> hemen: <Hobespenak>.
<Sarea>  <TCP/IP ezarpenak>
<Haridun LAN konexioa + Hari gabeko LAN konexioa> edo <Haridun LAN konexioa + Haridun LAN konexioa> <Hautatu interfazea> atalean hautatu baduzu, egiaztatu ere <Azpilinearen ezarpenak> in <Hobespenak>atalean.
Makina piztuta zegoenean, DHCP edo Auto IPek ez dio IP helbiderik esleitu makinari.
<Sarea>  <Azpilinearen ezarpenak>

#759

Errorea gertatu da fitxategia gordeta zegoen postontziaren URLa bidaltzean.
Jarri harremanetan administratzailearekin.

#761

Ezin izan da PDF/XPS fitxategia sinadura digitalarekin bidali, makinan ezarritako ziurtagiria edo kode-parea hondatuta baitago edo ezin izan delako atzitu.
PDF/XPS fitxategia erabiltzaile-sinadurarekin bidaltzean, egiaztatu erabiltzaile-ziurtagiria hondatuta dagoen. Erabiltzaile-ziurtagiria hondatuta badago, instalatu berriz.
Bidaltzen diren fitxategiei sinadura digitala gehitzea
Erabiltzaile-sinaduraren ziurtagiria gordetzea
PDF/XPS fitxategia gailu-sinadurarekin bidaltzean, egiaztatu gailu-ziurtagiria hondatuta dagoen. Gailu-ziurtagiria hondatuta badago, sortu berriz.
Gailu-sinaduraren ziurtagiria sortzea

#762

Ezin izan da bidali baimendutako domeinu gisa erregistratutako domeinura, <Mugatu helburuen domeinua> <Bai> ezarrita baitago.
Ezarri <Mugatu helburuen domeinua> <Ez> edo erregistratu domeinua baimendutako domeinu gisa, eta saiatu berriz bidaltzen.
Bidalketen helmugen domeinua murriztea

#766

PDF/XPS fitxategia sinadura digitalarekin bidaltzeko erabili beharreko ziurtagiria iraungi egin da.
Eguneratu ziurtagiria edo erabili iraungi gabeko ziurtagiria.
Ziurtagiria iraungi ez bada, zuzendu makinaren ordua.
Data/ordua ezartzea

#769

Bidaltzeko funtziorako baimendutako saialdi kopurua goiko mugara heldu da.
Funtzioa erabiltzen jarraitu nahi baduzu, eskuratu aukerako produktu ofiziala.

#770

Ezin izan da WebDAV-ekin bidali, TLS komunikazioa ez baita onartu WebDAV zerbitzariaren edo proxy zerbitzariaren aldean.
Egiaztatu WebDAV zerbitzariaren ezarpenak.
Egiaztatu proxy zerbitzaria proxy bidez bidaliko baduzu.
Ezin izan da bidali, errorea gertatu baita TLS zerbitzariaren ziurtagiria baliozkotzean WebDAV bidez bidaltzeko unean, <Berretsi WebDAV TXrako TLS ziurtagiria> <Bai> ezarrita baitago.
Egiaztatu WebDAV zerbitzariaren aldean TLS zerbitzariaren ziurtagiria sinatzeko erabilitako CA ziurtagiria makinan erregistratuta dagoen.
Egiaztatu TLS zerbitzariaren ziurtagiria zuzena den WebDAV zerbitzariaren aldean.
Egiaztatu TLS zerbitzariaren ziurtagiria automatikoki sinatutakoa den.
Eragiketa ezin izan da burutu TLS zerbitzariaren ziurtagiria beste zerbitzari batzuetara sartzea balioztatzerakoan gertaturiko balidazio-errore baten ondorioz, <Berretsi sarera sartzeko TLS ziurtagiria> <Bai>-erako ezarrita dagoelako.
Egiaztatu makinan erregistratuta dagoen WebDAV zerbitzari gisa ageri den beste imageRUNNER ADVANCE serieko makinako Espazio aurreratua -ko TLS zerbitzariaren ziurtagiria sinatzeko erabili den CA ziurtagiria.
Egiaztatu WebDAV zerbitzari gisa ageri den beste imageRUNNER ADVANCE serieko makinako Espazio aurreratua -eko TLS zerbitzariaren ziurtagiria zuzena den.
Egiaztatu TLS zerbitzariaren ziurtagiria automatikoki sinatutakoa den.

#771

Urruneko fax zerbitzariaren helbidearen ezarpena okerra da.
Egiaztatu <Urruneko faxaren TX ezarpenak>.
Urruneko fax zerbitzaria ez dabil.
Egiaztatu ea urruneko fax zerbitzaria ohi bezala dabilen.
Sarea deskonektatuta dago.
Egiaztatu sarearen egoera.
Ezin izan da urruneko fax zerbitzarira konektatu, ezin izan baita DNS zerbitzarira konektatu.
Egiaztatu DNS zerbitzariaren izenaren ezarpena.
DNS ezarpenak konfiguratzea
Egiaztatu DNS zerbitzaria ohi bezala dabilen.

#772

Sarea deskonektatuta dago.
Egiaztatu sarearen egoera.

#773

<Format PDF to PDF/A> <Bai >-erako ezarrita dagoenean erabilgarri ez dauden PDF funtzioak hautatu dira.
Ezeztatu zifratzea eta sinadura ikusgaiak ezarpenak. Bestela, ezarri <Format PDF to PDF/A> <Ez>-erako.
<PDF formatua PDF/A formatura>

#801

Denbora-agortze errore bat egon da arazo bat egon delako posta-elektronikoaren zerbitzarian mezu elektroniko bat bidali edo I-fax bat jaso edo bidaltzeko SMTP zerbitzariarekin komunikatzerakoan.
Egiaztatu SMTP zerbitzaria ohi bezala dabilen.
Egiaztatu sarearen egoera.
Errore bat itzuli da SMTP zerbitzaritik SMTPrekin konektatzerakoan. Helbidearen ezarpena okerra da. Errore bat gertatu da zerbitzariaren aldean fitxategi-zerbitzarira bidaltzerakoan.
Egiaztatu SMTP ohi bezala dabilen, sarearen egoera, helmuga ezarpenak eta fitxategi zerbitzariaren egoera eta ezarpenak.
Mezu elektronikoa bidaltzeko behar diren erabiltzaile-izena eta pasahitza ez dira ezarri.
Egiaztatu <SMTP autentifikazioa (SMTP AUTH)> <Autent./Enkriptatzea>-en.
SMTP autentifikazioa konfiguratzea
Idazketa-pribilegiorik ez duen helmuga batera bidali duzu.
Egiaztatu helmugaren ezarpenak.
Izen bereko fitxategi bat zegoen gainean idaztea baimentzen ez duen fitxategi-zerbitzari batera bidaltzerakoan.
Aldatu fitxategi-zerbitzariaren ezarpenak fitxategien gainean idatzi ahal izateko. Bestela, jarri harremanetan zerbitzariaren administratzailearekin.
Aldatu fitxategiaren izena.
Fitxategi-zerbitzari batera bidaltzerakoan zehaztutako fitxategiaren izena edo pasahitza okerra da.
Egiaztatu fitxategiaren izena edo pasahitza.

#802

<Komunikazio-ezarpenak>-en zehaztutako SMTP zerbitzariaren izena okerra da.
Egiaztatu <Komunikazio-ezarpenak>-en ezarritako SMTP zerbitzariaren izena.
Posta elektronikoaren/I-faxaren komunikazioa konfiguratzea
<DNS ezarpenak>-en zehaztutako DNS zerbitzariaren helbidea okerra da.
Egiaztatu DNS ezarpenetan zehaztutako DNS zerbitzariaren helbidea.
DNS ezarpenak konfiguratzea
Ezin izan da DNS zerbitzarira konektatu.
Egiaztatu DNS zerbitzaria ohi bezala dabilela.
Helmuga gisa zehaztutako FTP zerbitzariaren ezarpenak okerrak dira.
Egiaztatu helmuga gisa zehaztutako FTP zerbitzaria.
Ezin izan da FTP zerbitzarira konektatu.
Egiaztatu FTP zerbitzaria ohi bezala dabilela.

#803

Konexioa eten da orrialde guztiak bidali baino lehen hartzailearen aldeko arrazoiengatik.
Sartu talde-helmuga berriro, eta saiatu berriro bidaltzen.

#804

Fitxategi-zerbitzari batera bidaltzerakoan ez da aurkitu zehaztutako ibilbidearekin bat datorren fitxategirik.
Egiaztatu helmuga.
Ez daukazu karpeta edo fitxategirako sarbide-pribilegiorik. Bestela, baliteke karpeta edo fitxategia beste eragiketa batean ezabatu izana.
Baimendu karpetarako sarbidea zerbitzariaren aldean. Bestela, jarri harremanetan zerbitzariaren administratzailearekin.

#805

Ezin izan da SMB zerbitzarira bidali, zerbitzariaren aldean espazio libre nahikorik ez zegoelako.
Ezabatu zerbitzaritik behar ez diren dokumentuak eta errore-dokumentuak espazioa egiteko. Bestela, jarri harremanetan zerbitzariaren administratzailearekin.

#806

Fitxategi-zerbitzarira bidaltzerakoan zehaztutako erabiltzaile-izena edo pasahitza okerra da.
Egiaztatu erabiltzaile-izena edo pasahitza.
Mezu elektronikoa/I-faxa bidaltzerakoan zehaztutako helbidea okerra da.
Egiaztatu mezu elektronikoaren/I-faxaren helbidea.

#807

Ez daukazu zehaztutako direktoriorako sarbide-pribilegiorik.
Ezarri direktorio-zerbitzarira sartzeko sarbide-pribilegioak edo bidali sarbide-pribilegioak dituzun direktorio batera. Bestela, jarri harremanetan zure administratzailearekin.

#809

SMB zerbitzarira bidaltzerakoan izen bereko fitxategi bat zegoen dagoeneko eta ez du gainean idaztea baimentzen.
Aldatu fitxategiaren izena eta saiatu berriro bidaltzen.
Aldatu SMB zerbitzariaren ezarpenak fitxategien gainean idaztea baimentzeko. Bestela, jarri harremanetan zerbitzariaren administratzailearekin.
SMB zerbitzari batera bidaltzerakoan zerbitzariaren erantzuna mantsoa zenez, itxaron-denbora iraungi da makinaren aldean informazio-bidalketa edo -birbidalketa osatu baino lehen.
Ezarri iraungitze-denbora luzeagoa SMB bezeroaren <Denbora-muga>-en.
SMB ezarpenak konfiguratzea

#810

POP zerbitzariarekiko konexio-arazo bat egon da I-fax bat jasotzerakoan.
Egiaztatu POP zerbitzariaren ezarpenak hemen <Komunikazio-ezarpenak>-en.
Posta elektronikoaren/I-faxaren komunikazioa konfiguratzea
Egiaztatu POP zerbitzariak behar bezala funtzionatzen duen. Egiaztatu sarearen egoera.

POP zerbitzaritik errore bat itzuli da POP zerbitzarira konektatzerakoan. Bestela, baliteke zerbitzariaren aldean iraungitze-denbora errore bat gertatu izana.
Egiaztatu POP zerbitzariaren ezarpenak <Komunikazio-ezarpenak>-en.
Posta elektronikoaren/I-faxaren komunikazioa konfiguratzea
Egiaztatu POP zerbitzariak behar bezala funtzionatzen duen. Egiaztatu sarearen egoera.

#813

POP zerbitzariaren autentifikazio-errore bat (erabiltzaile-kontuaren edo pasahitzaren errore bat) gertatu da I-fax bat jasotzerakoan.
Egiaztatu POP zerbitzariaren ezarpenak hemen <Komunikazio-ezarpenak>-en.
Posta elektronikoaren/I-faxaren komunikazioa konfiguratzea

#815

Ezin duzu fitxategi-zerbitzarian saioa hasi makina zerbitzari horretara bidalitako dokumentu bat inprimatzen ari delako. Ezin daiteke aldibereko konexiorik egin.
Itxaron une batez datuak berriro bidaltzen saiatu baino lehen. Bestela, geldiarazi zerbitzari pribatua.

#816

Ezin izan da inprimatu Sail-IDen Kudeaketan ezarritako gehienezko kopia kopurua gainditu delako.
Jarri harremanetan sistema-administratzailearekin.

#818

Jasotako datuak inprima ezin daitekeen fitxategi-formatu batean daude.
Esan beste alderdiari fitxategi-formatua alda dezan eta birbidal dezan.

#819

Erabil ezin daitezkeen datuak jaso dira. MIME informazioa baliogabea da.
Esan beste alderdiari ezarpenak egiazta ditzan eta birbidal dezan.

#820

Erabil ezin daitezkeen datuak jaso dira. BASE64 edo uuencode baliogabea.
Esan beste alderdiari ezarpenak egiazta ditzan eta birbidal dezan.

#821

Erabil ezin daitezkeen datuak jaso dira. TIFFaren analisian errore bat gertatu da.
Esan beste alderdiari ezarpenak egiazta ditzan eta birbidal dezan.

#822

Erabil ezin daitezkeen datuak jaso dira. Irudia ezin da deskodetu.
Esan beste alderdiari ezarpenak egiazta ditzan eta birbidal dezan.

#825

Exekutatzen ari zen edo gordeta zegoen lan baten Sail-IDa eta PINa ezabatu dira, edo PINa aldatu da.
Exekutatu lana berriro aldatutako Sail-IDa eta PINa erabilita.

#827

Erabil ezin daitezkeen datuak jaso dira. Egiaztatu gabeko MIME informazioa sartu da.
Esan beste alderdiari ezarpenak egiazta ditzan eta birbidal dezan.

#828

HTML datuak jaso dira.
Esan beste alderdiari HTML ez den formatu batera alda dezan eta birbidal dezan.

#829

1.000 orrialdetik gorako datuak jaso dira.
Makinak 999. orrialdetik aurrerako orrialde oro ezabatzen du, eta gainerako 999 orrialdeak inprimatzen edo gordetzen ditu. Esan beste alderdiari 1.000. orrialdea eta ondorengoak bidal ditzan.

#830

DSN errore-jakinarazpen bat jaso da I-faxaren helbidea edo helmugaren egoera okerra zelako.
Egiaztatu zehaztutako I-fax helbidea eta helmugaren egoera.
DSN errore-jakinarazpen bat jaso da bidalitako fitxategiak posta-zerbitzariak baimendutako tamaina gainditzen duelako.
Aldatu ezarpena<Bidaltzeko gehienezko datu-tamaina>-en bidali beharreko fitxategiak posta-zerbitzariak baimendutako tamaina gaindi ez dezan.
<Bidaltzeko gehienezko datu-tamaina>
Egiaztatu posta-zerbitzariaren, DNS zerbitzariaren eta sarearen egoera.

#831

I-fax dokumentu bat ezin izan da jaso SMTP erabilita Suebakiaren ezarpenetako Helmuga-iragazkiaren ezarpenagatik.
Berrezarri Helmuga-iragazkiaren ezarpenak Suebakiaren ezarpenetan.
IP helbideak zehaztea firewallaren ezarpenetan

#832

Ezin izan da DNS mezua bidali posta-elektronikoaren eta sarearen ezarpenak <Komunikazio-ezarpenak>-en zehaztu gabe zeudelako.
Egiaztatu <Komunikazio-ezarpenak>, <DNS ezarpenak>, eta <IP helbideen ezarpenak>.
Posta elektronikoaren/I-faxaren komunikazioa konfiguratzea
DNS ezarpenak konfiguratzea
IP helbide bat ezartzea
Ezin izan da DNS mezua bidali posta-zerbitzariaren edo DNS zerbitzariarekin arazo bat egon delako.
Egiaztatu posta-zerbitzariaren eta DNS zerbitzariaren egoera.

#833

MDN (Mezu-eskuratzeen jakinarazpen) mezua ezin izan da bidali TCP/IP ezarpenak zehaztu gabe zeudelako.
Egiaztatu <Komunikazio-ezarpenak>, <DNS ezarpenak>, eta <IP helbideen ezarpenak>.
Posta elektronikoaren/I-faxaren komunikazioa konfiguratzea
DNS ezarpenak konfiguratzea
IP helbide bat ezartzea
MDN (mezu-eskuratzeen jakinarazpen) mezua ezin izan da bidali posta-zerbitzariaren edo DNS zerbitzariarekin arazo bat egon delako.
Egiaztatu posta-zerbitzariaren eta DNS zerbitzariaren egoera.

#834

MDN errore-jakinarazpen bat jaso da I-faxaren helbidearen edo helmugaren baldintzak okerrak zirelako.
Egiaztatu zehaztutako I-fax helbidea eta helmugaren egoera.
MDN errore-jakinarazpen bat jaso da posta-zerbitzarian edo sarean arazo bat egon delako.
Egiaztatu posta-zerbitzariaren eta sarearen egoera.
MDN errore-jakinarazpen bat jaso da beste alderdian memoria betea edo antzerako arazoren bat egon delako.
Egiaztatu beste alderdiaren baldintzak eta egoera.

#835

I-fax bidez jaso daitekeen testu-lerro kopurua gainditu da.
Esan beste alderdiari mezuaren gorputzeko testu-lerro kopurua gutxitzeko eta mezua birbidaltzeko.

#837

Konexio-eskaera bat jaso da ostalari batetik, zeinaren konexioa mugatzen baituten Suebakiaren ezarpenetako Helmuga-iragazkiaren ezarpenek.
Berrezarri Helmuga-iragazkiaren ezarpenak Suebakiaren ezarpenetan. Hau baimenik gabeko sarbide bidezko hackeatze-saiakera baten adierazle izan daiteke.
IP helbideak zehaztea firewallaren ezarpenetan

#838

Bidalketa-funtzioa erabiltzeko behar den baimena iraungita dago.
Erosi bidalketa-funtzioarentzako baimena.

#839

<Komunikazio-ezarpenak>-en ezarritako erabiltzaile-izena edo pasahitza okerra da.
Egiaztatu <Komunikazio-ezarpenak>-en SMTP autentikaziorako (SMTP AUTH) erabiltzaile-izena eta pasahitzaren ezarpenak.
Posta elektronikoaren/I-faxaren komunikazioa konfiguratzea

#841

Posta-zerbitzariarekin partekatutako zifratze-algoritmo bat ez da existitzen posta-elektroniko eta I-fax transmisiorako.
Ezarri <Onartu TLS (POP)> edo <Onartu TLS (SMTP TX)> <Komunikazio-ezarpenak>-n <Ez>-tzeko.
Posta elektronikoaren/I-faxaren komunikazioa konfiguratzea
Gehitu zifratze-algoritmo komuna posta-zerbitzariaren ezarpenetan.

#842

Posta-zerbitzariak autentifikazioa behar du mezu elektroniko eta I-fax bidezko bidalketetan bezero-ziurtagiri bat erabiltzeko.
Ezarri <Onartu TLS (POP)> edo <Onartu TLS (SMTP TX)> <Komunikazio-ezarpenak>->-en <Ez>-tzeko.
Posta elektronikoaren/I-faxaren komunikazioa konfiguratzea
Aldatu posta-zerbitzariaren ezarpenak bezero-ziurtagiririk behar ez izateko.
Ezin izan da bidali balidazio-errore bat gertatu delako SMTP bidez bidaltzerakoan TLS zerbitzariaren ziurtagiria balidatzerakoan, <Berretsi SMTP TXrako TLS ziurtagiria> <Bai>-erako ezarrita dagoelako.
Erabili Urruneko EIa egiaztatzeko SMTP zerbitzariaren aldeko TLS zerbitzariaren ziurtagiria sinatzeko erabilitako CA ziurtagiria makinan erregistratuta dagoen.
Egiaztatu TLS zerbitzariaren ziurtagiria zuzena den SMTP zerbitzariaren aldean.
Egiaztatu TLS zerbitzariaren ziurtagiria automatikoki sinatutakoa den.

#843

Desberdintasun handia dago Klabeen Banaketa Zentroaren (KDC) zerbitzariaren orduaren eta makinan ezarritako orduaren artean.
Doitu uneko data eta ordua <Date/Time Settings>-en.
Data/ordua ezartzea
Doitu Klabeen Banaketa Zentruaren (KDC) zerbitzarian ezarritako ordua.

#844

Ezin izan da POP zerbitzariarekin TLS komunikazio zifratua gauzatu SMTP baino lehen POP bidez bidaltzerakoan.
Egiaztatu TLS komunikazio zifratuaren ezarpenak POP zerbitzarian.
Ezarri <Onartu TLS (POP)> <Ez>-erako <Komunikazio-ezarpenak>-en. Arazoa konpondu ez bada, ezarri <POP autentif. bidaltzerakoan> <Ez>-erako <Komunikazio-ezarpenak>-en eta ezarpenetan aldatu SMTP baino lehen POP ezarpena beste zerbaitengatik.
Posta elektronikoaren/I-faxaren komunikazioa konfiguratzea
Ezin izan da bidali balidazio-errore bat gertatu delako POP zerbitzariarekin konektatzerakoan TLS zerbitzariaren ziurtagiria balidatzerakoan gertatutako balidazio-errore baten ondorioz, <Berretsi POP RXrako TLS ziurtagiria> <Bai>-erako ezarrita dagoelako.
Erabili Urruneko EIa egiaztatzeko POP zerbitzariaren aldeko TLS zerbitzariaren ziurtagiria sinatzeko erabilitako CA ziurtagiria makinan erregistratuta dagoen.
Egiaztatu POP zerbitzariaren aldeko TLS zerbitzariaren ziurtagiria zuzena den.
Egiaztatu TLS zerbitzariaren ziurtagiria automatikoki sinatutakoa den.

#845

POP autentifikazioak (POP AUTH) huts egin du SMTP baino lehen POP bidez bidaltzeagatik.
Egiaztatu ezarpenak <POP zerbitzaria>-en, <POP saio-hasieraren iz.>-n eta <Komunikazio-ezarpenak>-eko <POP pasahitza>-en.
Posta elektronikoaren/I-faxaren komunikazioa konfiguratzea
Egiaztatu POP zerbitzariaren POP autentifikazio ezarpenak.
Hautatu <Estandarra> edo <APOP> <Komunikazio-ezarpenak>-eko <POP Autentifikazioa metodoa>-en. Arazoa konpondu ez bada, ezarri <POP autentif. bidaltzerakoan> <Ez>-erako <Komunikazio-ezarpenak>-en eta komunikazio-ezarpenak aldatu SMTP baino lehen POP ezarpena beste zerbaitengatik.
Posta elektronikoaren/I-faxaren komunikazioa konfiguratzea

#846

POP autentifikazioak (APOP) huts egin du SMTP baino lehen POP bidez bidaltzeagatik.
Egiaztatu ezarpenak <POP zerbitzaria>-en, <POP saio-hasieraren iz.>-n eta <Komunikazio-ezarpenak>-eko <POP pasahitza>-en.
Posta elektronikoaren/I-faxaren komunikazioa konfiguratzea
Egiaztatu POP zerbitzariaren APOP ezarpenak.
Hautatu <Estandarra> edo <POP AUTH> <Komunikazio-ezarpenak>-eko <POP Autentifikazioa metodoa>-en. Arazoa konpondu ez bada, ezarri <POP autentif. bidaltzerakoan> <Ez>-erako <Komunikazio-ezarpenak>-en eta komunikazio-ezarpenak aldatu SMTP baino lehen POP ezarpena beste zerbaitengatik.
Posta elektronikoaren/I-faxaren komunikazioa konfiguratzea

#847

Ezin izan da jasotako fitxategia Isilpeko Fax Sarrera-ontzi batean gorde, Posta-Elektronikoaren edo Faxaren/I-faxaren postontziaren memoria beteta dagoelako.
Ezabatu behar ez diren fitxategiak Isilpeko Fax postontzitik edo Memoria RX postontzitik.
Dokumentuak inprimatzea RX postontzia memorian
Jasotako dokumentuak pribatu mantentzea

#848

Errore bat gertatu da zatituta eta bidalita zegoen mezu-elektroniko bat konbinatzerakoan.
Baliteke zatitutako datuak ezabatuta egotea. Zatitutako datuak ezabatzen badituzu, ezingo dira dokumentu oso bat sortzeko konbinatu, gainerako datuak beranduago jasota ere. Eskatu igorleari datuak berriro bidaltzeko.

#851

Inprimagailuaren lana ezin izan da gorde memoria beteta dagoelako.
Egiaztatu zenbat memoria dagoen erabilgai, eta exekutatu lana berriro.

#852

Argindarra ITZALI da lana exekutatzen ari zen bitartean.
Egiaztatu argindarraren kablea eta entxufea behar bezala konektatuta daudela, eta exekutatu lana berriro.

#853

Memoria beteta dago.
Gutxitu orrialde kopurua edo egiaztatu prozesatzeko zain dauden lan kopurua gutxitu dela, eta gauzatu lana berriro.

#856

Exekutatutako eragiketa bertan behera utzi da aldi baterako datuak gordetzeko memoria-eremua beteta dagoelako.
Jarri harremanetan zure administratzailearekin.

#857

Inprimatzea bertan behera utzi da jarduera jaso bitartean ezeztatu delako edo denbora iraungi delako.
Denbora iraungi bada, egiaztatu sarearen egoera.

#858

Datuak okerrak dira.
Egiaztatu makinak inprimatze protokoloa eta inprimatze ezarpenak onartzen dituela.

#859

Konpresio-errore bat gertatu da irudi-datuekin.
Egiaztatu originala eta ezarpenak, eta saiatu berriro eskaneatzen.

#860

Berreskuraketak huts egin du papera trabatu delako, edo orrialde-deskribapenen hizkuntza bateragaitzagatik edo konbina ezin zitezkeen ezarpenak gehitu direlako.
Egiaztatu paper edo lan-ezarpenak.

#861

Errore bat gertatu da inprimatze-datuak edo irudi-datuak prozesatzerakoan.
Egiaztatu irudiaren eta paperaren tamaina, baita kolorearen zehaztapenak ere.

#862

Bateragarri ez diren, konbina ezin daitezkeen edo makinaren mugak gainditzen dituzten ezarpenak sartuta daude.
Egiaztatu lan-ezarpenak.

#863

Lana bertan behera geratu da hasieraketa-eragiketak egin direlako inprimatze-datuak prozesatu bitartean.
Exekutatu lana berriro.

#864

Ezin izan da kanpo-kontrolatzailea zuzen identifikatu edo errore bat gertatu da inprimatze-datuak igortzerakoan.
Egiaztatu kontrolatzailea eta inprimatze-datuak.

#865

Inprimatzeko beharrezko funtzioak mugatuta daude une honetan.
Egiaztatu makina eta lan-ezarpenak.

#866

Lana bertan behera geratu da segurtasunarekin lotutako ezarpenak direla eta.
Inprimagailuaren kontrolatzailetik lan bat exekutatzen ari bazara, erabili dagozkion pribilegioen erabiltzaile-informazioa.
Inprimagailuaren kontrol-paneletik lan bat exekutatzen ari bazara, hasi saioa dagozkion pribilegioak dituen erabiltzaile gisa.
Segurtasun-ezarpenak honakoak dira:
<Mugatu erab.- aut. gabeko urr. gailuetako lanak> <Bai> dago
<Debekatu sail-ID eta PIN bidezko autentifikazioa> <Bai> dago
<Erabili ACCESS MANAGEMENT SYSTEM> <Bai> dago
<Inprimatu kontrolatzaileetatik AMS kontrolatzailearen osagarria gabe> <Mugatu> dago
Inprimatze-funtzioa mugatuta dago erabiltzailearen rolaren ezarpenak direla eta.*
*Erabiltzailearen rolaren ezarpenei buruzko informaziorako, ikusi ACCESS MANAGEMENT SYSTEM Administratzailearen gidaliburua.

#868

WebDAV bidez bidaltzerakoan ezin izan da helbidearekin komunikatu eta proxy bidezko sarbidea eskatu da (jasotako HTTP errorea 305: Erabili proxya).
Egiaztatu WebDAV zerbitzariaren ezarpenak.
Egiaztatu proxyaren ezarpenak.
Proxy bat ezartzea

#869

WebDAV bidez bidaltzerakoan autentifikazioak huts egin duela jaso da helmugatik (jasotako HTTP errorea 401: Ez duzu baimenik).
Egiaztatu erabiltzaile-izena edo pasahitza.
Egiaztatu WebDAV zerbitzariaren segurtasun-ezarpenak.

#870

WebDAV bidez bidaltzerakoan eskaerak huts egin duela jaso da helmugatik (jasotako HTTP errorea 403: Debekatuta).
Itxaron pixka bat eta saiatu berriro bidaltzen.
Egiaztatu helmugaren ezarpenak.
Egiaztatu WebDAV zerbitzariaren ezarpenak.

#871

WebDAVren bidez bidaltzerakoan zehaztutako fitxategia ez dela aurkitu jakinarazi du hartzaileak (jasotako HTTP errorea 404: Ez da aurkitu/409: Gatazka/410: Joana).
Egiaztatu helmugaren ezarpenak.

#872

WebDAVren bidez bidaltzerakoan sarbidea baimenduta ez dagoela jaso da helmugatik (jasotako HTTP errorea 405: Baimendu gabeko metodoa).
Egiaztatu WebDAV zerbitzariaren ezarpenak.

#873

WebDAV bidez bidaltzerakoan proxy-aren autentifikazioak huts egin duela jaso da helmugatik (jasotako HTTP errorea 407: Proxyaren autentifikazioa behar da).
Egiaztatu proxyaren ezarpenak.
Proxy bat ezartzea

#874

WebDAV bidez bidaltzerakoan denbora agortu dela jaso da helmugatik (jasotako HTTP errorea 408: Eskatu Denbora-muga).
Itxaron pixka bat eta saiatu berriro bidaltzen.
Egiaztatu WebDAV zerbitzariaren ezarpenak.

#875

WebDAV bidez bidaltzerakoan helmugatik jakinarazi da bolumen handiko bidalketa ukatu dela (jasotako HTTP Errorea 411: Luzera beharrezkoa).
Ezarri <Erabili zatitut. kodetze-bid. WebDAV TXrako> <Ez>-erako.
<Erabili zatitut. kodetze-bid. WebDAV TXrako>
Egiaztatu WebDAV zerbitzariaren ezarpenak.

#876

WebDAV bidez bidaltzerakoan datuen tamaina handiegia zela jaso da helmugatik (jasotako HTTP Errorea 413: Eskaera entitate handiegia).
Egiaztatu WebDAV zerbitzariaren ezarpenak.

#877

WebDAV bidez bidaltzerakoan helmugatik jakinarazi da URI-a (zerbitzariaren izena eta fitxategirako ibilbidea) luzeegia zela (jasotako HTTP Errorea 414: URI-Eskaera luzeegia).
Egiaztatu WebDAV zerbitzariaren ezarpenak.

#878

WebDAV bidez bidaltzerakoan helmugatik jakinarazi da zerbitzariaren aldean eskaera exekutatzea saihestu duen ezusteko egoera bat gertatu dela (jasotako HTTP Errorea 500: Barne-zerbitzariaren errorea.
Egiaztatu WebDAV zerbitzariaren ezarpenak.

#879

WebDAV bidez bidaltzerakoan helmugatik jakinarazi da zerbitzariak ez dituela eskaera exekutatzeko beharrezko funtzioak onartzen (jasotako HTTP Errorea 501: Inplementatu gabe).
Egiaztatu WebDAV zerbitzariaren ezarpenak.
TLS gabeko komunikazioarekin proxy bidez bidaltzerakoan, ezarri <Erabili zatitut. kodetze-bid. WebDAV TXrako> <Ez>-erako.
<Erabili zatitut. kodetze-bid. WebDAV TXrako>

#880

WebDAV bidez bidaltzerakoan upstream zerbitzari batekiko komunikazioak huts egin duela jakinarazi da helmugatik (jasotako HTTP Errorea 502: Atari okerra).
Egiaztatu WebDAV zerbitzariaren ezarpenak.
Egiaztatu proxy zerbitzariaren ezarpenak.

#881

WebDAV bidez bidaltzerakoan une honetan eskaerak ezin direla kudeatu jakinarazi da helmugatik (jasotako HTTP Errorea 503: Zerbitzua ez dago erabilgarri).
Egiaztatu WebDAV zerbitzariaren ezarpenak.

#882

WebDAV bidez bidaltzerakoan upstream zerbitzari batekiko komunikazioak huts egin duela jakinarazi da helmugatik (jasotako HTTP Errorea 504: Atariaren Denbora-muga).
Egiaztatu WebDAV zerbitzariaren ezarpenak.
Egiaztatu proxy zerbitzariaren ezarpenak.

#883

WebDAV bidez bidaltzerakoan helmugatik jakinarazi da zerbitzariak ez dituela eskaera exekutatzeko beharrezko funtzioak onartzen (jasotako HTTP Errorea 505: HTTP Bertsioa ez da onartzen.)
Egiaztatu WebDAV zerbitzariaren ezarpenak.

#884

WebDAV bidez bidaltzerakoan helmugatik jakinarazi da ezin izan dela ziurtatu eskaerarako behar adina espazio dagoenik zerbitzariaren aldean (jasotako HTTP Errorea 507: Memoria gutxiegi).
Egiaztatu WebDAV zerbitzariaren ezarpenak.

#885

WebDAV bidez bidaltzerakoan ezusteko errore erantzun bat jaso da zerbitzaritik.
Egiaztatu WebDAV zerbitzariaren ezarpenak.
Egiaztatu proxy zerbitzariaren ezarpenak.

#886

WebDAV bidez bidaltzerakoan eskaerak huts egin duela jakinarazi da helmugatik (jasotako HTTP errorea 400: Eskaera okerra).
TLS gabeko komunikazioarekin proxy bidez bidaltzerakoan, ezarri <Erabili zatitut. kodetze-bid. WebDAV TXrako> <Ez>-erako.
<Erabili zatitut. kodetze-bid. WebDAV TXrako>

#889

Originala ezin izan da eskaneatu edo inprimatu honek lan-murrizketaren informazioa integratuta duelako.
Egiaztatu lan-murrizketaren informazioa edo jarri harremanetan administratzailearekin.

#899

Posta-elektroniko edo I-faxaren bidalketa ohi bezala burutu da. Hala ere, baliteke beste alderdiak bidalketa jaso ez izana, hainbat zerbitzarik igortzen dutelako.
Behar izanez gero, galdetu beste alderdiari bidalketa jaso duen.
Urruneko fax bezeroak faxa ohi bezala bidali du. Hala ere, baliteke jasotzea amaitu gabe egotea bidalketa hainbat zerbitzarik igorri dutelako.
Egiaztatu faxa bidali den urruneko fax-zerbitzariko bidalketa-emaitzetan.
Egiaztatu zerbitzariaren eta sarearen egoera.
Eskatu hartzaileari dokumentua ondo jaso duen egiaztatzeko.

#904

<Ezarpen gogokoak>-en erregistratutako helmugak ez dira eguneratzen Helbide-liburua berreskuratzen denean sareari konektatutako iR/imagePRESS serieko makina bateko gailuaren informazio-bidalketa bidez.
Erregistratu <Ezarpen gogokoak> berriro makinaren ukipen-pantailatik.

#905

Lana ezin izan da exekutatu sarearen errore bat gertatu delako.
Egiaztatu zerbitzariaren ibilbidearen luzera eta sarbide-pribilegioak, eta fitxategia edo karpeta erabiltzen ari den.

#919

Gailuaren murrizketak eta abar gainditzen dituen sintaxi- edo post-data errore bat detektatu da.
Ezarri <Print PS Errors> (Ezarp./Gorde) <Bai>-erako, bidali lana berriro, onartu post-data errorearen edukiak, eta exekutatu lana berriro errorea konpondu ondoren. Xehetasun gehiagorako, ikusi "Setting the Machine (PS/PCL/UFR II Printer)" eskuliburua webgunean.

#923

Ezin izan da inprimatu azalaren zehaztutako aldean edo gorputzean.
Ordezkatu papera bi aldetatik inprimatzeko egokia den paper mota batekin eta exekutatu lana berriro.

#925

Fax zerbitzaritik transmisio-errore bat gertatu da.
Bidali ezin daitekeen irudiaren tamaina bat zehaztu da. Egiaztatu irudiaren tamaina.

#927

Fax zerbitzaritik transmisio-errore bat gertatu da.
Prozesa ezin daitekeen tipografia bat dago ordenagailutik makinara bidalitako datuetan. Egiaztatu jasotako datuak.

#928

Fax zerbitzaritik transmisio-errore bat gertatu da.
Memoria beteta dago edo aldi berean prozesa daitekeen datu kopurua gainditu da. Ezabatu behar ez diren datuak edo egiaztatu datuen tamaina.

#929

Fax zerbitzaritik transmisio-errore bat gertatu da.
Errore bat egon da sarearekin makina ordenagailutik datuak jasotzen ari zen bitartean. Egiaztatu sare-konexioak eta ezarpenak.

#934

Errore bat gertatu da inprimatze-lanetan eta lana ezabatu egin da zehaztutako denbora-tartea igaro delako.
Konpondu arazoa eta exekutatu lana berriro.
Denbora-tartea alda dezakezu ezabatu baino lehen edo ezabaketa automatikoa baliogabetu <Ezabatu automatikoki etendako lanak> (Ezarp./Gorde)-tik.
<Ezabatu automatikoki etendako lanak>

#939

Inprimatzea bertan behera utzi da irudiaren datuak prozesatzerakoan gertatutako errore bat dela eta.
Exekutatu lana berriro.

#995

Gordetako komunikazio lanak garbitu dira.
Errepikatu eragiketa berriro beharrezkoa izanez gero.
7RYJ-0HY