Inprimaketa mugatzea

Ordenagailutik inprimatzea mugatu dezakezu, edo makinak jasotako faxak berehala ez inprimatzeko ezarpenak konfiguratu ditzakezu. Inprimatutako dokumentuak arretarik gabe uztea edo lapurtzea eragozteaz gain, beharrezkoa ez de inprimaketa saihestuz papera aurreztu ahal izango da.
Ordenagailutik inprimatzea mugatzea
Ezarpenak konfiguratu ditzakezu ordenagailutik inprimatzea saihesteko edo ordenagailutik bidalitako inprimaketa-datuak makinaren barruan atxikita gordetzeko, datuak berehala inprimatu ez daitezen.
Komunikazioan zehar datuak baimenik gabe eskuratzeko eta manipulatzeko arriskuak ere murriztu ditzakezu, ordenagailutik Enkriptatutako Segurtasun Inprimaketako dokumentuak baimentzen dituzten murrizketak ezarriz.
Faxen inprimatzea mugatzea
Ezarpenak konfiguratu ditzakezu, jasotako faxak berehala inprimatu beharrean, makinaren memorian aldi baterako gordetzeko edo aurrez zehaztutako biltegiratze-kokapen batean gordetzeko.

Ikusi halaber:

Erabiltzaileentzako eskuragarri dauden neurriak
Erabiltzaileek inprimatze-funtzioak erabiltzean ere segurtasun-neurriak har ditzakete.
F82S-0FF