Sareko beste makina edo zerbitzari bateko fitxategiak erabiltzea

Makinaren kontrol-panela erabil dezakezu sareko beste makina edo fitxategi-zerbitzari bateko (Windows zerbitzaria) Eremu aurreratua atalean gordetako fitxategiekin honako eragiketa hauek egiteko:
Fitxategiak izenez aldatzea
Fitxategiak ezabatzea
Fitxategiak gehitzea (makinarekin eskaneatutako dokumentuak gordetzea)
* Saioa hasi duen erabiltzailearentzat karpeta berezi bat (karpeta pertsonala) konfiguratu bada, karpeta pertsonala zuzenean atzitu eta erabil dezakezu.
Beharrezko prestaketak
Erregistratu beste makina edo zerbitzari bat atzitzeko informazioa konexio-helmuga gisa. Sareko beste makina edo zerbitzari bat erabiltzeko prestaketak
1
Kontrol-panelean, sakatu [Gordetako fitxategiak] [Etxea] pantailan. [Etxea] pantaila
Biltegiratze-espazioa hautatzeko pantaila bistaratuko da.
2
Sakatu [Sarea].
3
Hautatu erabili nahi duzun fitxategia duen beste makina edo zerbitzaria.
Karpeta pertsonala zuzenean atzitu eta erabiltzeko, hautatu [Karpeta pertsonala].
Sakatu [Egiaztatu bilteg. informazioa], hautatu konexio-helmuga eta sakatu [Xehetasunak] konexioa-helmugaren protokoloa eta bidea egiaztatzeko.
Saioa hasteko pantaila bistaratzen bada, sartu konexio-helmugako beste makina edo zerbitzarian saioa hasteko erabiltzen dituzun erabiltzaile-izena eta pasahitza, eta sakatu [Ados].
4
Bistaratu eragiketa egin nahi duzun fitxategia duen karpeta.
5
Egin eragiketa fitxategian.
Halaber, [Karpeta-eragiketak] saka dezakezu karpeta bat sortzeko.
Fitxategiaren izena aldatzean
Hautatu izena aldatu nahi diozun fitxategia, eta sakatu [Editatu fitxategia] [Aldatu fitxategi-izena].
Idatzi fitxategiaren izena, eta sakatu [Ados] fitxategiaren izena aldatzeko.
Fitxategi bat ezabatzean
Hautatu ezabatu nahi duzun fitxategia eta sakatu [Editatu fitxategia]  [Ezabatu]  [Bai].
* 32 fitxategi hauta eta ezaba ditzakezu gehienez aldi berean karpeta berean.
Fitxategiak gehitzean (makinarekin eskaneatutako dokumentuak gordetzean)
GARRANTZITSUA
Konexio-helmugan beste makina edo zerbitzari batean saioa hasita duzun bitartean eragiketak egitean
Eragiketak amaitutakoan, ziurtatu saioa ixteko [Deskonekt.] edo [Amaitu saioa] sakatzen duzula.
F82S-0AF