Kode-pareak sortzea

Makinarekin kode-pare bat sortzeko aukera dago, Transport Layer Security (TLS) delakoaren bidezko komunikazio zifratuarentzako beharrezkoa bada. TLS erabili dezakezu makinara Remote UI (Urruneko EItik) sartzean edo IPP inprimatzea burutzean. Gehienez zortzi kode-pare (aurretik instalatutako kode-pareak barne) erregistra daitezke. Automatikoki sinatutako ziurtagiriak "sare-komunikazioan" sortutako kode-pareekin erabiltzen dira. "Kode eta ziurtagiria sinatzeko eskaera (CSR)" batekin, makinak sortutako kode-parearentzako CA ziurtagiri digital bat eskatzeko aukera duzu.

Sare-komunikaziorako kodea sortzea

1
Hasi Remote UI (Urruneko EIa) eta hasi saioa Sistema Kudeatzaile moduan. Remote UI (Urruneko EIa) abiaraztea
2
Sakatu [Settings/Registration].
3
Sakatu [Security]  [Key and Certificate Settings].
4
Sakatu [Generate Key].
Kode-pare erregistratu bat ezabatzea
Sakatu [Delete] ezabatu nahi duzun kode-parearen eskuinean  sakatu [OK].
Ezin da kode-pare bat ezabatu unean erabiltzen ari bada; adibidez "TLS" edo "IEEE 802.1X" bistaratzen ari direnean hemen: [Key Usage]. Hala bada, desgaitu funtzioa edo ordeztu kode-parea hura ezabatu baino lehen.
5
Hautatu [Network Communication] eta sakatu [OK].
6
Adierazi ezarpenak kode eta ziurtagiriarentzako.
[Key Settings]
[Key Name]
Sartu karaktere alfanumerikoak kode-pareari izen bat emateko. Ezarri geroago zuretzako zerrenda batean aurkitzeko erraza izango den izen bat.
[Signature Algorithm]
Hautatu sinadura-algoritmoa goitibeherako zerrendan.
[Key Algorithm]
RSA edo ECDSA kode-pare bat sortzeko erabiltzen da. Hautatu kodearen luzera goitibeherako zerrendan. Zenbat eta handiagoa kodearen luzerarako zenbakia, orduan eta geldoagoa komunikazioa. Hala ere, segurtasuna handiagoa izango da.
[512-bit] ezin da hautatu RSAren kodearen luzera gisa, [SHA384] edo [SHA512] hautatzen bada honentzako: [Signature Algorithm].
[Certificate Settings]
[Validity Start Date (dd/mm yyyy)]
Sartu ziurtagiriaren baliozko hasiera data.
[Validity End Date (dd/mm yyyy)]
Sartu ziurtagiriaren baliozko amaiera data. Ezin da [Validity Start Date (dd/mm yyyy)] aurreko datarik ezarri.
[Country/Region]
Sartu karaktereak internet herrialdearen kodearentzat.
[State]/[City]
Sartu beharrezko karaktere alfanumerikoak kokapenarentzako.
[Organization]/[Organization Unit]
Sartu beharrezko karaktere alfanumerikoak enpresaren izenarentzako.
[Common Name]
Sartu beharrezko karaktere alfanumerikoak ziurtagiriaren ohiko izenarentzako. "Common Name" (ohiko izena) "CN" gisa laburtu ohi da.
IPPS inprimatzea burutzeko, IPPS bidezko konexiorako erabiltzen den "IP helbidea" edo "<host name>.<domain name>" sartu behar da hemen: [Common Name].
Sartu "IP helbidea" ezarrita dagoenean.
Sartu "<host name>.<domain name>" DNS zerbitzaria erabiltzean. IPP/IPPS gaitzea
7
Sakatu [OK].
Sare-komunikaziorako kodeen sorrerak gutxi gora-behera 10-15 minutu irauten du.
Kode-parea sortu ondoren, automatikoki makinan erregistratzen da.

Kodea eta ziurtagiria sinatzeko eskaera (CSR) sortzea

1
Hasi Remote UI (Urruneko EIa) eta hasi saioa Sistema Kudeatzaile moduan.
Remote UI (Urruneko EIa) abiaraztea
2
Sakatu [Settings/Registration].
3
Sakatu [Security]  [Key and Certificate Settings].
4
Sakatu [Generate Key].
Kode-pare erregistratu bat ezabatzea
Sakatu [Delete] ezabatu nahi duzun kode-parearen eskuinean  sakatu [OK].
Ezin da kode-pare bat ezabatu unean erabiltzen ari bada; adibidez "TLS" edo "IEEE 802.1X" bistaratzen ari direnean hemen: [Key Usage]. Hala bada, desgaitu funtzioa edo ordeztu kode-parea hura ezabatu baino lehen.
5
Hautatu [Key and Certificate Signing Request (CSR)] eta sakatu [OK].
6
Adierazi ezarpenak kode eta ziurtagiriarentzako.
[Key Settings]
[Key Name]
Sartu karaktere alfanumerikoak kode-pareari izen bat emateko. Ezarri geroago zuretzako zerrenda batean aurkitzeko erraza izango den izen bat.
[Signature Algorithm]
Hautatu sinadura-algoritmoa goitibeherako zerrendan.
[Key Algorithm]
RSA edo ECDSA kode-pare bat sortzeko erabiltzen da. Hautatu kodearen luzera goitibeherako zerrendan. Zenbat eta handiagoa kodearen luzerarako zenbakia, orduan eta geldoagoa komunikazioa. Hala ere, segurtasuna handiagoa izango da.
[512-bit] ezin da hautatu RSAren kodearen luzera gisa, [SHA384] edo [SHA512] hautatzen bada honentzako: [Signature Algorithm].
[Certificate Signing Request (CSR) Settings]
[Country/Region]
Sartu karaktereak internet herrialdearen kodearentzat.
[State]/[City]
Sartu beharrezko karaktere alfanumerikoak kokapenarentzako.
[Organization]/[Organization Unit]
Sartu beharrezko karaktere alfanumerikoak enpresaren izenarentzako.
[Common Name]
Sartu beharrezko karaktere alfanumerikoak ziurtagiriaren ohiko izenarentzako. "Common Name" (ohiko izena) "CN" gisa laburtu ohi da.
IPPS inprimatzea burutzeko, IPPS bidezko konexiorako erabiltzen den "IP helbidea" edo "<host name>.<domain name>" sartu behar da hemen: [Common Name].
Sartu "IP helbidea" ezarrita dagoenean.
Sartu "<host name>.<domain name>" DNS zerbitzaria erabiltzean. IPP/IPPS gaitzea
7
Sakatu [OK].
Kodea eta ziurtagiria sinatzeko eskaerak (CSR) gutxi gora-behera 10-15 minutu irauten du.
8
Sakatu [Store in File].
Fitxategia gordetzeko elkarrizketa-koadro bat agertzen da. Aukeratu fitxategia gordetzeko kokapena eta sakatu [Save].
Kodea eta ziurtagiria sinatzeko eskaeraren (CSR) fitxategia ordenagailuan gordetzen da.
9
Erantsi gordetako fitxategia eta bidali eskaera ziurtagiri-agintaritzari.

Sartu ziurtagiri-agintaritzak igorritako ziurtagiri digitala.

Ezin duzu kodea eta ziurtagiria sinatzeko eskaerak (CSR) sortutako kode-parea erabili ziurtagiria erregistratu arte. Ziurtagiri-agintaritzak ziurtagiri digitala zabaldu ondoren, erregistratu ziurtagiria hurrengo prozedurari jarraituz.
1
Hasi Remote UI (Urruneko EIa) eta hasi saioa Sistema Kudeatzaile moduan. Remote UI (Urruneko EIa) abiaraztea
2
Sakatu [Settings/Registration].
3
Sakatu [Security]  [Key and Certificate Settings].
4
Sakatu [Key Name] edo [Certificate] ziurtagiria erregistratzeko.
5
Sakatu [Register Certificate].
6
Sakatu [Browse] hemen: [File Path], zehaztu ziurtagiria sinatzeko eskaeraren fitxategia eta sakatu [Register].

6XCW-03W